Pertseidak 2024
2024/08/12 - 16:43
Pertseidak ikusteko gaurik egokiena da gaurkoa
Udako fenomeno astronomiko ikusgarrienetako bat da 'Done Laurendiren malkoak'. Ondo ikusteko, argirik gabeko leku batera joatea gomendatzen dute, lurrean etzan eta zerura begiratzea, teleskopiorik eta mugikorrik gabe. Zoritxarrez, aurtengo meteoro euria ez da erraz ikusiko, lainotuta egongo baita.
2024/08/12 - 11:20
Zeintzuk dira uda honetan Pertseidak ikusteko lekurik hoberenak?
Uztailaren 17an hasi zen Pertseiden fenomenoa, eta abuztuaren 24ra arte izango dira ikusgai gure zeruetan. Hilaren 11tik 13ra izango du une gorena izar-jasak. Iruñeko Planetarioak ekitaldi berezi bat antolatu du ikuskizun berezi hau aztertzeko, abuztuaren 12ko gauean.
2023/08/13 - 12:17
Pertseiden behaketa astronomikoa protagonista izango da Izki eta Valderejo Parke Naturaletan igande honetan
Bi leku horiek "pribilegiatuak" dira fenomeno hori behatzeko, hiri handietatik urrun baitaude.
2023/08/12 - 23:03
Done Laurendiren malkoak egunotan gurean
Zerura begira pasatzeko gaua da gaurkoa: Pertseidak ikusteko aukera bikaina dago larunbat gau honetan. Hori bai, argiaren kutsadurarik gabeko lekuak topatu behar horretarako. Beste baldintza bat, zerua oskarbi egotea.
2023/08/11 - 17:06
Lainoen baimenarekin, gau aproposak dira pertseidak ikusteko
Urtero, pertseidak edo meteoro zaparrada izaten dira zeruan San Lorentzo egunaren bueltan. Aurten baldintzak onak dira, ilargiaren disdira ez baita oztopo izango. Hala ere, lainoek ikuskizunaz gozatzea eragotzi dezakete.
2023/08/08 - 11:07
2023 urte bikaina izango da Pertseidak ikusteko, batez ere abuztuaren 11tik 13rako gauetan
Pertseidak edo Done Laurendiren malkoak meteoro zaparrada bat dira, Swift Tuttle kometaren hondarretatik sortzen dena. Udan hilabetez ikus daitezke, baina jarduera handieneko gauak abuztuaren 11tik 13ra bitartekoak dira. Ilunetan edo argi-kutsadura gutxi duten lekuetan hobeto ikus daitezke.
2022/08/13 - 16:41
Dozenaka lagunek gozatu zuten ostiral gauean Pertseidak ikusiz, Burgin
Iruñeko Planetarioko astrofisikarien laguntza izan dute, gainera. "Gau magikoa" izan dela diote batzuek.
2022/08/10 - 12:50
Pertseidek zerua argituko dute ostiral honetan
Pertseidak abuztuaren 12an ikusi ahal izango dira hobekien; beraz, 12tik 13rako gaua izango da fenomeno natural hori ikusteko une aproposena. Hala ere, Ilargi betearen argiak eragina izango du pertseiden ikusgarritasunean.
2021/08/13 - 19:14
Chillida-Leku Museoak, lehen aldiz, gauez ireki ditu ateak Pertseidak ikusteko
Bart izan da unerik onena Pertseidak ikusteko, baina zerua estalita egon da, eta ezin ikusi. Horren ordez, astronomia klasea izan dute bertara hurbildu direnek.
2021/08/13 - 13:17
Pertseidak edo Done Laurendiren malkoak
Aurten ere udako ikuskizun astronomiko garrantzitsuena izango da. Aurten, uztailaren 17tik abuztuaren 24ra arte ikusi ahal izango da.
2021/08/10 - 23:01
Eureka! Zientzia Museoak pertseidei buruzko saio bereziak antolatu ditu ostiralera arte
Meteoro gehien abuztuaren 11tik 12ra bitartean ikusiko dira, eta gauerditik aurrera izango dira ordu onenak, eta 02:00etan igaroko dira gehien.
2021/08/10 - 20:44
Hauek dira pertseidak edo Done Laurendiren malkoak ikusteko jakin beharreko guztiak
Puntu gorena abuztuaren 12an espero da, 21:00etatik 24:00etara. Honako hauek dira pertseidak hobekien ikusteko aholkuak: zeru iluna eskaintzen duen leku aproposa aurkitu, ez erabili optika-tresnarik eta Ilargiaren kokapenaren aurkako noranzkoan zuzendu begiak.
2021/07/22 - 15:15
2021eko Pertseiden izar-jasa udan: Non ikusten dira hobeto Done Laurendiren malkoak Euskadin?
Pertseidak ikusteko unerik onena abuztuaren 12tik 13rako gaua izango da. "Urte bikaina" izango da, ilberria orain dela gutxi izan delako.
2020/08/13 - 11:06
Done Laurendiren malkoak
Bart gaua izan da pertseidak ikusteko unerik aproposena.
2020/08/12 - 19:05
Gaur gauean pertseidak inoiz baino distiratsuago agertuko dira
Ia hilabete da pertseida zaparrada hasi zela, baina gaur gauean iritsiko da punturik gorenera, eta ordubetean 80 izar iheskor ikusi ahal izango ditugu.
2020/08/12 - 11:36
Gaur espero da pertseiden izar-jasa handiena
Pertseidak ipar hemisferiotik ikus daitezke udan. Izar-jasaren aktibitate goreneko unea asteazken honetan emango da, 15:00etatik 18:00etara bitartean.
2020/03/20 - 11:24
Hasi da ilargi-eklipse bat eta meteoroen bi eurite utziko dituen udaberria
Igandean, martxoak 29, 02:00etatik 03:00etara aurreratu beharko dira erlojuak.
2020/01/03 - 11:57
Ozar-izar ikuskizuna izango da gauean
Izar iheskorren kopururik handiena gauean ikusi ahal izango da: 100 meteoro orduko, bat lau minutuko.
2019/08/12 - 16:31
Pertseidak ikusteko jardunaldia antolatu dute Plentziako hondartzan
Eguraldiak baldintzatu egingo du Done Laurendiren Malkoak ikusteko gaurik aproposena: abuztuaren 12-13rako gaua. Herri bizkaitarrean ikuskizunaz gozatzeko ekimena antolatu du EHUk.
2019/08/12 - 11:45
Pertseidak ikusteko garairik aproposena, abuztuko lehen hamabostaldia
Tarte horretan, Lurrak Swift Tuttle kometaren orbita zeharkatzen du, ikuskizun astronomikoa sorrarazita.