Osasun larrialdia
2021/11/17 - 16:26
Indarrean sartu da intzidentzia handia duten EAEko udalerrietan jarduerak eteteko edo atzeratzeko agindua
Arauak, EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratua, 150etik gorako tasa duten herrietako herritarrei zuzendutako neurri "gehigarriak" barne hartzen ditu.
2021/11/17 - 16:17
Gorenaren epaiak jurisprudentzia ezarri zuen covid ziurtagiria eskatu ahal izateko, Subijanaren arabera
Bestalde, lehendakaria "itxaropentsu" agertu da EAEko Auzitegi Nagusiak osasun ziurtagiria ezartzeko bermea emango diolakoan.
2021/11/17 - 15:22
Euskal Herriko zenbait herri jaiak eta ekitaldiak bertan behera uzten hasi dira
Tolosan ez da egingo larunbatean egitekoa zen babarrun lehiaketa. Murgian ere atzeratutako San Migel jaiak bertan behera geratu dira.
2021/11/17 - 14:41
Lehendakariak udalei: "Administrazio bakoitzaren ardura da bere eskumen eremua kudeatzea"
Iñigo Urkulluk gogorarazi duenez, osasun larrialdi egoera bertan behera geldituta, eta LABI desaktibatuta, neurriak euskal administrazioko erakunde guztiekin partekatzen badira ere, Eusko Jaurlaritzak ezin ditu neurri murriztaileak ezarri.
2021/11/17 - 11:25
Tolosako Udalak bertan behera utzi du asteburuan egitekoa zen Babarrun Festa
Asteburuan egitekoak ziren jaiak ez egitea erabaki dute Murgian. Eusko Jaurlaritzak ekitaldi jendetsuak bertan behera uzteko edo atzeratzeko erabakia udalen gain utzi ostean, horiekin aurrera jarraitu ala ez erabaki behar dute orain tokian tokiko udal gobernuek.
2021/11/16 - 15:30
Kontsulta ezazu hemen zein euskal udalerritan aplikatuko diren prebentzio neurri berriak
Asteazken honetan, azaroak 17, indarrean jarriko diren neurri berrien helburua da udal-agintariek azter dezatela prebentzio-neurriei eutsi ezin zaien jarduerak eten edo atzeratzea, bai eta neurriak har daitezkeen ekitaldietan horiek indartzea ere.
2021/11/16 - 15:21
Jaurlaritzak aukeztutako neurrien helburua jendetzarik ez batzea da
Intzidentzia metatua 150etik gora duten herrietan jende pilaketak eragozteko neurriak Udalen esku utzi ditu Jaurlaritzak. Horretaz gain, covid-19 pasaportea baimentzeko eskatuko dio Eusko Jaurlaritzak EAEko Auzitegi Nagusiari.
2021/11/16 - 15:17
Intzidentzia altuko herrietan ekitaldi jendetsuak bertan behera uzteko deia egin die Osasun Sailak udalei
100.000 biztanleko 150 kasuko pilatutako tasa baino handiagoa duten udalerri guztiei eragingo die. Era berean, baimena eskatuko zaio EAEko Auzitegi Nagusiari gaueko aisialdian eta ostalaritzan covid ziurtagiria eskatu ahal izateko.
2021/11/16 - 13:33
Covid-19 pasaportea baimentzeko eskatuko dio Eusko Jaurlaritzak EAEko Auzitegi Nagusiari
Gaueko aisialdiko establezimenduetan, kontzertu-aretoetan edo 50 lagunetik gorako edukiera duten ostalaritza-establezimenduetan 12 urtetik gorako pertsonei osasun baimena eskatzea aztertzen ari dira.
2021/11/16 - 11:53
Hauek dira 150etik gorako intzidentzia metatua duten EAEko udalerrietan aplikatuko diren neurriak
Udal agintariek baloratu beharko dute prebentzio neurriei eutsi ezin zaien jarduerak bertan behera uztea edo atzeratzea, eta, aldiz, betetzen diren kasuetan neurriak indartzea.
2021/11/15 - 15:54
Covid pasaportearen erabileraren gaineko erabakia Espainiako Estatuari dagokiola uste du lehendakariak
Covid pasaportea eta langile jakin batzuen txertaketa Espainiako Estatu osoan modu "bateratuan" erabakitzearen alde agertu da Iñigo Urkullu lehendakaria, eta "zaila" ikusten du Euskadik horrelako neurriak hartzea, "estatu mailako" erabaki baten barruan egon ezean.
2021/11/15 - 15:25
Euskadik ia bikoiztu egin ditu positiboak azken astean, ospitaleetako presioak gora egin duen bitartean
Zehazki, 2.576 positibo berri atzeman dituzte, eta R0a 1,22tik 1,36ra igo da. 114 pertsona daude gela arruntetan ospitaleratuta eta 30 zainketa intentsiboetako unitateetan. Gainera, azken astean sei pertsona hil dira covid-19aren ondorioz.
2021/11/15 - 15:17
Jaurlaritzak bete beharreko neurriak ezarriko ditu gorrian dauden herrietan
Neurri zehatzak bihar arte jakingo ez badira ere, lehendakariak gaur dagoeneko esan du jarraibidezkoak izango direla intzidentzia altuko herrietan. Neurri prebentiboetan insistituko dutela esan du Urkulluk eta covid-pasapaportea ezartzea, Estatuari dagokiola.
2021/11/15 - 14:09
EAEko zortzi udalerri daude eremu gorrian eta neurri berriak izango dituzte asteartetik
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak prentsaurrekoa emango du asteartean gorriz dauden ondorengo udalerrietan ezarriko diren murrizketen berri emateko: Agurain, Astigarraga, Azpeitia, Elorrio, Pasaia, Tolosa, Urretxu eta Zumarraga.
2021/11/15 - 11:54
Iriarte: ''Jaurlaritzak emergentzia sanitarioa kendu zuen eta orain bronka botatzen ari da herritarrei''
Covid pasaportearen inguruan galdetuta, Maddalen Iriartek gogoratu du beste herrialde batzuetan onartutako neurria dela eta "baliogarria" izan daitekeela adierazi du. Hala ere, neurri honek arriskuak ere badituela azpimarratu nahi izan du.
2021/11/15 - 11:48
Iriarte: "Jaurlaritzak osasun larrialdia kendu zuen, eta orain errieta egiten die herritarrei"
Aurrekontuen negoziazioari buruz, EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak uste du ezin dela "Gran Hermano bat bilakatu, non ahots batek lehiaketatik kanpo geratzen dena iragartzen duen".
2021/11/14 - 19:07
EAEn covid pasaportea ezartzearen alde agertu da Urtaran
Gasteizko alkatearen iritziz, txertatu gabe dauden herritarrek "bestelako bizimodua egin beharko lukete birusa gure artean dagoen bitartean". Egungo egoeran, murrizketa berrien alde agertu da eta udalerriek Osakidetzaren irizpideak kontuan izan beharko dituztela adierazi du.
2021/11/14 - 15:51
Kutsatzeek gora egiten jarraitzen dute EAEn, eta Jaurlaritzak neurriak hartuko ditu
Litekeena da eremu gorrian dauden udalerrietan ezartzea neurri murriztaile horiek, baina EAEn 150etik gora dago intzidentzia gaur egun.
2021/11/14 - 14:12
Eusko Jaurlaritzak murrizketak iragarriko ditu covid intzidentzia altua duten udalerrientzat
Gotzone Sagardui Osasun Sailburuak prentsaurrekoa emango du astearteko Gobernu Kontseiluaren ostean, gorrian dauden udalerrietan hartu beharreko neurriak zehazteko.
2021/11/13 - 12:01
Covid-19aren transmisio arrisku altua da berriz ere Nafarroan, 150eko intzidentzia maila gainditu ondoren
Ostiral honetan 132 positibo berri atzeman zituzten, abuztu amaierako datuetara itzuliz. Laugarren eguna da, jarraian, 100dik gora kutsatze diagnostikatzen direla.