Pentsioak 2025
2022/11/22 - 14:02
Kotizazio gabeko pentsioak % 15 igotzea eta alokairuen prezioaren igoera % 2ra mugatzea lortu du EH Bilduk
EH Bilduk Espainiako Gobernuaren adostu du kotizazio gabeko pentsioak % 15 igotzea datorren urtean, eta alokairuen prezioaren igoera % 2ra mugatzea 2023ko abenduaren 31ra arte.
2022/11/19 - 20:22
Eskubide sozialen alde eta pobretzearen kontra, Hego Euskal Herriko hiriburuak hartu dituzte milaka lagunek
Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean manifestazioak izan dira Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. Langile klasearen eta pentsiodunen pobretzea salatu dute, eta zerbitzu publikoak bermatzea eta aberastasuna banatzea eskatu.
2022/11/19 - 19:58
Pentsiodunek bat egin dute Bilbon pobreziaren aurkako protestarekin
Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean manifestazioak izan dira, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. Bilbokoan, pentsiodunek ere protesta egin dute, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatzeko.
2022/11/14 - 14:18
Pentsiodunek, sindikatuek eta askotariko eragileek bat egin dute azaroaren 19ko manifestazio deialdiarekin
Azaroaren 19ko manifestazioak 12:00etan abiatuko dira Artiumetik Gasteizen, eta 17:30ean, Iruñeko Baluartetik, Donostiako Boulevard Zumarditik eta Bilboko Jesusen Bihotzetik.
2022/11/07 - 19:45
Escrivak "pixkanaka" erretiroa hartzea proposatu du, "ordu gutxiago lan eginez"
Gizarte Segurantza ministroak adierazi duenez, erretiroa atzeratzea sustatzea eta beste modalitate batzuk aztertzea falta da, besteak beste, erretreta partziala eta aktiboa, eta "horri guztiari buelta bat ematea".
2022/10/15 - 15:50
Ehunka euskal pentsiodun joan dira Madrilgo manifestazioan parte hartzera
Pentsioak urteko KPI pilatuaren arabera igotzea eta gutxieneko pentsioa batezbesteko soldataren % 60koa izatea eskatzen dute.
2022/10/04 - 18:23
Pentsioen igoera % 8,5 ingurukoa izango da 2023an, eta erreserba-funtsa 13 urtean lehen aldiz hornituko dute
Kopuru zehatza ez da ezagutuko azaroko inflazioa jakin arte. Espainiako Gobernuak 2957 milioiko ekarpena egingo dio erreserba-funtsari.
2022/10/04 - 17:56
Estatuko Aurrekontu Orokorretako proiektuaren gakoak
2023rako kontuek izaera sozial nabarmena dute; hileroko 100 euroko laguntza aurreikusten dute 0-3 urte arteko hazkuntzarako, eta langabezia prestazioetan hobekuntzak eta mendekotasunerako laguntza handiagoak aurreikusten ditu.
2022/10/01 - 20:09
Pentsiodunek laguntza soziosanitario publikoa, hurbilekoa eta kalitatezkoa eskatu dute
Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunaren harira, pentsiodunen mugimendua lau euskal hiriburuetako kaleetara atera da pentsio duinak aldarrikatzeko, eta erakundeei gogorarazteko “eskubideak ez direla adinarekin iraungitzen”.
2022/09/24 - 14:15
Euskal pentsiodunek astelehenean mobilizatzera deitu dute bankuen eta erakundeen aurrean
Kontzentrazioak eta manifestazioak 12:00etan hasiko dira EAEko hiru hiriburuetan. Bankuen aldetik pairatutako "abusuak" salatuko dituzte, eta, beste behin, pentsio duinak aldarrikatuko dituzte.
2022/09/12 - 20:43
Pentsioen erreforman zintzilik geratzen diren neurriak adosteko bilerak, datozen asteetan
Espainiako Gobernua eta gizarte eragileak batzartuko dira, baina oraindik ez dute hitzordurik zehaztu. Bitartean, pentsioa kalkulatzeko kontuan hartzen den epea 25 urtetik 35era zabaltzea baztertu du Escriva ministroak.
2022/08/22 - 19:29
Milaka lagunek manifestazioa egin dute Bilbon pentsioak eguneratzea eskatzeko
Gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea eskatzen dute. Horrez gain, osasun zerbitzuak kalitatezkoak izatea ere exijitu dute. Pentsidunek mobilizazio handia iragarri dute urriaren 15erako Madrilen.
2022/08/22 - 15:40
Milaka lagunek manifestazioa egin dute Bilbon erretiro-pentsioak eguneratzea eskatzeko
Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako manifestazioa jai giroan egin dute, txistularien musikarekin eta talde feministen batukadarekin, Bizkaiko hiriburuko Aste Nagusiaren ospakizunekin batera.
2022/08/20 - 16:36
Pentsiodunak berriro mobilizatuko dira Bilbon astelehen honetan, Aste Nagusi bete-betean
Manifestazioa eguerdiko hamabietan hasiko da Plaza Eliptikoan eta Udaletxean bukatuko da.
2022/08/13 - 15:32
Asturiasko pentsiodunek bat egingo dute hilaren 22an Bilbon egingo den manifestazioarekin
Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioa egingo du Aste Nagusian, Bizkaiko hiriburuko kaleetan, besteak beste, "osasuna eta zainketa publikoak eta kalitatezkoak" eskatzeko.
2022/07/02 - 20:30
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak 60.000 sinadura baino gehiago bildu ditu bere aldarrikapenen alde
Sinadura horiek, Estatu osoan zehar jasotakoekin batera, Diputatuen Kongresuan entregatu eta erregistratuko dituzte, urriko erdialdera.
2022/06/25 - 21:09
Manifestazio batekin eman diote amaiera pentsiodunek, 13 eguneko txirrindulari martxa erreibindikatiboari
Pentsiodunek gogorarazi dute "lau urte" daramatzatela kalean borrokan, "pentsio sistema publiko baten alde" eta "1.080 euroko gutxieneko pentsioak" aldarrikatuz, besteak beste.
2022/06/13 - 19:07
13 egun eta 700 kilometro bizikletaz, 1.080 euroko gutxieneko pentsioaren alde
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua errepidera atera da pentsio duinak eta bidezkoak eskatzeko. Gaur Donostiako Alderdi Ederretik abiatu dira eta bertara iritsiko dira hilak 25ean, larunbata. Egun horretan manifestazio nazional batekin amaituko da pentsiodunek abiatutako mobilizazioa.
2022/06/03 - 16:16
Kotizaziorik gabeko pentsioak 60 eta 70 euro artean igoko dira
15.000 pentsiodun baino gehiagori eragingo die Hego Euskal Herrian EH Bilduk Espainiako Gobernuarekin adostutako % 15eko igoerak. Kotizaziorik gabeko pentsioa jasotzen dutenak izango dira onuradunak: pentsiorik baxuenak, hain zuzen.
2022/06/03 - 12:11
Aizpurua: "Kotizazio gabeko pentsioen igoerak 15.000 pertsonari egingo die mesede Euskal Herrian"
EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, neurriak positiboki eragingo die "kotizatu ez duten baina etxeko lanetan lan egin duten adineko emakume askori". Koalizioak "borrokan" jarraituko du pentsioen erreforma hobetzeko.