Ordizia
Ertzain-etxean jarraitzen dute Ordizian hainbat ertzaini eraso egiteagatik atxilotutako bi lagunek
Biak datozen orduetan epailearen aurrera eramateko zain daude, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ordiziako Udalak "onartezintzat" jo ditu igandeko istiluak, eta jaiak "errespetuz" bizitzeko deia egin du
Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, talde politiko guztien babesarekin, adierazpen instituzionala onartu du. Testuan gogorarazi dutenez, elkarbizitzak "errespetua eta erantzukizuna eskatzen du".
Igandeko istiluak "onartezinak" direla esan du Ordiziako alkateak, eta Bozeramaileen Batzordea deitu du
Adur Ezenarrok azpimarratu duenez, liskarretan "ordiziar batzuei ere eraso egin zieten". "Horrelako jazoerek ez dute lekurik Ordizian", gaineratu du.
Beste lagun bat atxilotu dute, Ordiziako istiluekin lotura duelakoan; lau ertzain daude zaurituta
Segurtasun Saileko iturriek nabarmendu dutenez, ikerketa zabalik dago oraindik. Bien bitartean, atxilotuek ertzain-etxean jarraitzen dute, epailearen aurrera noiz eramango zain.
Segurtasun sailburuordeak elkartasuna agertu die ertzainei, eta Ordizian gertatutakoa "oso larria eta onartezina" dela salatu du
Ricardo Ituarte Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak azaldu duenez, larrien dagoen ertzaina Gurutzetako Ospitalera eraman dute, ebakuntza egitera, masailezurra eta lepauztaia hautsita baititu. “Gertatutakoa onartezina eta oso larria da. Ikerketa amaieraraino joango da eraso latz honen erantzukizun guztiak argitzeko. Pertsona gehiago inplikatuta dauden jakin nahi dugu”, esan du Ituartek, eta elkartasuna agertu die erasoa jasan duten ertzainen senideei eta Ordizian izandako ertzainei.
Lau ertzain zauritu dira Ordizian, hainbat pertsonak eraso eginda
Gizon bat atxilotu dute agintaritzaren aurkako atentatua eta lesioak egotzita. Ertzain-etxean beharrezko izapideak egin ondoren, epailearen aurrera eraman dute.
Ordiziako plazak 100 urte bete ditu, denboraren joanari aurre eginez
Ordiziako azoka ospatzen den plazak mende bat bete du gaur, eta asteazkenero taupadaka jarraitzen du. Baina, beste azoka askok bezala, Ordiziakoak ere garai berrietara egokitzeko erronkari egin behar dio aurre, ez desagertzeko.