begoña gomez auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Madrilgo Lurralde Auzitegiak Begoña Gomezen aurkako ikerketa mugatzeko agindu dio Peinado epaileari

Magistratuek Globaliaren erreskateari lotutako zatia ikerketatik at uzteko agindu diote Peinadori. Hortaz, Juan Carlos Barrabesen enpresekin ustez duen harremana eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko jarduera soilik ikertu ahalko ditu.
Begoña Gomez, bere senarra den Espainiako Gobernuko presidentearekin. Argzakia: EITB MEDIA
Begoña Gomez, bere senarra den Espainiako Gobernuko presidentearekin. Argzakia: EITB MEDIA

Madrilgo Lurralde Auzitegiak Begoña Gomezen —Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen emaztea— aurkako ikerketa mugatzeko agindu dio gaur, astelehena, Juan Carlos Peinado epaileari, baita Globaliaren erreskateari lotutako zatia ikerketatik at uzteko. Hala ere, Juan Carlos Barrabesen enpresekin ustez duen harremanaren inguruan ikertzen jarraitzeko argi berdea eman dio. 

Gogora dezagun Begoña Gomezen aurkako ikerketa abiatu zuela Peinado epaileak iragan apirilean, influentzia-trafikoa eta negozioetan ustelkeria egotzita. 

Lurralde Auzitegiak gaur berrekin dio Fiskaltzak aurkeztutako helegiteen azterketari, zeinak Peinado epailearen ikerketa mugatzea eskatzen duen, eta kasua artxibatzea eskatu duen defentsaren eskaera alboratu du. 

Auto horren arabera, Juan Carlos Peinado Madrilgo 41. Instrukzio Epaitegiko buruak daraman ikerketak baztertu egin beharko du Begoña Gomezek 2020ko Globaliaren erreskatean ustez izandako papera, "eduki inkriminatzailea suposatzen duen eduki berria agertzen ez diren bitartean".

Hala ere, Juan Carlos Barrabesen enpresekin ustez duen harremanaren inguruan ikertzen jarraitzeko argi berdea eman dio, zeinak hainbat kontratu publiko dituen. 

Magistratuek azaldu dutenez, 2021 eta 2022 bitartean aipatu enpresak 21 milioi eurortan baloratutako hamaika kontratu publiko izan zituen hainbat administraziotan. 

Halaber, Begoña Gomezek Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (UCM) zuzendutako "beste enpresa eta erakunde batzuekin lotutako jokabide batzuk" ikertzea onartzen du epaileak, "katedra eta masterrak sortu, asmatu, sustatu, eta garatzeagatik".

Lurralde Auzitegiak "bere jarduera ikertzea beharrezkotzat" jotzen du eta "interes profesionaletik haratago, enpresa munduarekin loturiko interes pertsonalak" egon daitezkeela uste du; izan ere, zuzendu duen masterrarekin bat datorren enpresa baten administratzaile da Gomez. 

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X