Polizia abusuen biktimak
2023/10/15 - 15:00
Axun Lasa: ''Errekonozimendua arnasgunea izango da; balioko dit beste biktima batzuk ere aitortuko direlako''
Joxean Lasaren familiak txostena aurkeztu du 2016ko euskal legearen arabera giza eskubideen urraketen biktima gisa aitor dezaten. Duela 40 urte bahitu, tortutatu eta hil zuen GALek, Joxi Zabalarekin batera.
2023/10/15 - 15:00
Pili Zabalak ETBri adierazi dio bere anaia giza eskubideen urraketen biktima gisa aitortzekoak direla
Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak espedientea onetsi du. "Azken eginbeharra" falta du errekonozimendua behin betikoa izan dadin. Zabala aurten aitortu diren polizia-abusuen biktimak aitortzeko ekitaldian izango da urriaren 31n Donostian.
2023/10/14 - 19:28
40 urte Lasa eta Zabala desagertu zirenetik
Joxean Lasa eta Joxi Zabala bahitu, torturatu eta hil zituztenetik 40 urte bete dira. GALen lehen biktimak izan ziren.
2023/10/13 - 12:00
40. urterrenean, Pili Zabalak kritikatu du oraindik ez dutela lortu ez egia, ez justizia, ez erreparazioa
Joxean Lasarekin batera GALek bahitu eta guardia zibilek torturatu eta hil zuten Joxi Zabalaren arrebak, hala ere, esan du geroz eta aitortza sozial zabalagoa jasotzen ari direla.
2023/10/07 - 21:22
Lasa eta Zabala omendu dituzte, 40 urte eta gero, gorpuak topatu zituzten tokian, Alacanten
Urriaren 15ean 40 urte beteko dira GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala bahitu, torturatu eta hil zituztela.
2023/10/07 - 18:59
Jaurlaritzak 66 pertsona gehituko dizkio poliziaren gehiegikerien biktimen zerrendari
Balorazio Batzordeak datorren urriaren 30ean aurkeztuko du urteroko txostena Legebiltzarrean, eta 1978tik 1999ra izandako 147 biktima agertuko dira bertan.
2023/09/28 - 14:21
Memoria historikoaren EAEko legearen gakoak
Araudiak memoria sustatzeko eta Gerra Zibilaren eta Frankismoaren biktimen erreparazioa bermatzeko neurri berriak ditu. Ikur frankistak desagerrarazteko pausoak aurreikuisten ditu, baita 150.000 eurorainoko isunak arau-hausteengatik.
2023/09/23 - 21:18
Milaka pertsona atera dira Frantzian polizia indarkeriaren aurka
30.000 pertsona inguru espero ziren ezkerreko erakundeek deitutako manifestazioetan, poliziaren hedapen handi baten erdian.
2023/09/23 - 15:45
Polizia indarkeriaren aurkako manifestazioa egin dute Baionan
Gazte migratzaile baten heriotza, arrazismoa eta polizia indarkeria salatzeko manifestazioa egin dute larunbat honetan Baionako kaleetan.
2023/09/02 - 20:10
Haurdun zegoen 21 urteko emakume beltz bat tiroz hil du AEBko Poliziak
Ohioko Poliziak berak zabaldutako irudiotan argi ikusten da: autotik irtetzeko agenteen aginduari uko egiten dio emakumeak, eta orduan polizia batek tiro egin dio buruan. Tokiko saltoki batean lapurtzea egotzi diote 21 urteko emakumeari.
2023/09/01 - 14:38
Monika Hernando Giza Eskubideen zuzendari kargutik kendu dute eta Bilboko Udalean jardungo du aurrerantzean
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur eman du kargugabetzearen berri. Hemendik aurrera, Bilboko Udaleko Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazio zuzendaria izango da.
2023/08/17 - 16:40
Mahsa Aminiren heriotzaren lehen urteurrenerako hilabete baino gutxiagora, agintariak protesten beldur dira
Iranek neurriak gogortu ditu Mahsa Aminiren heriotzaren urteurrenean. Hilabete baino gutxiago falta da eta agintariak protestek gora egingo duten beldur dira. Amini zapia ondo jantzita ez eramateagatik atxilotu zuten eta moralaren poliziaren eskuetan hil zen.
2023/07/08 - 19:15
German Rodriguezen hilketaren inpunitatea salatu du Sanfermines 78: gogoan! elkarteak, 45. urteurrenean
"Beharrezkoa da gure esfortzuak biderkatzea gertatu zenaren inguruko egia lortzeko eta justiziaren zein ukatu zigun erreparazioaren bidea irekitzeko" esan dute ekitaldian.
2023/07/06 - 18:44
Nahel hil zuen poliziak espetxean jarraituko du, eta istiluak gero eta gutxiago dira
Apelazio Auzitegiak atzera bota du bere abokatuaren eskaria. Bart 20 pertsona atxilotu dituzte; gero eta gutxiago dira istiluak.
2023/07/03 - 22:25
Nerabe bat hil zuen polizia frantziarraren aldeko eskaerak milioi bat euro baino gehiago bildu ditu dagoeneko
Bestalde, Nahel gaztearen familiarentzako diru-bilketa ekimenak 230.000 euro lortu ditu.
2023/07/01 - 10:53
Poliziaren tiro baten ondorioz Frantzian hildako gaztea larunbat honetan lurperatuko dute
Gertakariaren irudiek, lekukoek grabatuta, haserre bizia piztu dute herrialdean, eta horrek istiluak eragin ditu, batez ere hiri handietako herri-auzoetan eta Parisko metropoli-gerrikoan. Gutxienez 994 pertsona atxilotu dituzte bart izandako istiluetan.
2023/06/28 - 10:45
Gutxienez 13 atxilotu Nanterren, Poliziak 17 urteko gazte bat tiroz hil osteko protestetan
17 urteko gaztea trafiko-kontrol batean hil zuten. Agente bat harrapatzea leporatu zioten gidariari, baina bertsio hori gezurtatu egin du sare sozialetan argitaratutako bideo batek. Tiro egin zuen agentea zaintzapean dago dolozko giza hilketa egotzita.
2023/06/08 - 10:55
Egiari Zor eta EH Bildu kritiko, Jaurlaritzak torturaren biktimak aitortzeko ekitaldiak atzeratu dituela eta
Ekitaldiok kanpainaurre betean aurreikusita zeudela ikusita, geroratzea ebatzi du Jaurlaritzak "hauteskundeen manipulaziotik babesteko". Fundazioak, baina, "alderdikeriaz" jokatzea egotzi dio gobernuari. EH Bilduren ustez, "lotsagarria" da erabakia.
2023/06/04 - 11:36
Hainbat atxilotu eta segurtasun neurri bereziak Hong Kongen, Tiananmengo sarraskiaren 34. urteurrenean
Azken orduotan zortzi pertsona atxilotu dituzte, "ordena publikoa aztoratzeagatik, sedizioa bultzatzeagatik eta jarrera iskanbilatsuagatik". Hori dela eta, segurtasuna nabarmen indartu da Hong Kongen, 6.000 polizia-agenterekin.
2023/06/03 - 19:58
Gladys del Estal omendu dute Donostian, haren hilketaren 44. urteurrenean
Eguzki eta Gladys Gogoan taldeek gazte ekologista gogoratu dute larunbat honetan, haren hilketaren urteurrenean. Guardia zibil batek tiroz hil zuen, Tuteran egindako protesta antinuklear batean.