Pedro Sanchez
2024/10/16 - 11:53
Aurrez aurreko zakarra Kongresuan: Sanchezek eta Feijook ustela izatea egotzi diote elkarri
PPko buruzagiaren arabera, Espainiako gobernuburua "1 jauna" da "Koldo auzian". Sanchezek "abezedarioaren letra bakoitzeko ustelkeria kasu bat" izatea egotzi dio Feijoori: "Ayusoren atik hasita, Zaplanaren zraino".
2024/10/15 - 23:07
Elias Bendodo, ateak itxita PP egiten ari zen bileran: ''Oso litekeena da aurrekontuak egotea''
Bendodok foru aldundietako bozeramaileen, kabildoen eta PPko kontseilarien aurrean egindako hitzaldiaren zati bat zabaldu du nahi gabe Senatuak. Bideoan, Bendodok adierazi du Gobernua egoera larrian dagoela eta legealdia salbatzeko aukera bakarra duela, aurrekontuak, alegia.
2024/10/15 - 13:10
PPk dio baduela "informazioa PSOE eta Gobernua mehatxatzen duten ustelkeria kasuei buruz"
Borja Semper bozeramailearen arabera, "Gobernuarekin tratuak izan dituen jende askoren eta enpresaburu askoren deiak jaso ditugu". Auzitegietara informazio hori "bahetu" ostean jo dutela nabarmendu du. "Dena jakingo da azkenean", iragarri du.
2024/10/15 - 12:13
Juntsek ez du baztertu PPren zentsura mozio bat babestea: "Gure botoak ezin dira segurutzat jo"
Alderdi katalanaren presidenteak azpimarratu duenez, Kongresuan dituzten zazpi botoak "aintzat hartuko" dituzte Sanchezen gobernuarekin sinatutako akordioak betearazteko, "baina beste aukerak baztertu gabe", erantsi du.
2024/10/14 - 14:20
Gazteek etxeak alokatu ditzaten 200 milioi euroko dirulaguntzak iragarri ditu Sanchezek.
Prisak antolatutako 'World in Progress' jardunaldian egin du iragarpena Espainiako Gobernuko presidenteak. Gainera, "turisten eta aldi baterako ostatuetako kontratuetan iruzurra ekiditeko" araudia ere martxan jarriko dela jakinarazi du.
2024/10/13 - 10:34
Feijook Zuzendaritza Batzordearen premiazko bilera egingo du igande honetan, 'Koldo auzia'ri erantzuna emateko
Abalosek Sanchezi Delcy Rodriguez Venezuelako presidenteordea Espainiara joango zela jakinarazi ziola eta beste informazio batzuk zabaldu ostean deitu du batzarra.
2024/10/11 - 14:58
Sanchezek nabarmendu du "Koldo auzian" ez dela zigorgabetasunik egongo: "Egindakoa ordainduko dute"
"Beste egoera batzuetan gertatu ez den bezala, nire gobernuarekin ustelkeria kasu denak Justiziaren eta Estatuko segurtasun indarren esku geratuko dira, zigorgabetasunik gabe", esan du.
2024/10/11 - 14:43
Pedro Sanchezek Abalosi buruz: 'Ez da inpunitaterik egongo, egiten duenak ordaindu beharko du'
Pedro Sanchezek irmotasun mezua helarazi du Jose Luis Abalosen egoera prozesalaren inguruan, UCOk ostegun honetan egindako txostenaren ostean.
2024/10/10 - 20:13
Maria Chivitek AHTaren lanak azkartzea eskatu dio Pedro Sanchezi
"Aurreko gobernuen utzikeriak desabantaila argian utzi gaitu komunikazioen arloan", adierazi du Nafarroako presidenteak. EAErekiko loturari buruz galdetuta, Chivitek esan du txosten teknikoari itxarotea beharezkoa dela hiru gobernuen artean erabaki bat hartzeko.
2024/10/09 - 21:49
Sanchezek ukatu egin du lege erreformak ETAko presoei kondena murriztuko diela
Bestalde, Feijook 5 eguneko epea eman dio Espainiako Gobernuko presidenteari, erreforma bertan behera uzteko.
2024/10/09 - 13:57
PPk Sanchezen agerraldia eten du Kongresuan, Marimar Blancori txalo artean harrera egiteko
Marimar Blanco PPko senataria Kongresuko osoko bilkuran izan da asteazken honetan. Sanchezen agerraldia hasita zegoenean, hemizikloan sartu da Blanco eta PPko diputatuen txalo zaparrada luze batek hartu du. Horren ondorioz, osoko bilkura eten egin da hainbat minutuz.
2024/10/07 - 20:54
Madrilgo Lurralde Auzitegiak Begoña Gomezen aurkako ikerketa mugatzeko agindu dio Peinado epaileari
Magistratuek Globaliaren erreskateari lotutako zatia ikerketatik at uzteko agindu diote Peinadori. Hortaz, Juan Carlos Barrabesen enpresekin ustez duen harremana eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko jarduera soilik ikertu ahalko ditu.
2024/09/26 - 20:10
Almodovarren galak Pedro Sanchez eta ''La habitación de al lado'' filmeko lan-taldea bildu ditu
Pedro Almodovarren azken filmeko lan-aldea, Tilda Swinton barne, zuzendariari Donostia Saria emateko galara joan dira, baita Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea ere.
2024/09/26 - 18:06
Almodovar, Sanchez Mr. Guapori buruz: ''Asko dago esateko maila politiko eta fisiko horretako gizon bati''
Espainiako Gobernuko presidentea zuzendariari Donostia Saria emateko galan egongo da. Almodovarrek eskerrak eman dizkio, eta txantxetan gehitu du: "Europan eta AEBn Mr. Handsome deitzen diote; orduan, 'petarda' bat ala saria eskertzen duen zinegile bat naizen erabaki behar dut".
2024/09/24 - 22:45
Chivite eta Sanchez urriaren 11n bilduko dira Moncloan
ERCrekin Kataluniaren "finantzazio berezia" hitzartu ondoren iragarri zuten bilera-sorta joan den ostiralean hasi zen Imanol Pradales lehendakariarekin.
2024/09/23 - 21:51
Peinado epaileak aldeei eman die Sanchezen grabazioa, eta hedabideetara filtratu da ordu gutxi batzuk geroago
Epaileak lekuko gisa deitu zuen Espainiako Gobernuko presidentea uztailaren 30ean, eta gobernuburuak emaztearen aurkako auzian ez deklaratzeko eskubideari heldu zion. Bi minutu eskas iraun zuen diligentziak.
2024/09/23 - 21:33
Pedro Sanchez, epaileari: ''Legeak jasotzen duen eskubidea erabili nahi dut''
Pedro Sanchezek emaztea ikertzen ari den epaileari azaldu zion auzi horretan lekuko gisa ez deklaratzeko eskubideari helduko ziola, "416. artikuluaren dispentsari", hain zuzen. "Legeak aitortzen duen eskubideari heldu nahi diot", gaineratu zuen.
2024/09/20 - 14:10
Eskualdatu gabe dauden transferentzien auzia "azkartzeko" egutegia helarazi dio lehendakariak Sanchezi
Imanol Pradales Espainiako gobernuburuarekin bildu da bi orduz, eta, ondoren, agerraldia egin du batzarraren balorazioa egiteko. Iragarri duenez, Aldebiko Batzorde Iraunkorra urriaren amaieran biltzea adostu dute.
2024/09/20 - 12:30
"Hitzetatik ekintzetara" igarotzeko eta eskumenen transferentzia azkartzeko eskatuko dio Pradalesek Sanchezi
Bi agintariek uztailaren 26an izan zuten lehen bilera Gasteizen. Bertan, Gernikako Estatutua "osorik betetzeaz" hitz egin zuten, Pedro Sanchezen inbestidura akordioan EAJrekin hitzartu bezala.
2024/09/20 - 12:25
Aizpuruak esan du Sanchezen agintaldia "korapilatsu" dagoela, baina ez du uste azkenetan dagoenik
Urtebete honetan, "Katalunian salbu", "gauza gutxi" egin direla onartu du, baina euren lana borondatea jartzea da, "agintaldiak aurrera jarrai dezan".