Ostatuak
2014/03/13 - 18:32
'Ferrari Land' Port Aventuran izango da 2016an
Ferrarik 100 milioi euro inbertituko ditu parke tematiko eta luxuzko hotel berri bat irekitzeko, Katalunian.
2014/02/21 - 13:38
Egiaztatzaileak, Carlton Hotelera bidean
Egiaztatzaile taldeak utzi du lo egin duen Hotela eta Carlton Hotelera bidean da jada.
2014/02/20 - 21:31
Ikusmin handia Euskadin, egiaztatzaileen agerraldia dela eta
Iragarpena 14:00etan izango da, Bilboko hotel batean; egiaztatzaileek agerraldi bat egingo dute ETAren desarmeari buruzko lehen keinua ezagutzera emateko. Ekitaldia zuzenean jarraituko du eitb.com-ek.
2014/02/18 - 15:24
Egiaztatzaileek ostiralean egingo dute agerraldia Bilboko hotel batean
ETAren "armagabetze keinu bat" iragarriko dute ostiralean, Bilboko Carlton hotelean, 14:00etatik aurrera.
2014/01/21 - 12:56
Turismoak behera egin du 2013an, Euskadin
Bidaiarien sarrerek eta gaualdiek behera egin zuten EAEn (% 2,1 eta % 3,1, hurrenez hurren) . Lurraldeka, Gipuzkoak bakarrik izan ditu datu positiboak.
2014/01/04 - 15:32
Lintzirin Hotela da Trintxerpeko kaltedunen behin-behineko bizitokia
Sutearen ondorioz, 50 pertsona daude hotelean ostatu hartuta, haien egoera noiz bideratuko zain. Bitartean, auzoko elkarteek bilera egin dute, jasotzen ari diren laguntza banatu ahal izateko.
2013/12/29 - 17:55
Getariako Iturregi hotela, munduko sei onenetakoen artean
"Food and travel" aldizkariak jarri du toki horretan, batik bat eskaintzen duen bake eta diskrezioagatik. Atzerriko bezero asko hartzen du, baina baita euskaldunak ere.
2013/12/23 - 10:30
Izotzez egindako hotela ireki dute Finlandian
Hotela Finlandiako Kittila herrian dago eta kapera txiki bat ere badauka. Eraikinaren barruan -5ºC-ko tenperatura egiten du; kanpoan, aldiz, -25ºC-koa.
2013/11/25 - 12:03
Bere buruaz beste egin dute Parisen, 'heriotza goxoa' aldarrikatuz
86 urteko bikote baten gorpuak aurkitu dituzte Parisko hotel batean, "heriotza goxoa" izateko eskubidea aldarrikatuz idatzitako gutun baten ondoan.
2013/11/20 - 20:57
Elkarretaratzea Madrilen, Josu Muguruza tiroz hil zuten hotelaren atarian
Orain dela 24 urte hil zuten ezker abertzaleko Josu Muguruza buruzagia. Senide eta lagunek egia eta justizia eskatu dute, hil zuten hotelaren atarian.
2013/10/22 - 22:40
Deniako atentatuarengatik absolbitu dute Txeroki, probarik ez dela eta
Leire Lopez Zurutuza ere abssolbitu du arrazoi berarengatik Auzitegi Nazionalak. Lopez Zurutuza aske utzitko dute.
2013/10/02 - 17:10
Zuhaitzetan lo egiteko aukera izango da laster Zeanurin
Gau bakoitzeko egonaldia 150 euro eta 300 euro artean kostatuko da. Argirik eta urik barik, baina erosotasun guztiekin.
2013/08/23 - 20:38
Euskadi, hotel-okupazioan Estatuko bosgarren postuan
Gipuzkoako kosta okupazio maila altueneko lehen hamar gune turistikoetan dago, % 81,49rekin.
2013/08/23 - 11:27
Turistek iazko uztailean baino gau gutxiago igaro dituzte EAEn
Edonola ere, joera ezberdina izan da lurraldez lurralde. Araban eta Bizkaian, beherako joera izan da, eta Gipuzkoan, berriz, bidaiariek gau gehiago igaro dituzte.
2013/07/28 - 21:53
40 milioi euro lapurtu dituzte bitxietan Canneseko hotel batean
Agintariek ikerketa bat abiarazi dute gertaera argitzeko. Kosta Urdinean, maiatzean, zinema jaialdian izandako lapurreta aroaren ostean iritsi da.
2013/07/23 - 23:08
Rajoyk landa-etxe bat aukeratu du Galizian atseden hartzeko
Espainiako presidenteak Ribadumian (Pontevedra) hartuko du ostatu. Etxeak bi terraza, tximinia, 3.200 metro karratuko lorategia eta igerilekua ditu.
2013/05/28 - 13:37
Teknologia ahazteko hotela
Pittsburgheko Rainaissance hotelak (AEB) era guztietako gailu elektronikoak alde batera utzita egun batzuk igarotzeko pakete familiarra eskaintzen du oporretarako.
2013/05/26 - 01:07
Poliziak jai bat itxi du Granadan edukiera laukoizteagatik
Hotelak 900 lagunentzako sarrerak saldu zituen, baina bertan 4.000tik gora bildu dira. Ondorioz, "arrisku argia" zegoenez, Poliziak lekua jendez hustu du.
2013/05/16 - 19:53
Hotel bat salatu dute Down sindromea duten gazteak ez hartzeagatik
Almeriako Down Sindromearen Elkarteak (Asalsido) El Toyoko CaboGata Plaza Suites hotelaren aurka salaketa jarri du bidai bat antolatzeko erreserba egitea eragozteagatik.
2013/05/07 - 19:36
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen emakume bat bortxatzeagatik
Gizonezkoak eskuak lotu zizkion, eta hoteleko gela batean utzi zuen biktima. Gainera, poltsa eta dirua lapurtu zizkion.