Ikusmin handia Euskadin, egiaztatzaileen agerraldia dela eta
Euskal Herriko indar politikoak eta sozialak ikusmin handiarekin itxaroten ari dira Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeko kideek ostiral honetan ezagutzera emango duten ETAren iragarpena.
Iñigo Urkullu lehendakariak lehena izan behar zuen Ram Manikkalingam buru duten nazioarteko egiaztatzaileen mezua ezagutzen. Ostegun honetarako aurreikusita baldin bazegoen ere bilera, azkenean, ostiralean goizean goiz batzartuko dira, agerraldia baino lehen.
Ostiral honetan euskal alderdi gehienetako ordezkariekin bilduko dira, PPrekin eta UPyDrekin izan ezik. Azken horiek esan dutenez, ez dute inolako gonbidapenik jaso nazioarteko ordezkariekin elkarrizketatzeko, deitu izan arren, ez lirateke joango, ez dietelako hizketakide horiei egiazkotasunik ematen.
Sindikatuekin eta eragile sozialekin ere bilduko dira, tartean, euskal elizako ordezkariekin.
Iragarpena 14:00etan izango da, Bilboko hotel batean; egiaztatzaileek agerraldi publiko bat egingo dute ETAren desarmeari buruzko lehen keinua ezagutzera emateko.
Eragile politikoek eta sozialek ikusmen handia dute mezuren edukia jakiteko, baina batzuek horren benetako garrantzia ezbaian jartzen dute, armak entregatuko dituzten edo erabaki hori atzeratu egingo den zehaztuko den jakin nahi dute.
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak ostegun honetan positibotzat jo du desarmearen keinu hori, baina ETAk "sistematikoki" egiten dituen ekintzen "teatralizazioan laguntzeko" prest ez dagoela azaldu du.
Zure interesekoa izan daiteke
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri