Pablo Iglesias
2021/05/05 - 11:48
Pablo Iglesias, unibertsitatetik Espainiako Gobernuko presidenteorde izatera
Pedro Sanchezen gobernutik irten, Madrilgo Erkidegoko hauteskundeetara aurkeztu eta bosgarren postuan gelditu ostean, politika utzi du.
2021/05/05 - 10:41
Pablo Iglesiasek kargu guztiak eta politika utziko dituela iragarri du
Madrilgo Erkidegoko hauteskundeetan ezkerreko blokearen emaitza txarraren ostean hartu du erabakia Pablo Iglesiasek.
2021/05/05 - 03:12
Pablo Iglesiasek politika utziko duela iragarri du
Ezkerreko blokeak Madrilgo hauteskundeetan izandako emaitzak ezagutu ostean, Podemoseko buruak politikagintzan dituen ardura guztiak uztea erabaki duela jakinarazi du.
2021/05/05 - 03:10
Ayuso nabarmen gailendu da Madrilgo bozetan, baina Voxen babesari esker aginduko du
PPren hautagaiak aurreko legegintzaldiko eserlekuak bikoiztuko ditu, eta Voxek inbestidura erraztuko duela hitzeman du. Mas Madridek aurrea hartu dio PSOEri, eta Unidas Podemos apur bat igo da.
2021/05/04 - 22:51
Ayusok (PP), gehiengo osotik gertu, agintea lortuko luke Voxekin, inkesten arabera
Botoen % 43,7 eskuratuta, 62-65 eserleku ematen dizkio GAD3k Fortarentzat egindako galdeketak. Ondoren geratuko lirateke PSOE (25-28), Mas Madrid (21-24), Vox (12-14) eta Unidas Podemos (10-11).
2021/04/26 - 22:15
Odolez zikindutako labana bat jaso du gutun batean Reyes Maroto ministro espainiarrak
Poliziak dagoeneko identifikatu du mehatxuaren ustezko egilea, El Escorialeko gizon bat, dirudienez arazo psikiatrikoak dituena eta gutunean bere benetako izen-abizenak eta helbidea jarri dituena.
2021/04/25 - 22:05
Correoseko segurtasun enpresak ez zituen mehatxu gutunetako balak antzeman
Gutunek kontrol erradiologikoa pasa zuten apirilaren 19an, 17:48an, Vallecaseko (Madril) Zentro Automatizatuan. Correosek INV Vigilancia enpresari espedientea zabaldu dio.
2021/04/23 - 22:41
Polizia Iglesiasen eta Grande Marlaskaren aurkako heriotza mehatxuak ikertzen ari da
Bi ikerketa ireki dira Pablo Iglesiasek, Grande Marlaska ministroak eta Maria Gamez Guardia Zibilaren zuzendariak jaso dituzten heriotza mehatxuen atzean nor edo nortzuk dauden argitzeko.
2021/03/22 - 11:43
"Iglesiasen erabakiak argi utzi du Madrilgo hauteskundeak ez direla normalak"
Roberto Uriartek "Egun on Euskadi" saioan adierazi duenez, Isabel Ayusoren erabakiak alderdien sistema kolokan jarri du.
2021/03/17 - 15:39
Madrilgo hauteskunde kanpainaren oihartzuna Kongresura iritsi da
Kanpaina ez da ofizialki hasi, baina lehenengo mitin modukoak entzun dira gaur Diputatuen Kongresuan, berez kontrol saioa izan beharko zukeen saioan.
2021/03/16 - 22:17
Yolanda Diaz hirugarren presidenteorde izango da Espainiako Gobernuan
Sanchez izan da postu hori proposatu diona, bigarrena izan beharrean, Lan ministro izaten jarraitu ahal izateko. Ione Belarrak Eskubide Sozialen Ministerioa hartuko du.
2021/03/16 - 13:16
Bozetara batera aurkezteko Iglesiasen eskaintzari ezetz esan dio Mas Madridek
Monica Garcia Mas Madriden zerrendaburuaren ustez, "Ayusoren arduragabekeriari ezin zaio arinkeria, espektakulu eta testosterona gehiago erantsi".
2021/03/16 - 12:13
Gorrotxategik ezkerreko bloke bat sortzeko deia egin du Ayusori aurre egiteko
Miren Gorrotxategik adierazi duenez, "pozez" hartu du Pablo Iglesiasek Madrilgo Erkidegoan hautagai izateko hartu duen erabakia.
2021/03/15 - 22:13
Gobernuko presidenteordea Yolanda Diaz izatea onartuko duela iradoki du Sanchezek
Pedro Sanchezek esan du "iritzi oso ona" duela Lan ministroari buruz, eta azpimarratu du Pablo Iglesiasen irteerak ez duela eraginik izango PSOE eta Unidas Podemosen arteko koalizio-gobernuan.
2021/03/15 - 22:11
Iglesiasek Espainiako Gobernua utzi du Madrilgo hauteskundeetan hautagai izateko
Ione Belarra eta Yolanda Diaz proposatu ditu, hurrenez hurren, ministro eta bigarren presidenteorde izateko. Are, Diaz Unidas Podemosen presidentegaia izatea nahiko lukeela erantsi du.
2021/03/15 - 21:40
Ayuso: 'Eskertuta egon behar da Espainia, Pablo Iglesias Moncloatik bota dudalako'
Iglesiasen iragarpenak aldaketa eragin du bere diskurtsoan, baina txantxak baztertu gabe. Izan ere, gauzak okertu egin dira berarentzat, eta agian horregatik gogortu egin du bere diskurtsoa.
2021/03/15 - 13:30
Pablo Iglesiasek Gobernua utzi du Madrilgo hauteskundeetara aurkezteko
Gobernuko bigarren presidenteorde eta Podemoseko buruak Yolanda Diaz Lan ministroaren esku utziko du Unidas Podemoseko buruzagitza.
2021/02/27 - 20:27
Torturei eta Estatu terrorismoari "parez pare begiratzea" eskatu du Iglesiasek
"Gure historiaren alderik ilunenari aurrez aurre begiratzea ere demokrazia defendatzea da", esan du Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak Twitter sare sozialean.
2021/02/19 - 20:20
Sanchezek dio Espainia "erabateko demokrazia" dela eta indarkeria deitoratzen duela
Espainiako Gobernuko presidenteak esan du ezin dela inolako indarkeriarik onartu, adierazpen askatasunaren babesa zabaltzeko erreforma bat egin behar izango balitz ere.
2021/01/27 - 11:28
Darias eta Iceta Osasun eta Lurralde Politika ministro berriek karguen zina egin dute
Orain arte Osasun ministro izan denak dimisioa eman du Kataluniako hauteskundeetan PSCko hautagai izateko, eta horrek aldaketak eragin ditu PSOEk eta Unidas Podemosek osatzen duten gobernu koalizioan.