Begoña Gomez auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Peinado epaileak aldeei eman die Sanchezen grabazioa, eta hedabideetara filtratu da ordu gutxi batzuk geroago

Epaileak lekuko gisa deitu zuen Espainiako Gobernuko presidentea uztailaren 30ean, eta gobernuburuak emaztearen aurkako auzian ez deklaratzeko eskubideari heldu zion. Bi minutu eskas iraun zuen diligentziak.
Iragarkia
20240923192817_sanchez-juez-peinado_
18:00 - 20:00
Pedro Sanchez, epaileari: ''Legeak jasotzen duen eskubidea erabili nahi dut''

Juan Carlos Peinado epaileak, Begoña Gomez Espainiako Gobernuko presidentearen emaztea ikertzen ari denak, bi aldeak deitu ditu gaur, zitazioaren grabazioa emateko. Handik ordu gutxira, grabazio hori komunikabideetara filtratu da. Peinadok Espainiako gobernuburua lekuko gisa deitu zuen joan den uztailaren 30ean, eta Sanchezek emaztearen aurkako auzian ez deklaratzeko eskubidea baliatu zuen.

Bi kereila jarri dituzte Peinadoren aurka, ustezko prebarikazioagatik (bata, Sanchezek, Estatuko Abokatutzak sinatua; bestea, haren emazteak). Diligentziak bi minutu eskas iraun zuen, audioaren arabera.

Peinadok jakinarazi zion, emaztea ikertuetako bat zenez, ez zuela deklaratu behar "kalte egin ziezaiokeen guztian", bi inputatuen inguruko deklaraziorik ere ez zuen egin.

"Jauna, 416. artikuluaren salbuespena baliatuko dut", aurreratu zuen Sanchezek. "Ez al duzu adierazpenik egin nahi egin ahal izan zaizkizun galdera guztiei buruz?", errepikatu zuen Peinadok. "Legeak aitortzen duen eskubideari heldu nahi diot", berretsi zuen Espainiako presidenteak.

Gogoan izan behar da Gomez ikerketapean dagoela influentzia-trafikoko eta negozioetako ustelkeriako delituengatik. Irailaren 30ean Madrilgo Lurralde Auzitegiak erabaki behar du, inputatuak berak eta Fiskaltzak eskatuta, auzia artxibatu ala ez.

Felix Bolaños Presidentzia, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroak kritikatu egin du Peinadok Sanchezen eskaera atzera bota izana (idatziz deklaratzea eskatu zuen gobernuburuak). "Epaileak aurrez aurreko eta grabatutako deklarazioa izatea erabaki zuen. Gaur aldeei eman zaie, argi dago helburua zein zen", adierazi du ministroak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra

Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X