Dekretu berriak "ezkutu sozialaren neurri ia guztiak" izango ditu, Sanchezen arabera
Pedro Sanchezen Gobernuak Junts per Catalunya alderdiarekin akordioa lortu du, joan den astean Diputatuen Kongresuak atzera bota zuen omnibus dekretuan sartzen ziren "ezkutu sozialeko ia neurri guztiak" jasoko dituen dekretu berri bat aurrera ateratzeko. Hala adierazi du Gobernuko presidenteak astearte honetan Ministroen Kontseiluaren ondoren egin duen prentsaurrekoan. Konfiantza galdeari dagokionez, Sanchezek esan du "Gobernuak ez duela horretarako beharrik ikusten", baina Juntsek argi du "eztabida egin behar" dela.
Presidenteak iragarri duenez, dekretuak 29 neurri sozial jasoko ditu, "ezkutu sozialaren ia neurri guztiekin". Tartean daude pentsioak KPIaren arabera eguneratzea, gutxieneko pentsioak igotzea, garraio publikorako deskontuak, Valentzia astindu zuen denboraleak kaltetu zituenentzako laguntzak eta La Palmako sumendiak kaltetuentzako laguntzak.
Halaber, azaldu duenez, etxegabetzeen aurkako neurriak ere hartuko ditu. Hori zen, hain zuzen ere, Juntsekin akordioa lortzeko zuen oztopoetako bat. Trukean, etxejabeei eta maizterrei bideratutako abal eta bermeen sistema publiko bat ezartzea adostu dute.
Horrez gainera, Juntsek Pedro Sanchezi aurkeztutako konfiantza galdeari dagokionez, presidenteak adierazi du akordioaren testuak Konstituzioak jasotzen duena onartu duela, alegia, konfiantza-arazoari buruzko eskumen konstituzionala Gobernuko presidenteak duela, Ministroen Kontseiluan eztabaidatu ondoren. Kazetarien galderei erantzunez, zehaztu du "Gobernuak ez duela beharrik ikusten".
Dekretu berriak Gorteetan gehiengo zabal baten babesa izatea espero du presidenteak. Alabaina, kontra bozkatzen dutenei eskatu die "ez dezatela jendea engainatu, ez ditzatela buloak, egiezak eta gezurrak erabili", argudioak erabili beharrean. Hain zuzen ere, "Alderdi Popularrak eta Voxek koalizio negazionista" osatzen dutela adierazi du eta salatu du herritarren eskubideekin "salerosketan aritzeko aukera" ikusten dutela.
Sanchezen iritziz, estrategia ukatzaile hori "kaltegarria da bai Espainiarentzat, bai herritar gehienentzat". Hala ere, gaineratu du "koalizio aurrerakoiaren Gobernuari kalte egin beharrean, suspertzen" dutela.
Aitzitik, Espainiako Gobernuko buruak "esker ona eta errekonozimendua" adierazi die "urrun dauden posizioetatik abiatuta, jenderaen mesedetan, guztien onean pentsatzeko eta akordioak lortzeko" gaitasuna erakutsi duten talde parlamentarioei.
Horrez gain, Sanchezek iragarri du Gobernuak talde parlamentarioekin negoziatzen jarraitzen duela, aurreko omnibus dekretuan jasota zeuden neurri ekonomiko batzuk "aste gutxi barru" onartu ahal izateko. Horien artean daude Moves III Plana eta autonomia erkidegoei kontura egindako ekarpenak, besteak beste.
"Administrazio publikoek eskatzen dizkiguten neurriak dira konturako ekarpenak, esate baterako. Beste batzuk ekoizpen sareek eskatzen dizkigute, ibilgailu elektrikoak erostea bultzatzeko laguntzak, adibidez", defendatu du.
Erreakzioak
Miriam Nogueras Juntsek Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak esan du argi dutela Sanchezen eskumenekoa dela konfiantza galde bati men egitea, eta gaineratu du Kongresuaren konfiantza ote duen jakiteko, "eztabaidatu eta bozkatu ahal izateko" balioko duela. "Eztabaida egin behar da", berretsi du, eta esan du eskea "aukera izan bezain laster" aurkeztuko dutela.
Era berean, Noguerasen hitzetan omnibus dekretua "historia" da, eta Juntsek elementu guztiak "alez ale" negoziatzen jarraituko du. Bere iritzian, Gobernuak "180 graduko bira" egin du, "premiazko neurriak eta neurri sozialak jasotzen dituen dekretu bakarra" eginez. Bereziki txalotu du etxebizitzen jabeei babes handiagoa ematea. Estatuak bere gain hartuko ditu ordaindu gabe gelditzen diren alokairuak eta kalteen gastuak eta horrek jabeei "segurtasun juridiko handiagoa" ematen diela gaineratu du.
Euzko Alderdi Jeltzalea gustura agertu da Espainiako Gobernuak eta Juntsek lortutako akordioarekin. Juntsek bezala, "inkiokupazioaren" ondorioak aipatu ditu talde parlamentarioak. EAJk argi utzi nahi izan du etxebizitzak okupatzeko modu horren aurka dagoela, eta ohartarazi du Kongersuan lanean jarraituko duela horri amaiera eman ahal izateko.
Parisko Marceau etorbideko eraikina EAJri itzultzeari dagokionez, eskertu du dekretu berrian artikulua berriz sartzea eta gaineratu du "ez zela beharrezkoa". EAJren ustez, neurri hori ez zen bertan behera gelditu omnibus dekretua atzera botatzearekin batera; itzulketa egiteko berme juridikoa bazegoela deritzo.
Zure interesekoa izan daiteke
Peinado epaileak Begoña Gomez epaitzea erabaki du, eta pasaportea kendu dio
Espainiako Gobernuko presidentearen emazteak ustez egindako delituak ikertzen ari da epailea, eta ahozko epaiketa abiatu aurretik hartu ditu kautelazko neurriak. Halaber, Espainiatik ateratzea debekatu dio, eta hamabostean behin epaitegian agertu beharko du.
Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren
Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.
Anduezak esan du PSE-EEk gogoz, esku garbiz eta indarrez jarraitzen duela udal eta foru hauteskundeetarako
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi du sozialistek herritarren kezkak konpontzeko lanean jarraitzen dutela. Datorren urteko udal eta foru hauteskundeei begira, gogoz, esku garbiz eta indarrez jarraitzen dutela esan du.
Hauteskunde orokorrak 2027an izango direla berretsi du Sanchezek, udal hauteskundeekin bat egin gabe
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak berretsi du hauteskunde orokorrak 2027an izango direla. Maiatzeko hauteskunde autonomikoekin eta udal hauteskundeekin batera ez direla egingo erantsi du, baina ez du zehaztu aurretik edo geroago izango diren.
Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak
Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.
Hauek dira Zapaterok Plus Ultra auziko epailearen aurrean egindako deklarazioaren pasarte nabarmenenak
Espainiako Gobernuko presidente ohiak ukatu egin zuen Plus Ultra aire konpainiaren erreskatean inolako esku hartzerik izan zuela eta bere bulegoan egindako miaketan aurkitutako bitxien inguruan erantzutea saihestu zuen.
Iraolak EAJren eta EH Bilduren "inkoherentzia" salatu du Eibarko sokamuturraren auzian
Eibarko sanjuanetan sokamuturra berreskuratzea herritarren eskaria izan dela esan du Jon Iraola Eibarko alkateak (PSE-EE). Gaiak eragin duen polemika dela eta, EAJren eta EH Bilduren "inkoherentzia" salatu du, eurek gobernatzen duten udaletan beste jarrera bat omen dutelako. Hauteskunde interesen arabera jokatzea egotzi die biei.
Euskararen alorrean harago joateko eskatu dio Barkosek Chiviteri eta zonifikazioa kentzeko
Nafarroako presidente ohiaren ustez, euskara berezko hizkuntza gisa aitortzeak "ez luke ezer aldatuko", eta hizkuntza lurralde osoan ofizial egitea aldarrikatu du.
Getxoko Irurak Bat jauregia eraistearen inguruko ikerketarekin jarraitzea zalantzan jarri du epaileak
Epaitegiak bertan behera utzi ditu hainbat eginbide, eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak duela gutxi emandako epai bati buruzko iritzia eskatu die aldeei, ikertutako gertakarien balorazio penalean eragina izan dezakeelakoan.
Peinado epaileak pieza berri bat ireki du Begoña Gomez auzian, eta beste bi delitu egotzi dizkio Sanchezen emazteari
Sumarioaren zati nagusiari buruzko atariko entzunaldia astelehenean egin zuen magistratuak, eta pieza berri bat zabaltzea erabaki du orain, prebarikazioa eta EBri iruzur egitea egotzita.