Pentsioak 2025
2021/11/10 - 22:17
Dirulaguntzak jasotzeko Bruselaren baldintza Espainiari: pentsioa kalkulatzeko kotizazio-epea luzatzea
Pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko dirulaguntzak jaso ahal izateko baldintzak adostu dituzte Espainiako Gobernuak eta Europako Batzordeak.
2021/11/09 - 14:37
LABentzat kotizazio sozialen igoera ez da nahikoa baina "norabide onean joan daiteke"
LABek ez du ordezkaririk elkarrizketa sozialerako mahaian, baina "eragiten" saiatuko da, PSOEri eta Podemosi gutunak bidalita. Halaber, EAJri eta EH Bilduri eskatu die botoak "Euskal Herriko langileen zerbitzura" jar ditzatela.
2021/11/09 - 11:07
Kotizazioak beste koxka bat igotzea proposatu du Espainiako Gobernuak, % 0,5etik % 0,6ra
% 0,6ko igoera horretatik % 0,4 enpresak ordaindu beharko du eta % 0,2 langileak. Sindikatuek ontzat jo dute neurria baina Escrivak pentsio erreformen proposamena osatzea espero dute. Enpresariek arbuiatu egin dute igoera, enpresen kostu ekonomikoarentzako gainzama delako.
2021/11/08 - 19:54
"Escriva legearen eta murrizketen" aurka protesta egitera deitu dute euskal pentsiodunek larunbat honetan
'Escriva lege-proiektuari ez. Murrizketei eta pribatizazioari ez" lelopean, euskal pentsiodunek "betiko" aldarrikapenak planteatuko dituzte, Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Eibar eta Donostiako kaleetan.
2021/11/05 - 21:56
Kutxabankek bulego guztiak irekitzea aldarrikatu dute pentsiodunek Legebiltzarrean
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimeduak euskal banku publiko bat sortzeko eta arreta presentziala mantentzeko ere eskatu du.
2021/11/03 - 16:20
Proposamenak "ez ditu pentsioak murrizten" eta "sistemari lasaitasuna ematen dio", Escrivaren arabera
Oraindik argitu gabeko gauza asko dauden arren, Unai Sordo CCOOeko idazkari nagusiak begi onez ikusi du fokoa diru sarreretan jartzea eta ez gastuan. Antonio Garamendi, CEOE patronaleko presidenteak, aldiz, mahaian sinatzen diren promesak betetzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.
2021/11/03 - 15:16
Kotizazioa hilean 5-10 euro artean igotzea proposatu du Gizarte Segurantzako Ministerioak
Pentsio sistema defizitarioa da Espainian, eta horri datozen urteetan "baby boom"aren belaunaldiaren jubilazioa gehitu beharko zaio. Egoera horren aurrean bi aukera daude: pentsioak murriztea, edo ia hustik dagoen itsulapikoan diru gehiago sartzea.
2021/11/03 - 01:11
Espainiako Gobernuak kotizazioak igotzea proposatu du, pentsioak bermatu ahal izateko
Igoera zenbatekoa izango litzatekeen ez dute zehaztu, gizarte eragileekin adostu behar dutelako. Edonola ere, 2023an jarriko lukete indarrean.
2021/11/02 - 21:58
Emakumeak pentsioetan 648 euroko arrakala "onartezina" pairatzen ari direla salatu dute
Datorren ostiralean Euskal Herriko Emakume Pentsionistek batzarra egingo dute Bilbon, "Gure eskubideen defentsan" lelopean. Salatu dutenez, alarguntza-pentsioa kobratzen duten 97.680 emakumeetatik % 25ek hilean 700 euro baino gutxiago jasotzen dituzte.
2021/10/25 - 18:37
Pentsioen erreformaren aurka egitea eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Parlamentuari
Astelehen honetan egindako manifestazio baten bidez, pentsiodunek eskaera egin diete bi erakundeei, Pentsioen Sistema Publikoaren pribatizazioaren aurkako jarrera aktiboa izan dezaten; Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak ostegunean egingo du manifestazioa Eusko Legebiltzarraren aurrean.
2021/10/24 - 18:39
ELA kalera atera da EAJri, EH Bilduri eta Podemosi pentsioen murrizketak galaraz ditzaten eskatzeko
Era berean, lan erreforma indargabetzeari babesa emateko eskatu die sindikatuak alderdi politikoei.
2021/10/24 - 17:01
Pentsioen alde eta lan erreformaren aurka greba orokorra egiteko aukera mahai gainean jarri du ELAk
Espainiako Diputatuen Kongresuan ordezkaritza duten euskal alderdiei eskatu die ez dezatela pentsioetan murrizketarik onartu eta babes dezatela lan erreforma indargabetzea.
2021/10/24 - 13:35
Lakuntza: "Eskubideak ezin dira trukerako erabili"
ELAko idazkari nagusiak positiboki baloratu du ezker abertzaleak ETAko biktimen inguruan emandako pausoa eta kritikatu egin du lehendakariak adierazpen hori "gutxietsi" izana. Bestalde, EAJri, EH Bilduri eta Elkarrekin Podemosi lan erreformaren kontrako eta pentsioen aldeko konpromisoa eskatu die.
2021/10/24 - 12:23
Pentsioen murrizketen kontra eta lan-erreforma indargabetzearen alde manifestazioak deitu ditu ELAk gaurko
"Ez gaitzazue Madrilen saldu. Sarraskiari STOP; pentsioen murrizketarik ez. Lan-erreformak derogatu" lelopean garatuko dira manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean.
2021/10/23 - 16:09
Sordok babes zabala lortu du CCOOren idazkari nagusi izaten jarraitzeko
% 88tik % 93ra handitu du jasotako babesa aurreko Kongresuaren aldean. Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren beste igoera bat, eta lan eta pentsioen erreformak izango dira erronka nagusiak agintaldi berrian.
2021/10/21 - 15:25
Astean 30 ordu lan egitea eta 60 urterekin erretiroa hartzea proposatu du LABek
LAB sindikatuak Lan Kode eta Gizarte Segurantzako lege egitasmoa aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean.
2021/10/19 - 13:57
Eduardo Zubiaurre: "Energiaren lege dekretuak efektu katastrofikoa izan du industrian"
Confebaskeko presidenteak adierazi du euskal ekonomia moteltzen ari dela, besteak beste, energiaren prezioarengatik eta osagarri faltagatik.
2021/10/16 - 23:08
Pentsio duinen aldeko Madrilgo mobilizazioarekin bat egingo du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak
Azken lan-erreformak baliogabetzea, soldaten eta emakumezko pentsiodunen ordainsarietako genero-arrakala desagertzea eta pentsioa Gutxienezko Soldatarekin parekatzea, besteak beste, eskatu dute gaurko martxan.
2021/10/16 - 16:42
Euskal pentsiodunen ahotsa entzun da gaur Madrilen
Bizkaiko, Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako 70 bat pentsiodunek bat egin dute Pentsiodunen Estatuko Koordinakundeak deitutako protestan. Pentsioen sistemaren erreforma gelditzea eskatu dute.
2021/10/07 - 16:23
2022rako aurrekontuen aurreproiektua onartu du Espainiako Gobernuak
Inoizko inbertsio gastu handienarekin, 10 eurotik 6 gizarte gastura bideratuko dituzte, gazteriari zuzendutako laguntzak bereziki bultzatuta.