Turistek iazko uztailean baino gau gutxiago igaro dituzte EAEn
Bidaiariek 519.309 gau igaro dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ostatuetan uztailean, iaz hilabete berean baino % 1,5 gutxiago, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak argitaratutako txosten baten arabera.
Lurraldez lurralde, Araban % 7,2 egin du behera gaualdi kopuruak, eta % 5,7 Bizkaian. Gipuzkoan, berriz, % 3,3 egin du gora.
Iazko uztailean baino atzerritar gutxiago heldu dira EAEra, % 2,5 gutxiago hain zuzen ere, eta Espainiatik etorritako turisten kopurua mantendu egin da.
Iaz baino bidaiari gutxiagok bisitatu dute Araba aurtengo uztailean, % 11,9 atzerritar gutxiago heldu dira eta % 4,7 espainiar gutxiago. Bizkaian ere bidaiari gutxiagok igaro dute gaua, baina beherakada txikiagoa izan da: % 3,4 atzerritar gutxiago eta % 2,4 espainiar gutxiago. Gipuzkoan, berriz, atzerritik eta Espainiatik etorritako bidaiarien kopurua hazi egin da.
Orotara, bidaiariek, batez beste, bi gau igaro dituzte EAEn.