Pablo Iglesias
2017/11/15 - 11:10
Pablo Iglesiasek 'gaizkile' deitu dio Mariano Rajoyri
Pablo Iglesiasek 'delitu erakunde' bateko kide izatea egotzi dio Mariano Rajoyri. Espainiako presidenteak hori entzutean, Venezuelako eta Irango diruarekin Podemos sortu al zuen argitzeko eskatu dio.
2017/11/07 - 14:34
Podem alderdia Catalunya en Comurekin aurkeztuko da hauteskundeetan
Pablo Iglesias buru duen Podemosek bultzatutako galdeketan, parte-hartzaileen % 72k bozkatu dute koalizioaren alde.
2017/11/06 - 12:50
Albano-Dante Fachinek dimisioa eman eta Podemos utzi du
Orain arte Podemeko idazkari nagusi izan denak esan duenez, zirkulu asko bere iritzi berekoak dira, eta 'esku-hartzea eldarnioa' izan dela salatu dute.
2017/10/30 - 13:45
Antikapitalistak 'politikoki Podemosetik kanpo' daudela esan du Iglesiasek
Podemosen Herritarren kontseiluak Dante Fachin kargugabetu du atzo korronte Antikapitalistak independentziaren alde egindako adierazpenengatik.
2017/10/17 - 15:43
Catala: 'Sanchez eta Cuixart politikari presoak dira, ez preso politikoak'
Xavier Garcia Albiol Kataluniako PPko presidentearen hitzetan, "inork ez die botorik eman" ANCko eta Omnium Culturaleko liderrei.
2017/10/09 - 11:43
Batasunaren aldeko zenbait manifestatzailek txistu egin diote Iglesiasi
Podemoseko idazkari nagusiak tren bat hartu nahi zuen Sants geltokian, Bartzelonan; une hartan, dozenaka lagun oihuka eta txistuka hasi zitzaizkion.
2017/06/27 - 16:41
Sanchez eta Iglesias, ados: Rajoy dute biek arerio
Espainian ezkerraren lidergoagatik lehian dabiltzan bi alderdien buruzagiek bilera egin dute, Kongresuan, gaur goizean. Indarrak batzeko asmoarekin elkartu dira.
2017/06/27 - 13:42
Sanchez eta Iglesias berriro bildu dira, PPri aurre egiteko helburuarekin
Antza, iaz baino gertuago daude elkarrengandik, baina oraindik ez omen dute adostu Mariano Rajoyren Gobernuari aurre egiteko estrategia.
2017/06/27 - 13:27
Sanchezek eta Iglesiasek bilera egin dute, akordio-aukerak topatzea xede
PSOE eta Podemoseko liderrak duela hamabost hilabete bildu ziren azken aldiz, orain arte.
2017/06/14 - 16:46
Rajoyren kontrako zentsura-mozioa atzera bota du Kongresuak
EH Bilduk alde bozkatu du, eta EAJ abstenitu egin da. Unidos Podemosen ekimenak 82 diputaturen babesa jaso du, 170ek kontra bozkatu dute eta 97 abstenitu egin dira.
2017/06/14 - 16:44
Mariano Rajoyren aurkako zentsura-mozioa arbuiatu dute
170 diputatuk eman dute zentsura-mozioaren aurkako botoa, eta 82k, aldiz, aldekoa; 97 abstenitu egin dira. EH Bilduk mozioaren alde bozkatu du; UPNk, kontra; EAJ abstenitu da.
2017/06/14 - 16:23
Tentsio-eztabaida Hernando eta Iglesiasen artean, mozio-zentsuran
Unidos Podemoseko liderrak hainbat ustelkeria-kasu gogorarazi dizkio PPko bozeramaileari; azken horrek, aldiz, erantzun dio 'Gobernua eta PP zuzenak eta zintzoak' direla.
2017/06/13 - 14:15
PP Gobernutik kentzeko akordioa proposatu dio Iglesiasek PSOEri
Unidos Podemoseko diputatuari erantzunez, Rajoyk adierazi du ez duela gobernuburu izatea merezi, ezta Espainiak 'zigor' hori ere.
2017/06/13 - 14:14
Montero: 'Ustelkeriak badu egoitza: Genova 13, hain zuzen'
Unidos Podemoseko bozeramaileak zentsura-mozioaren saioari eman dio hasiera, hitzaldi batekin; bertan, hainbat ustelkeria-kasu gogorarazi ditu.
2017/06/13 - 10:13
Podemosek Rajoyren kontra aurkeztu zuen zentsura-mozioa gaur, eztabaidagai
Irene Monterok hasi du saioa eta, ondoren, Pablo Iglesiasek hartuko du hitza, biek denbora mugarik gabe. Rajoyk nahi duenean erantzun ahal izango du, mugarik gabe ere. 176 boto behar dira onartzeko.
2017/05/26 - 16:19
Eduardo Santos, Nafarroako Podemos Ahal Duguren burujabetasunaren alde
Alderdiak Foru Erkidegoan duen idazkari nagusi berria 'Egun on Euskadi' saioan izan da. Haren iritziz, militanteen ahotsa entzutea ezinbestekoa da.
2017/05/23 - 19:31
Podemosen zentsura mozioa 'memelokeri' bat dela adierazi du Rafa Hernandok
Kongresuko bozeramaile popularrak Pedro Sanchez sozialistari ohartarazi dio Podemos ez duela bidelagun aproposa. Pablo Iglesiari zentsura mozioa erretiratzeko eskatu dio.
2017/05/22 - 18:28
PSOEk zentsura-mozioa aurkezten badu, Podemosek berea erretiratuko luke
Eskaintza hori luzatu dio Podemosek Alderdi Sozialistari. Pablo Iglesiasek eta Pedro Sanchezek telefonoz hitz egin dute eta PPren egoera "jasanezina" dela ondorioztatu dute biek.
2017/05/21 - 00:20
Milaka lagunek babestu dute Madrilen Rajoyren kontrako zentsura mozioa
Pablo Iglesiasek promestu duenez, 'demokraziaren eta Espainiaren duintasunari eutsiko diote Kongresuan'.
2017/05/19 - 15:17
Unidos Podemosek zentsura mozioa aurkeztu du: Iglesias, hautagai
Ekimen horrekin 'PPren aurrean, serioa, irmoa eta sendoa den beste aukera bat' dagoela helarazi nahi du.