Polizia abusuen biktimak
2023/11/23 - 11:32
Eusko Legebiltzarrak isilean gogoratu du Santiago Brouard, GALek 1984an eraila
Legebiltzarkide eta sailburu guztiek hartu dute parte Brouarden aldeko omenaldian, eta Legebiltzarraren kanpoaldean suontzi bat piztu da terrorismoaren biktimen omenez jarritako "Gauerdiko iparrorratza" eskulturaren ondoan.
2023/11/20 - 20:43
Egiari Zor elkarteak Estatu indarkeriaren biktimak publikoki aitortzeko eskatu die erakundeei
Fundazioak ETArenak ez diren biktimekiko "tratu asimetrikoarekin" amaitzea eskatzen du. Ekitaldia "egia aitortzeko borrokan jarraitzen duten guztiei" eta "oroimenerako eskubidea lapurtu nahi zaienei" eskaini zaie.
2023/11/10 - 08:43
Albiste izango dira: Inbestidurarako bidea, Memoriaren Eguna eta Zinebi
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/10/31 - 22:19
Motibazio politikoak eragindako indarkeriaren hiru biktimak euren esperientziak partekatu dituzte Donostian
Hauek izan dira: Lisardo Calo, 1979an Guardia Zibilaren tiro batek zauritu zuena; Luis Maria Ralla Arruti, 1972an atxilotu eta torturatu zutena 19 urte zituela; eta Olatz Etxabe, Iñaki Etxaberen alaba, Batallon Vasco Españolek 1975ean Kanpazar gainean zuen tabernan tiroz hil zuena.
2023/10/31 - 20:15
Nerea Melgosa: ''Estatuari eta gerra zikinaren eragileei eragindako mina onartzeko eskatzen diegu''
Motibazio politikoek eragindako indarkeriaren biktimak aintzatesteko ekitaldi sinbolikoa egin du gaur Eusko Jaurlaritzak, Donostiako Kursaal Jauregian. Orain arte, euskal erakundeek 334 pertsonari aitortu diete biktima izaera.
2023/10/31 - 19:55
Eragindako kaltea aitor dezatela eskatu die Eusko Jaurlaritzak "gerra zikinaren eragileei"
Orain arte, motibazio politikoek eragindako indarkeriaren 334 biktima aitortu ditu Eusko Jaurlaritzak. Gaur, ekitaldi sinboliko bat egin dute Kursaal Jauregian, eta nabarmendu dute gertakari horiek guztiek gizartearen memoria kolektiboaren parte izan behar dutela.
2023/10/31 - 11:14
Rodriguez Ranz: "Mimoz prestatu dugu gaurko ekitaldia, aitormen integrala eman nahi diegu biktima hauei"
Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordeak Balorazio Batzordearen lan "zorrotza" goraipatu du, eta, horrek egin dituen eskarien aurrean, aitortu du polizia abusuen legea "hobetu" egin daitekeela.
2023/10/31 - 10:53
Rodriguez Ranz: ''Mimoz prestatu dugu gaurko ekitaldia, aitormen integrala eman nahi diegu biktima hauei''
Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordeak Balorazio Batzordearen lan "zorrotza" goraipatu du, eta horrek egin dituen eskarien aurrean, aitortu du polizia abusuen legea "hobetu" daitekeela.
2023/10/30 - 18:14
Balorazio batzordeak polizia indarkeriaren 66 biktima aitortu ditu, eta lana arintzeko erreforma bat eskatu du
Batzordeko presidenteak polizia-abusuen legearen erreforma bat proposatu du, epeak eta errekurtsoak luzatzeko eta, horrela, ebazpenak arintzeko, biktimei kalte gehiago ez eragite aldera. Guztira, 66 pertsona aitortu dituzte biktimatzat, gehienak torturak jasandakoak.
2023/10/28 - 12:37
Hil egin da Teheranen ustez beloa ez eramateagatik larri zauritu zuten neska adingabea
Agintariek diote tentsio jaitsiera batengatik galdu zuela konortea 16 urteko neskatoak metroan, baina giza eskubideen aldeko taldeek salatu dute beloa ez jartzeagatik egin ziotela eraso.
2023/10/27 - 23:23
Motibazio politikoko indarkeriaren biktima izatea aitortu berri dio Jaurlaritzak Josu Mugikari
ETA politiko militarreko kidea zela, 23 urterekin, Poliziak Madrilen hil zuen. Biktima aitorpen horren balorazio gazi-gozoa egin du gaur legazpiarraren familiak. Galdera batzuen erantzuna jaso bai, baina beste asko oraindik erantzunik gabe daudela salatu dute.
2023/10/26 - 13:50
Polizia gehiegikerien balorazio batzordeak beste 66 biktima aitortzeko eta erreparatzeko proposatu du
Horietako 49k polizia-etxeetan tratu txarrak edo torturak jasan zituzten, eta 7 Poliziak edo eskuin muturreko taldeek tiroz hildakoak dira. Aitortutako biktimen artean Joxi Zabala dago.
2023/10/15 - 15:00
Axun Lasa: ''Errekonozimendua arnasgunea izango da; balioko dit beste biktima batzuk ere aitortuko direlako''
Joxean Lasaren familiak txostena aurkeztu du 2016ko euskal legearen arabera giza eskubideen urraketen biktima gisa aitor dezaten. Duela 40 urte bahitu, tortutatu eta hil zuen GALek, Joxi Zabalarekin batera.
2023/10/15 - 15:00
Pili Zabalak ETBri adierazi dio bere anaia giza eskubideen urraketen biktima gisa aitortzekoak direla
Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak espedientea onetsi du. "Azken eginbeharra" falta du errekonozimendua behin betikoa izan dadin. Zabala aurten aitortu diren polizia-abusuen biktimak aitortzeko ekitaldian izango da urriaren 31n Donostian.
2023/10/14 - 19:28
40 urte Lasa eta Zabala desagertu zirenetik
Joxean Lasa eta Joxi Zabala bahitu, torturatu eta hil zituztenetik 40 urte bete dira. GALen lehen biktimak izan ziren.
2023/10/13 - 12:00
40. urterrenean, Pili Zabalak kritikatu du oraindik ez dutela lortu ez egia, ez justizia, ez erreparazioa
Joxean Lasarekin batera GALek bahitu eta guardia zibilek torturatu eta hil zuten Joxi Zabalaren arrebak, hala ere, esan du geroz eta aitortza sozial zabalagoa jasotzen ari direla.
2023/10/07 - 21:22
Lasa eta Zabala omendu dituzte, 40 urte eta gero, gorpuak topatu zituzten tokian, Alacanten
Urriaren 15ean 40 urte beteko dira GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala bahitu, torturatu eta hil zituztela.
2023/10/07 - 18:59
Jaurlaritzak 66 pertsona gehituko dizkio poliziaren gehiegikerien biktimen zerrendari
Balorazio Batzordeak datorren urriaren 30ean aurkeztuko du urteroko txostena Legebiltzarrean, eta 1978tik 1999ra izandako 147 biktima agertuko dira bertan.
2023/09/28 - 14:21
Memoria historikoaren EAEko legearen gakoak
Araudiak memoria sustatzeko eta Gerra Zibilaren eta Frankismoaren biktimen erreparazioa bermatzeko neurri berriak ditu. Ikur frankistak desagerrarazteko pausoak aurreikuisten ditu, baita 150.000 eurorainoko isunak arau-hausteengatik.
2023/09/23 - 21:18
Milaka pertsona atera dira Frantzian polizia indarkeriaren aurka
30.000 pertsona inguru espero ziren ezkerreko erakundeek deitutako manifestazioetan, poliziaren hedapen handi baten erdian.