Turismo datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Turismoak behera egin du 2013an, Euskadin

Bidaiarien sarrerek eta gaualdiek behera egin zuten EAEn (% 2,1 eta % 3,1, hurrenez hurren) . Lurraldeka, Gipuzkoak bakarrik izan ditu datu positiboak.
Iragarkia
18:00 - 20:00
EAEn %2,1 jeitsi da bisitari kopurua

2013. urtea ez da ona izan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) turismoari dagokionez. Bidaiarien sarrerak eta gaualdiak % 2,1 eta % 3,1 jaitsi dira, hurrenez hurren, 2012ko datuekin alderatuta. Lurraldeka, Gipuzkoak bakarrik izan ditu datu positiboak.

Estatuan, berriz, turisten kopuruak gora egin duela iragarri du gaur bertan Mariano Rajoy Espainiako presidenteak. Horren esanetan, 2013an % 5,6 hazi zen turisten kopurua.

Eustat Euskal Estatistika Institutuak emandako datuei dagokienez,  2.368.080 bidaiari sartu ziren iaz EAEn, 2012an baino 52.027 gutxiago. Gaualdiei dagokienez, 4.478.672 erregistratu ziren iaz, aurreko urtean baino 143.631 gutxiago.

Turisten beherakada hori Bizkaian eta Araban igarri zen batez ere, % 2,5 eta % 10,1 hurrenez hurren. Gipuzkoan, aldiz, % 1,8 igo zen turista kopurua.

Gaualdietan ere igoera izan zen Gipuzkoan (% 2,8); Bizkaian eta Araban, berriz, behera egin zuen (% 4,6 eta % 12, 5).

Eustaten arabera, bidaiariek EAEn emandako egun kopuruaren datua ez da hobea: 2012an 1,91 egunekoa izan zen eta 2013an 1,89koa izan da.

Plazakako betetze mailari dagokionez, % 46,1etik % 44,3ra pasatu da 2012tik 2013ra.

Nekazaritza-turismoko etxeetan ere, beherakada

Nekazaritza-turismoko etxeetan ere txarra izan da urtea. 2012an baino 112.131 bidaiari sarrera gutxiago erregistratu ziren 2013an; % 9,5 gutxiago, hain justu. Gaualdietan ere, beherakada izan zen: % 10ekoa.

Bizkaian izan zen jaitsiera aipagarriena, bidaiari-sarreren kopuruak % 18,8 egin baitzuen behera; Araban eta Gipuzkoan, berriz, % 8,5 eta % 4,5ekoa izan zen jaitsiera hori, hurrenez hurren.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X