Ehunka euskal pentsiodun joan dira Madrilgo manifestazioan parte hartzera
Estatuko hainbat erkidegotako pentsiodun mugimenduek manifestazioa egin dute Madrilen pentsioak urteko KPI pilatuaren arabera igotzea eta gutxieneko pentsioa batezbesteko soldataren % 60koa izatea eskatzeko.
Euskal Herriko pentsiodunen mugimendua dago protesta deitu dutenen artean, eta bertatik 500dik gora pentsiodun joan dira manifestazioan parte hartzera.
Gaurkoa atariko manifestazioa izan da, azaroan herrietara zabalduko duten mobilizazio orokor baterako lehenengo pausoa.
Aipatu aldarrikapenez gain, Gizarte Segurantzaren kontu ikuskaritza egitea nahi dute, eta "Pentsioen Sistema Publikoaren pribatizazioa" errefusatzen dute.
Gogorarazi dutenez, gainera, pentsiodunek % 3ko erosteko-ahalmena galdu zuten 2021ean, eta galera bikoitza izaten ari dira 2022an.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako