Oscarrak
“One Battle After Another” Paul Thomas Andersonen filma nagusi, Oscar sarietan
Estatubatuar zuzendariaren filma izan da Hollywoodeko sarien 98. edizioaren gaueko izarra, sei sari bereganatuta; besteak beste, film, zuzendari eta gidoi egokitu onenen ataletan irabazi du.
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Oscar sarien 98. edizioko palmaresa
One Battle After Another filmak sei Oscar lortu ditu, gaueko sari nagusia barne, film onenarena; Sinnersek, 16 ataletan izendatuta egonik, lau estatuatxo erdietsi ditu.
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Aldarrikapen politikoek ez dute Oscarren bataila irabazi
Munduko egoera geopolitiko eta humano aldrebesak ez du Conan O’Brienek aurkeztu duen galako erdigunea hartu, Javier Bardem espainiar aktoreak gerraren kontra eta Palestinaren askatasunaren alde eginiko aldarri argiaz haratago.
Gehiago ikusi
Oscar sarietako unerik onenak
Oscar sariek une gogoangarriak eta look apurtzaileak utzi dituzte. Hemen adibide batzuk.
2025/01/23 - 19:12
13 izendapen lortuta, 'Emilia Perez' fenomenoa da Oscarretarako faborito nagusia
Karla Sofia Gascon espainiarra eta Zoe saldaña dominikarra protagonista dituen 'Emilia Perez' narcomusikal mexikarrak lortu ditu izendapen gehien (13). Haren atzetik dira 'The Brutalist' eta 'Wicked' musikala, bakoitzak 10 izendapen lortuta.
2025/01/23 - 16:32
Hona hemen 2025eko Oskar sarietarako izendapen guztiak
Emilia Perez musikala da Oscar sarietarako faborito nagusia, 13 izendapen lortuta. 'The Brutalist' eta 'Wicked' filmek 10na izendapen lortu dituzte. Oscar sarien gala martxoaren 2an izango da, Hollywooden.
2025/01/09 - 09:49
Gutxienez bost pertsona hil dira Los Angelesen piztuta dauden sei suteetan
Joe Biden AEBko presidenteak bertan behera utzi du Italiara egitekoa zuen bidaia ofiziala, eta Hollywoodeko Akademiak Oscar sarietarako izendapenak aurreikusitakoa baino bi egun geroago iragarriko ditu, urtarrilaren 19an, alegia.
2025/01/06 - 10:59
'Emilia Perez' izan da garaile nagusia Urrezko Globoetan
Bart Urrezko Globoak banatzeko gala egin da, Oscar Sarien atarikoa. Jacques Audiarden Emilia Pérez filma izan da irabazle nagusia, 4 sari eskuratu baititu; The Brutalist pelikulak, berriz, 3 irabazi ditu.
2024/09/18 - 18:31
Aitor Arregi eta Jon Garañoren 'Marco' Oscar sarietako lasterketatik kanpo geratu da
Akademikoek 'Segundo Premio' filma aukeratu dute Oscar sarietan Espainiako Estatua ordezkatzeko Nazioarteko Film Onenaren kategorian. Sari banaketaren 97. edizioa 2025eko martxoaren 3an izango da.
2024/03/11 - 13:33
Emma Stonek emakumezko aktore onenaren Oscar saria irabazi du ''Poor Things'' filmagatik
Aktoreak eskerrak eman dizkio Yorgos Lanthimos zuzendari greziarrari Bella Baxter antzezteko "nire bizitzako aukera" emateagatik.
2024/03/11 - 13:32
Cillian Murphyk aktore onenaren 2024ko Oscar saria irabazi du ''Oppenheimer'' filmagatik
Aktoreak estatuatxoa jaso du, "bidaiarik harrigarriena, basatiena" izan dela azpimarratuz. Murphyk aktore onenaren Oscar saria irabazi du J. Robert Oppenheimerrek Christopher Nolan zuzendariaren filmean egindako lanagatik.
2024/03/11 - 12:36
"Oppenheimer" beste guztien gainetik, Oscar sarietan
Christopher Nolanen filmak zazpi sari irabazi ditu bart, tartean film eta zuzendari onenenak. "Robot dreams" Pablo Berger bilbotarraren filmak ezin izan du bereganatu animaziozko film onenaren saria.
2024/03/11 - 11:53
Pablo Berger: ''Galdu behar bazen, hobe Miyazaki maisuaren aurrean'' (jatorrizkoa, gaztelaniaz)
"Robot dreams"en zuzendariak ezin izan du animaziozko film onenaren Oscar saria irabazi, eta Hayao Miyazaki maisu japoniarrak eskuratu du. Dena dela, Bergerrek ez du uste porrota izan denik.
2024/03/11 - 10:14
''Oppenheimer'' filma izan da 2024ko Oscar sarietako garaile nagusia, zazpi sarirekin
Christopher Nolanen filmak zazpi sari lortu ditu, tartean film onenarena, zuzendari onenarena eta gizonezko aktore onenarena. Pablo Berger bilbotarraren "Robot dreams" filmak ezin izan du animaziozko film onenaren saria eskuratu.
2024/03/11 - 09:46
''The zone of interest''ek irabazi du atzerriko film onenaren Oscar saria
Jonathan Glazer britainiarraren filmak Auschwitzeko kontzentrazio esparrua zuzentzen duen komandante nazi baten eta haren familiaren bizitza du kontagai. Glazerrek Gazako sarraskia hartu du gogoan, eskerrak emateko hitzaldian.
2024/03/11 - 09:07
Christopher Nolanek irabazi du zuzendari onenaren Oscar saria
"Oppenheimer"ek eman dio azkenean, zortzi izendapenen ondoren, atal horretako Oscarra zuzendari angloestatubatuarrari. Steven Spielbergen eskutik jaso du.
2024/03/11 - 08:59
Albiste izango dira: M-11ko atentatuek 20 urte, transferentziak eta Oscar sariak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/11 - 06:58
''Oppenheimer''ek irabazi du film onenaren Oscar saria
Emma Thomas, Charles Roven eta Christopher Nolan ekoizleek jaso dute saria, Al Pacinoren eskutik. Estatubatuar aktoreak ez dio protokoloari jarraituta, eta ezustean eman du saridunaren berri izendatu guztiak zerrendatu aurretik.
2024/03/11 - 05:57
"Robot dreams"ek ez du ametsa biribildu
Pablo Berger bilbotarraren filmak ez du lortu animaziozko pelikula onenaren saria bart, Hollywoodeko Zinema Akademiaren sarien 96. edizioan. "The boy and the heron" Miyazaki maisuaren filmak eraman du sari hori.
2024/03/09 - 18:35
Oscar saria irabazteko aukera handiak dituela uste du Pablo Berger zinemagile bilbotarrak
Sara Varonen eleberri grafiko ezagunean oinarritutako "Robot Dreams" lana animaziozko film onenaren Oscar saria jasotzeko lehian arituko da. Pelikularen zuzendariak ETB hartu du, Oscar sariak emateko ekitaldirako 24 ordu falta direnean.
2024/03/08 - 15:55
Bilbotar robot bat, fisikari, indigena-hiltzaile, panpina eta bestelako izaki gaixoen artean
"Robot dreams" Pablo Berger bilbotarraren filma animaziozko film onenaren Oscar saria irabazteko egokieran da, astelehen goizaldean Los Angelesen egingo duten zeremoniara begira. "Oppenheimer", "Poor things", "Killers of the flower moon" eta "Barbie" filmek dituzte izendapen gehien.
2024/01/24 - 21:22
Goslingek deitoratu du Gerwig eta Robbie Oscarretarako izendatu ez izana 'Barbie' filmean egindako lanagatik
'Barbie' filmak zortzi izendapen jaso zituen atzo, horien artean pelikula onenarena eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenarena. Baina Gerwig eta Robbie ez ziren zerrenda horretan sartu, zuzendaritza onena eta emakumezko aktore onena, hurrenez hurren.
2024/01/23 - 19:01
Pablo Berger: 'Oso pozik nago. Uste dut gure oihuak Los Angelesen ere entzun dituztela'
Pablo Berger zuzendari bilbotarrari egindako lehen elkarrizketa, "Robot Dreams" bere animaziozko filma Oscarretarako izendatu dutela jakin ondoren.
2024/01/23 - 18:44
'Robot Dreams' filmak erraldoiei aurre egin beharko die Oscar sarietan: Spiderman, Miyazaki, Pixar eta Netflix
Pablo Bergerren filma, Oscarretarako izendatua izan dena, animaziozko zinemaren izen handienekin lehiatuko da.