Pello Otxandiano
2024/04/22 - 19:03
EH Bildu: "Gobernantza eredu berri bati irekiera eman behar dion ziklo politiko berri batean gaude"
EH Bilduko Mahai Politikoak bilera egin du gaur arratsaldean, hauteskunde-eguneko emaitzen irakurketa sakonagoa egiteko. Otegiren hitzetan, boto-emaileek "politika abertzaleagoak, politika suberanistagoak eta ezkerreko politikak" eskatu dituzte.
2024/04/22 - 11:48
Indar bozkatuenak dauka "ardura" EH Bilduren hazkundea "oso handia" izan arren, Otxandianoren arabera
Hurrengo legebiltzarra inoizko abertzaleena eta ezkerrekoa izango denez, hori "nabaritu" egin behar dela azpimarratu du EH Bilduko lehendakarigaiak.
2024/04/22 - 10:03
Albiste izango dira: A21eko emaitzen balorazioa, Alex Garciaren egoera eta 'Koldo auzia'ren ikerketa batzordea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/22 - 09:34
EAJk irabazi du botoetan, EH Bildurekin 27na eserlekutan berdinduta
Azkenean, EAJk 29.000 botoko aldea lortu du, eta koalizio subiranistak emaitza historikoak izan ditu. Bestalde, PSE-EEk 12 legebiltzarkide erdietsi ditu (+2), PPk 7 (+1) eta Sumarrek eta Voxek, bana.
2024/04/22 - 03:08
EAJk eta PSE-EEk eutsi ahalko diote egungo gobernuari, gehiengo osoz
Jeltzaleek eta sozialistek 39 eserleku dituzte, gehiengo osoaren langa ordezkari batengatik gaindituta.
2024/04/22 - 03:03
Hauek izan dira EAEko hauteskundeetako emaitzak
EAJk eta EH Bilduk 27na eserleku eskuratu dituzte Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, baina alderdi jeltzalea izan da bozkatuena, 29.000 botoko eta 2,64 puntuko aldearekin. Koalizio subiranistak, bere aldetik, emaitza historikoak lortu ditu, lehen aldiz 300.000 botoen langa gaindituta.
2024/04/22 - 02:17
Hauteskunde gaua, iruditan
2024ko apirilaren 21eko hauteskunde gaueko argazkiak.
2024/04/22 - 01:31
Hauek dira hauteskunde gauaren gako nagusiak
Hautetsontziek inoizko Eusko Legebiltzarrik abertzaleena marraztu dute gaur, EAJk eta EH Bilduk lau eserlekutik hiru eskuratu baitituzte. Zehazki, 75 legebiltzarkideetatik 54 bi alderdi horietakoren batekoak izango dira.
2024/04/22 - 01:20
Otxandiano: ''Mapa politikoa aldatu egin da jada, eta, beraz, aro berri batean gaude''
Pello Otxandianok esan du emaitza historiko hauek mapa politikoa aldatu dutela, eta, beraz, aro berri batean gaudela.
2024/04/21 - 22:00
Berdinketa EAJren eta EH Bilduren artean 26-28 eserlekurekin, eta alderdi jeltzalea izango da bozkatuena
Tentsio handiko zenbaketa aurreikusten du EITBren inkestak. EAJ izango da lehen indarra botoetan, koalizio subiranistak izango du hazkunde handiena, PSE-EEk eta PPk ere gora egingo dute eta, ezker konfederalean, Elkarrekin Podemosek baino ez du ziurtatuta ordezkaritza.
2024/04/21 - 16:12
Lehendakarigaiak, hauteslekuetan
Lehendakarigaiek hauteskunde-hitzorduarekin bat egin dute, eta goizean joan dira botoa ematera hauteslekura. Oro har, botoa ematera joateko deia egin diete herritarrei.
2024/04/21 - 13:24
Lehendakarigaiek botoa eman dute
Goizean eman dute botoa lehendakarikagaiek.
2024/04/21 - 12:51
Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaiak Otxandion bozkatu du
10:00ak pasata eman du botoa EH Bilduren zerrendaburuak. Otxandianoren iritzian, "politika zaharkituak atzean utziko dituen aldaketarako aukera baten aurrean gaude".
2024/04/20 - 16:13
Hautagaiek kanpainatik deskonektatzeko aprobetxatu dute eguna
Hautagaitza nagusietako buruek erosketak egin dituzte azokan, ibilalditxoa egin dute, alderdikideekin egon dira edota abesbatza batean kantatu dute.
2024/04/20 - 00:29
Hauteskunde-kanpaina itxi dute indar politikoek, igandeko bozketara begira jarrita
EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk, PPk, Elkarrekin Podemosek, Sumarrek eta Voxek kanpainako azken mezuak bota dituzte. Igandean, Eusko Legebiltzarra berritzera deituta daude EAEko herritarrak.
2024/04/19 - 17:41
Alderdien azken saiakerak botoa bereganatzeko, kanpaina bukatzeko ordu gutxi geratzen direnean
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara deituta daude EAEko herritarrak apirilaren 21ean, igandean.
2024/04/19 - 09:58
Albiste izango dira: Hauteskunde kanpainaren amaiera, Alex Garciaren etxeratzea eta Israel-Iran
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/19 - 07:00
Gaur amaituko da bizitasuna hartzen joan den hauteskunde-kanpaina
Euskadiko zazpi indar politiko nagusietatik bostek (EAJ, EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta Sumar) Bilbon itxiko dute kanpaina, eta beste biek (PP eta Vox) Gasteizen.
2024/04/19 - 00:16
Botoa argi ez dutenak erakartzen saiatzen dira alderdiak, kanpainaren azken orduetan
Hauteskunde kanpainaren azken-aurreko eguneko arratsaldeko mezuak.
2024/04/18 - 22:09
Sanchez: ''ETA erakunde terrorista izan zen, Espainiako demokraziak garaitu zuena''
Bideoa: Pello Otxandiano bere hitzekin minduta sentitu diren ETAko biktimei barkamena eskatu ondotik, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak erantzun dio hori ez dela "nahikoa".