Pentsiodunek, sindikatuek eta askotariko eragileek bat egin dute azaroaren 19ko manifestazio deialdiarekin
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen duten sindikatu eta eragileek eta beste hainbat kolektibo eta sindikatuk iragarri dutenez, azaroaren 19an Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egingo diren konfluentzia mobilizazioetan bat egingo dute.
Era berean, gaitzetsi dute egungo krisi sistemikoaren aurrean, botere publikoek duten alternatiba izatea "langile klasea pobretzean sakonduz pertsona gutxi batzuek gero eta aberastasun handiagoa metatzea, zerbitzu publikoak murriztea, emakumeak zaintza lan ikusezin aitortu gabekoetara kondenatzea eta planetako ekosistemak eta biodibertsitatea suntsitzea".
Eskubide Sozialen Kartak urrian egin zuen Hego Euskal Herriko hiriburuetan "pobretzearen eta bizitzaren garestitze prozesuaren aurka" manifestatzeko deia, eta deialdi bateratua izango dela berretsi dute orain askotariko gizarte eragileek.
Egungo soldatek eta pentsioek dakarten erosteko ahalmenaren galeraz gain (azpimarratu dutenez, emakumeei bereziki eragiten diena), ohar batean salatu dute gizarteak eskubideen aurrez aurreko erasoa jasaten duela. Horrek, diotenez, etxebizitza eta alokairuen prezio neurrigabea, zerbitzu publikoen okertzea eta oligopolio energetikoen etekinak lehenesten dituen krisi klimatikoa dakartza.
Gainera, aipatu dute "onartezina" dela langileei, pentsiodunei edo gizarte prestazioak jasotzen dituztenei eskubideak murrizten zaizkien bitartean "Ibex 35eko enpresek mozkin markak haustea". Izan ere, "2021ean irabaziak % 83 igo dituzte 2019koen aldean", eta 2022an, krisi energetiko betean, "enpresa horiek mozkinen errekorrak dituzte".
Hori dela eta, gizartea "zatitzeko" asmoaren aurrean, elkarrekin borrokatzeko gonbita bota dute, eta hurrengoak aldarrikatu: gutxienez 1.400 euroko soldata, gutxieneko 1.080 euroko pentsio duinak, soldatetan % 24koa eta pentsioetan % 37koa den genero arrakalarekin amaitzea, arreta eta zaintza zerbitzu soziosanitarioen sare publiko unibertsala eta Diru Sarrerak Bermatzeko Errentan gertatzen ari diren murrizketak geldiaraztea.
Hala, EAEko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete egin beharreko guztia egin dezatela zerbitzu publikoak, pentsioak eta soldata duinak bermatzeko; pertsona guztiek, gizon eta emakumeek, pertsona migratu edota arrazializatuek, gazteek edo adinekoek bizi baldintza duinak izan ditzaten.
"Hau ez da manifestazio deialdi soil bat", amaitu dute, "gure aldarrikapen premiazkoenak lortzeko aukera historikoa baizik. Politika publikoen norabidea errotik aldatzeko unea da".
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.