Pedro Sanchez
2025/02/27 - 17:26
Sanchezek eta Pradalesek sektore aeronautikoa defendatu dute ITP Aero konpainiaren ADMIRE lantegi berrian
Lehendakariak uste du aeronautika sektoreak berebiziko garrantzia izango duela "Europako industria berriz suspertzeko, eta ITP Aero enpresa giltzarrietako bat da horretarako". Espainiako Gobernuko presidenteak ziurtatu duenez, ITP "etorkizuneko bermea da Europaren zein ekonomiaren defentsarako".
2025/02/27 - 15:52
Pradalesek eta Sanchezek "lankidetzarako eta elkarlanerako borondate argia" dutela berretsi dute
Laugarren aldiz bildu dira Lehendakaria eta Espainiako Gobernuko presidentea. Besteak beste, autogobernuaz eta Gernikako Estatutuaz aritu dira hizketan.
2025/02/27 - 12:49
Turullek ohartarazi du egoera ''oso kritikoa'' dela PSOErekin, Bruselan adostutakoa bete ez duelako
Jordi Turull Juntsen idazkari nagusiak azaldu duenez, gaur-gaurkoz egoera "oso kritikoa da" akordioen saskian ezer ere ez dagoelako.
2025/02/24 - 15:06
Juntsek erretiratu egin du Sanchezek konfiantza galdea egin dezan aurkeztutako proposamena
Francisco Galindo Velez PSOEren eta Juntsen artean bitartekari lana egiten ari den nazioarteko bitartekariak eskaera hori egina zion alderdi independentistari.
2025/02/24 - 13:42
Ukrainarentzat 1.000 milioi euroko laguntza militarra iragarri du Sanchezek
Errusiaren inbasioaren hirugarren urteurrena dela eta Kieven egindako goi-bileran parte hartu du Espainiako Gobernuaren presidenteak. Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak harrera egin dio. "Beharrezkoa den denbora guztian Ukraina laguntzen jarraituko dugu", azpimarratu du Sanchezek.
2025/02/24 - 09:47
EBko buruzagiak Kieven dira Zelenski babesteko errusiarren inbasioaren urteurrenean
Europaren babesa erakusteko EBko hainbat lider dira bertaratzekoak, eta hainbatek bideokonferentzia bidez bat egin ahal izango dute Ukrainako agintariarekin goi-bilera sinbolikoan parte hartzek.
2025/02/17 - 22:33
Sanchezek uste du ''goizegi'' dela bake tropak bidaltzeko, ''oraindik gerran daudelako Ukrainan''
"Oraindik gerran daude Ukrainan, soldaduak daude han, beren herrialdearen independentzia eta segurtasuna eta Europako eredua defendatzen. Oraindik ez da bakerik horretan pentsatzeko", azaldu du Espainiako gobernuburuak.
2025/02/17 - 08:52
Albiste izango dira: Ukrainari buruzko bilera Parisen, su etenaren bigarren fasea Gazan eta udaberri giroa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/15 - 14:46
Ultraeskuinari "Euskadin egiten dituzuen gisako politika aurrerakoiekin" aurre egiteko dei egin du Sanchezek
PSOEko buruzagiaren hitzetan, sozialista izatea "historiaren alde zuzenean egotea da". Eneko Anduezaren arabera, PSE-EE "konplexurik gabeko eta ahots propioa duen alderdia da".
2025/02/13 - 10:42
Presidente figura berreskuratuko du PSE-EEk eta Cristina Gonzalez aukeratu du kargurako
Horrenbestez, lehen aldiz emakume batek beteko du PSE-EEren presidente kargua. Egun, PSE-EEren Arabako idazkari nagusia da Gonzalez.
2025/02/12 - 13:12
Gutxieneko errentaren igoera defendatu du Sanchezek Kongresuan, tributazioaren polemikan sartu gabe
Atzo iragarritakoaren arabera, aurrerantzean gutxieneko soldata ez da errenta aitorpena aurkezteaz salbuetsita egongo, eta hori gogor kritikatu du Alberto Nuñez Feijoo oposizioburu popularrak. Esan duenez, neurria "ez da aurrerakoia".
2025/02/08 - 16:41
Sanchez eta haren ''lausengariak'' kritikatu ditu familiak Fernando Mugicaren hilketaren 29. urtemugan
Ruben Mugicak (Fernando Mugicaren semea) adierazi du Espainiako presidenteak "lotsa" aurreztuko liekeela "hasieratik esan izan balu kriminalen oinordekoekin ere gobernatuko lukeela".
2025/02/04 - 12:42
Kongresuaren Mahaiak onartu du Sanchezek konfiantza galdea egin dezan Juntsek aurkeztu zuen proposamena
Diputatuen Kongresuak otsailaren 25eko edo martxoaren 11ko osoko bilkuran eztabaidatuko du Juntsek aurkeztutako legez besteko proposamena. Dena den, konfiantza galdea gobernuburuak bakarrik eskatu dezake, eta Sanchezek dagoeneko esana du "ez duela beharrik ikusten".
2025/02/03 - 15:05
Sanchezek irekiko du PSE-EEren X. Kongresua, eta Zapaterok eta lau ministrok parte hartuko dute
Euskadiko Alderdi Sozialistak otsailaren 14tik 16ra bitartean egingo du bere X. Kongresua. Eneko Andueza egungo idazkari nagusia bigarrenez hautatuko dute.
2025/01/28 - 21:07
Dekretu berriak "ezkutu sozialaren neurri ia guztiak" izango ditu, Sanchezen arabera
Konfiantza galdeaz itaunduta, presidenteak esan du "Gobernuak ez duela beharrezkoa ikusten", eta gogorarazi du bere eskumena dela. Hala ere, Juntsek uste du "eztabaida egin" behar dela Kongresuan eta jakinarazi du "aukera izan bezain laster aurkeztuko" duela.
2025/01/26 - 18:06
Sanchez: ''Harrien azpian ere bilatuko ditugu botoak, eta neurri horiek atera egingo ditugu, bai ala bai''
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak esan du "harrien azpian ere" bilatuko dituela botoak, aste honetan Diputatuen Kongresuan omnibus legearen aurka bozkatuz "Alderdi Popularrak eta Voxek herritarrei murriztu dizkieten eskubideak berreskuratzeko".
2025/01/24 - 16:08
Sanchez ez da omnibus dekretua zatitzearen aldekoa
Gizartearekin "enpatia" izateko eta arduraz jokatzeko eskatu die PPri eta Juntsi, dekretuaren aurka bozkatuta "mina" eragin dutela iritzita.
2025/01/23 - 18:51
Sanchezek ''min soziala'' sortzea egotzi die PPri eta Juntsi, ''omnibus'' dekretuaren aurka bozkatu ostean
Pedro Sanchezen ustez, Espainiako Gobernuak "bere lana egin du", eta erantzukizuna oposizioarengan jarri du. Bere jarrera "berriz aztertzeko" eskatu die "omnibus" dekretuaren aurka bozkatu zuten alderdiei.
2025/01/23 - 11:23
Espainiako Gobernuak beste dekretu bat onartzen ez badu, pentsioak igotzeko proposamena aurkeztuko du Juntsek
"Abisatuta zeuden, abisatzen duena ez da traidorea", adierazi du Jordi Turullek, eta azpimarratu du bere alderdiak ez duela PSOEren "makulu izateko bokaziorik".
2025/01/22 - 21:28
Sare sozialen jabeen aurka "borrokatzea" proposatu du Sanchezek: anonimotasuna kendu eta kontuak eskatu
Plataformak behartu nahi ditu "algoritmoen kutxa beltza irekitzera", eta uste du egin litekeela: "Gehiago gara".