Frantzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

40 milioi euro lapurtu dituzte bitxietan Canneseko hotel batean

Agintariek ikerketa bat abiarazi dute gertaera argitzeko. Kosta Urdinean, maiatzean, zinema jaialdian izandako lapurreta aroaren ostean iritsi da.
Lapurreta izan zen lekua, Cannesen.
Lapurreta izan zen lekua, Cannesen. EFE

Gizonezko batek 40 milioi euroko balio zuten bitxiak lapurtu ditu igande honetan, Canneseko Carlton hotelean, Frantzia hego-ekialdean, komunikabideek jakitera eman dutenez.

Gizonezkoa armatuta sartu da hotelera, eta publikoarentzat erakusgarri egoteko bitxiak zituen maleta bat hartu du, Le Figaro egunkariko webguneak azaldu duenez.

Agintariek ikerketa bat abiarazi dute  gertaera argitzeko. Kosta Urdinean, maiatzean, zinema jaialdian izandako lapurreta aroaren ostean iritsi da.

Lehenengo lapurreta hiriko Novotel hotelean izan zen, orduan 1,4 milioi euroko balio zuten bitxiak eraman zituzten.

Egun batzuk geroago, Grisogono Suitzako bitxigileak bi milioi euro balio zituen lepoko baten lapurreta salatu zuen, Antibes hirian izandako festa batean.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Energia nuklearra, berriztagarriak… Europa norabide bila ari da, energia-mendekotasunari aurre egiteko

Energia-mendekotasuna da Europar Batasunak aurrean duen erronka nagusietako bat. Kontsumitzen duen energiaren % 57 kanpotik dator, eta % 43 baino ez da Europan ekoizten. Frantzian, energia nuklearraren auzia eztabaida handia sortzen ari da, eta iritzi kontrajarriak eragin ditu. EITB ekoitzitako "Europa norabide bila" erreportaje-sortak aztertu duen gaietako bat da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X