Podemos
2022/07/11 - 16:26
Villarejo eta Ferrerasen arteko audioak gogor kritikatu ditu gaur Pablo Iglesiasek
ETB-2ko "En Jake" saioan egindako adierazpenetan Podemoseko ordezkari ohiak esan du "El Pais" egunkariak argitaratutako audioetan entzuten dena oso larria dela demokraziarentzat eta baita kazetaritzarentzat ere.
2022/07/07 - 16:50
Pablo Iglesias jomugan jartzen duten Villarejoren eta Cospedalen audioak argia ikusi dute
El Pais egunkariak argitaratu dituen audioetan, argi ikusten da Podemos eta Pablo Iglesias hondoratu nahi zituztela, ETAren, Venzuelaren eta Podemosen arteko ustezko harremana erakutsiz.
2022/07/05 - 17:31
Podemosek koalizio batzordea premiaz biltzea eskatu dio PSOEri, Defentsako gastuen gaineko desadostasunagatik
Koalizio moreak "desleialtasuna" egotzi dio PSOEri, Defentsara 1.000 milioi euro bideratzeko erabilitako moduengatik, baina Jaume Asensek baztertu egin du Gobernuaren egonkortasuna arriskuan jartzen dutenik barne talka horiek.
2022/06/29 - 11:31
Gorrotxategi: ''NATOren aurka gaude, gerrarako sortutako erakundea da, ez bakerako''
Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaileak, bestalde, esan du Pedro Sanchezek Melillako heriotzen inguruan egindako adierazpenak entzunda, norabide aldaketa bat egon dela Espainiako Gobernuak migratzaileekiko duen jarreran.
2022/06/29 - 11:20
PSOEk eta Unidas Podemosek behin betiko akordioa itxi dute amiantorako konpentsazio-funtsa sortzeko
Testua Diputatuen Kongresuan onartuta, akordioak gehienez hiru hilabeteko epea ezartzen du funtsa abian jartzeko.
2022/06/28 - 16:32
Gobernuaren bazkideek eta Podemosek ere Melillako gertaeren inguruko azalpenak eta ikerketa eskatu dute
Melillan izandakoaren kasuan gaur Kongresuan Espainiako Gobernuaren bazkide diren alderdiek gaitzetsi egin dituzte heriotzak, eta bereziki Pedro Sanchezek esandako hitzak, Marokoko poliziaren eginkizuna ontzat ematen zutenak.
2022/06/20 - 17:49
PPk ez beste alderdi guztiek hauteskunde-biharamun gogorra dute gaur Andaluzian
Duela lau urte Andaluziako PPren emaitza txarrenak izatetik hauteskundeak irabaztera pasa da Juanma Moreno. Gainerako alderdiek ez dituzte inolaz ere espero zituzten emaitzak lortu. Abstentzioa ere handia izan da.
2022/06/17 - 14:56
EiTB Media Andaluzian da kanpainaren azken txanpa eta igandeko hauteskundeak jarraitzeko
Inkestek ematen dizkioten emaitza onak izango al ditu PPk? Vox Gobernuan sartuko al da? Aiert Arieta-araunabeña Andaluzian da kanpainako azken orduak eta hauteskunde gaua gertutik jarraitzeko.
2022/06/11 - 14:47
"Bi abiadurako" osasungintza eredu bat bilatzea egotzi dio Podemosek Eusko Jaurlaritzari
Arabako militantziarekin topaketa egin du Podemos Euskadik larunbat honetan. Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidentea "erreferentzia" gisa izatea leporatu dio alderdiak Eusko Jaurlaritzari.
2022/06/04 - 15:13
EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IU Autogobernu Lantaldea suspertzearen alde agertu dira, ñabardurekin
PSE-EE gobernukidearen ustez, hauteskundeetarako urtebete falta denean ez da eztabaida hori jorratzeko unea. PP-Cs koalizioarentzat, ez da Gernikako Estatutua beste alternatibarik, eta Voxek, berriz, alderdi nazionalisten hauteskunde estrategiatzat jo du eztabaida.
2022/06/01 - 16:09
Frankismoaren biktimen kalte-ordainak legez arautzeko eskatu du Elkarrekin Podemosek
Euskadiko memoria historikoaren legean biktimen erreparazio integrala jaso dezala eskatu du Elkarrekin Podemosek. 60 zuzenketa baino gehiago aurkeztu dizkio legeari, hutsuneak ikusten dituelako alderdi moreak.
2022/05/27 - 20:56
Sanchezek Unidas Podemos laudatu du, nahiz eta koalizio moreak ezberdin bozkatu
"Ministro guztien talde lana", aitortu du Espainiako gobernuburuak. "Asko egin dugu, baina egiteko asko dago", erantsi du.
2022/05/26 - 22:39
PPren eta Unidas Podemosen abstentzioak Ikus-entzunezkoen Legea aurrera ateratzea ahalbidetu du
Era berean, Ciudadanos abstenitu da. PSOE, EAJ, Nueva Canarias eta Coalicion Canariak aldeko botoa eman dute. Navarra Suma, CUP, EH Bildu, ERC, BNG, Compromis, Junts per Cataluña, PDeCAT eta VOXek, aldiz, kontrako boza eman dute.
2022/05/21 - 21:32
Aizpurua "eskuin muturra geldiaraziko duen ezkerreko gehiengo plurinazional" baten alde azaldu da
Diputatuen Kongresuko EH Bilduko bozeramailea Podemosek antolatutako 'Inbestidura bloke aurrerakoi eta plurinazionala eztabaida pean' hitzaldian izan da larunbat honetan.
2022/05/19 - 23:08
Kongresuko batzordeak Ikus-entzunezkoen Legea onartu du
Ikus-entzunezkoen Lege Orokorrerako proiektuak alde izan ditu PSOE, Unidas Podemos, EAJ eta ERC; PP, Vox eta Juntsen gaitzespenarekin eta Bildu eta Ciudadanosen abstentzioarekin.
2022/05/19 - 13:48
Yolanda Diazek argitu du "Sumar" ez dela etorkizuneko bere proiektu politikoaren behin betiko izena
Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak "Sumar" izeneko elkarte bat erregistratzeko eskaera egin du, gizarte zibilarekin abiatuko duen entzute prozesua gidatzeko.
2022/05/19 - 09:59
Yolanda Diazek "Sumar" izeneko proiektu politiko berria erregistratu du
Hala ere, "Sumar" ez da plataforma bat, ezta alderdi politiko bat ere. Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak entzute prozesua hasiko du elkarte horren bitartez Andaluziako hauteskundeen ondoren.
2022/05/18 - 19:26
PSOEk prostituzioaren inguruko zuzenketa atzera bota du, sexu askatasunaren legea salbatzeko
Unidas Podemoseko sektoreak haserre azaldu dira sozialisten jarrerarekin, bazkideen zuzenketak legearen tramitazioan zalantzak sortzen zituela iritzita.
2022/05/13 - 18:46
Hileko mingarrien bajak ez du egun mugarik eta gutxieneko kotizaziorik izango, eta Estatuak ordainduko du
Bajak lehen egunetik Gizarte Segurantzak ordainduko ditu, ez enpresak; eta ez dute gutxieneko kotizaziorik eskatuko. Gainera, bajak ez du egun kopuru zehatzik aurreikusten, emakume bakoitzak behar dituenak baizik.
2022/05/12 - 23:12
Azken orduko ika-mikak Espainiako Gobernuan, abortuaren erreforma onartzeko
Hileko mingarri batengatik baja hartzeko aukera aurreikusten du Berdintasun eta Osasun ministerioek adostutako aurreproiektuak, baina Escriva ministroak "eztabaidan" dagoen neurria dela uste du.