Podemos Euskadi

2023/05/05 - 16:45
Kanpainan ez ezik, kanpainaurrean ere mezuak bidali eta bidali ari dira alderdiak
Gamarra eta Betoño izan ditu hizpide EAJk. EH Biduk, aldiz, 2040rako agenda ekosoziala aurkeztu du. PSEk Bizkaia jakintzaren, teknologiaren eta zientziaren lurradea izatea nahi du. Emakumeen etxea sortzeko beharra ikusten du Elkarrekin koalizioak. Amaitzeko, Cuca Gamarra Gasteizen izan da.

2023/05/04 - 16:49
Kanpainaurrean murgilduta jarraitzen dute alderdiek
EAJk eredu kooperatibista defendatu du Arrasaten. EH Bilduk etxebizitza politika publiko eraginkorra martxan jarri nahi du. PSE-EEk esan du Gipuzkoak hondakinen arazoa konponduko dutela. Donostiako garraio publikoaren doakotasuna defendatu du Ekarrekin koalizioak. PPk ahaldungaiak aurkeztu ditu.

2023/05/04 - 11:54
''Egindako kaltea bidegabea izan zela onartzeak terrorismoaren kalbarioa errepikatzea saihestuko luke''
Pilar Garrido Podemos Euskadiko koordinatzaile eta Unidas Podemoseko diputatuak adierazi duenez, ETAk eragindako min "bidegabea" aitortzeak belaunaldi berriek "terrorismoaren kalbarioa" pairatzea saihestuko luke.

2023/05/03 - 16:36
Mugikortasuna, industria eta osasun mentala izan dituzte hizpide alderdiek
Bidegorri eta bizikleta gehiago agindu ditu EAJk Bizkaiarako. Farmazia alorreko industria gunea sortu nahi du EH Bilduk Gasteizen. PSE-EE, berriz, Bizkaiko berrindustrializazioarekin konprometitu da. Osasun mentalean jarri du fokoa Elkarrekin Podemosek. Amaitzeko, PPk Donostian ospatu du ekitaldia.
2023/05/03 - 13:25
Miren Gorrotxategi: ''Hezkuntza legeari osoko zuzenketa jartzea sakon aztertu ondorengo erabakia izan da''
Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, ez dutela Hezkuntza Sailburuarekin gai honi buruzko inolako harremanik izan berretsi du Elkarrekin Podemos-IUko Legebiltzarreko bozeramaileak.

2023/05/02 - 16:44
Kanpaina hasteko 10 egun falta direnean, alderdiak kanpainaurrean murgilduta daude
Beatriz Artolazabalek Gasteizko auzoen alkate izan nahi duela esan du. EH Bilduk zaintza lanak izan ditu hizpide. PSEren ekitaldian Albares kanpo gaietarako ministroa izan da. Elkarrekin koalizioak hezkuntza publikoa indartu nahi du Gasteizen. Gerardo Armestok Gasteiz etorbidea baerriztatu nahi du.

2023/05/01 - 16:48
Alderdi gehienek Maiatzaren Leheneko manifestazioak baliatu dituzte mezuak zabaltzeko
EAJk kalitatezko enpleguen eta soldata duinen aldeko apostua egin du. EH Bildu LABen manifestazioan izan da Bilbon. PSE-EEk, berriz, bat egin du CCOO eta UGTren manifestazioarekin. Elkarrekin Podemos ere manifestazio berean izan da. PPk Pasaiarako 20 urteko plana garatu gabe dagoela salatu du.

2023/04/26 - 16:57
Alderdiek kanpainaurrean murgilduta jarraitzen dute
EAJk Gipuzkoako kanpainaren ardatz nagusiak aurkeztu ditu. Emakumea agendaren erdian jartzeko konpromisoa hartu du EH Bilduk, berriz.PSE-EEk lidergo berriak aldarrikatu ditu. Elkarrekin koalizioak Urrunagako eta Goianingo kutsadura akustioa salatu du. PP Erriberako merkatuan izan da.

2023/04/26 - 15:59
Elkarrekin Podemosek osoko zuzenketa aurkeztuko dio ''itunpeko hezkuntza blindatzen'' duen legeari
Ezkerreko koalizioaren ustez, egitasmoak itunpekoen sarea "unibertsal" bihurtzen du eta ez du segregazioari aurre egiteko neurririk planteatzen.

2023/04/25 - 16:26
Ekonomia, etxebizitza eta jasangarritasuna, kanpainaurreko gaurko mezuak
Ekonomia eta enplegua bultzatzea du helburu Elixabete Etxanobek. EH Bildu pozik dago inoiz baino zerrenda gehiago aurkezten dituelako. PSEk Gasteizen Iparralde gizarte etxea erreformatu nahi du. Elkarrekin koalizioak etxebizitza izan du hizpide. PPk Donostiako denda txikien aldeko apustua egin du.

2023/04/25 - 11:49
Gorrotxategi: "Duela urtebete hezkuntza ituna adostu genuenetik ez dugu lan bilerarik egin"
Elkarrekin Podemos-IUren Legebiltzarreko bozeramaileak azpimarratu duenez, ez du Eusko Jaurlaritzak onartuko duen Hezkuntza Legearen aurreproiektua ezagutzen. Edozein kasutan, lege proiektua eta publiko egin zen lehen zirriborroa ezberdinak izatea espero du.

2023/04/24 - 16:30
Kulturari, jasangarritasunari eta etxebizitzari lotutako mezuak igorri dituzte gaur alderdiek
"Eraztun Urdina" aurkeztu du Gasteizen Beatriz Artolazabalek. EH Bilduk, bere aldetik, Sansomendi auzoarentzat eraberritze plana aurkeztu du. PSEk, berriz, Espainiako etxebizitza legearen alde egin du. Elkarrekinek Donostian egin du agerraldia. Sorkuntzarako zentro bat eraiki nahi du Gasteizen PPk.

2023/04/21 - 16:30
Adinekoen zaintzaz, osasungintzaz eta energia berriztagarriez aritu dira gaur alderdiak
Aurrekanpaina bete-betean daude alderdi guztiak eta ekitaldi ugari ari dira ospatzen egun hauetan. Gaurkoan, adinekoen zaintza, osasungintza eta energi berriztarriak izan dituzte hizpide.

2023/04/21 - 16:15
Estatuari Euskadiren eskumenetan ''sukalderaino'' sartzen uztea leporatu dio Urkulluk EH Bilduri
Aitzakiak alde batera utzi eta Espainiako Etxebizitza Legeak jasotzen dituen neurriak EAEn abian jartzeko tresnak erabiltzea eskatu diote EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek lehendakariari.
2023/04/19 - 16:36
Kanpainaurrean murgilduta, alderdiek etxebizitza, Osakidetza eta nekazaritza izan dituzte hizpide
Beatriz Artolazabalek Gasteiz OKM zigilua sortu duela iragarri du. EH Bilduk gogor kritikatu du Jaurlaritzaren osasun politika. Sozialistek, bere aldetik, hiri jasangarriagoak nahi dituzte. Mugikortasunaren aldeko aldarria egin du Podemosek. PPk Gasteizek behar duen aldaketa ekarriko duela dio.
2023/04/18 - 16:35
Gipuzkoako Foru Aldundirako bost hautagaiak lehenengo aldiz aurrez aurre izan dira Deustuko Unibertsitatean
Euren helburuez eta gipuzkoak dituen erronkei buruz aritu dira. Lehenbizikoz euskara hutsean aritu dira bost hautagaiak.

2023/04/15 - 15:21
Hirugarren Errepublika aldarrikatu dute Eibarren
Gipuzkoako udalerri horretan urtero egiten duten ekitaldian, hirugarren Errepublika aldarrikatu dute hainbat indar politikok, bigarrenaren urteurrenean.
2023/04/14 - 13:15
EAJk irabaziko lituzke Gipuzkoako Foru Aldundirako hauteskundeak, EH Bilduk hurbiletik jarraituta
Gipuzkoako Foru Aldundiak apirileko soziometroaren emaitzak aurkeztu ditu. Maiatzaren 28ko hauteskundeei begira egindako hauteskunde-prospekzioaz gain, inkestak Gipuzkoako herritarren kezka nagusiak islatzen ditu.
2023/04/10 - 14:01
Jaurlaritza hezkuntza ituna "urratzen" ari dela salatu du Elkarrekin Podemos-IUk
Ezkerreko koalizioaren legebiltzarkideak planifikazio dekretua eta itunpetze araua kritikatu ditu eta ohartarazi du "gaur-gaurkoz" Elkarrekin Podemosek ez duela legea babestuko. EH Bildu eta PSE-EE ere estu hartu ditu. "Herren geratu zaie eskola publikoaz egin duten defentsa", kritikatu du.
2023/04/09 - 13:24
Aberria "interes pribatuen aurrean zerbitzu publikoak defendatuz" egiten dela aldarrikatu du Podemosek
Igande honetan Aberri Eguna dela eta, Podemos Ahal duguk manifestua ondu du eta bideoa zabaldu du sare sozialetan "Euskadi defendatzea herritarren eskubideekin negozioa egiten duten interes pribatu eta partikularren aurrean zerbitzu publikoak defendatzea" dela adieraziz.