Polizia abusuen biktimak
2023/04/14 - 14:32
Oroimen webguneetan aldaketak egiteko eskatu die Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak sei udali
Zehazki, hilabeteko epea eman die Galdakao, Orio, Oiartzun, Hernani, Amasa-Villabona eta Azpeitiko udalei, Gobernuaren Ordezkaritzaren arabera terrorismoaren biktimen eta ETAko kide ohien arteko "parekatzea" ezabatzeko.
2023/04/14 - 12:11
PSE-EEk aurrez modu pribatuan eman zion Galdakaoko alkateari memoriaren webgunearen aurkako iritzia
PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean duen taldearen idazkari nagusia prest agertu da Gogorarekin hitz egiteko, baldin eta biktimak eta biktimarioak bereizten badira. Aranzadi zientzia elkarteak Gogorak ezarritako irizpideak jarraitu dituela azpimarratu du, baina Eusko Jaurlaritzatik ezetz diote.
2023/04/13 - 14:25
Arturo Espejo mailaz igo izanak duela 37 urteko puntura itzultzea eragin du, Zabalza Garate familiaren arabera
Idoia Zabalzak salatu duenez, Estatuak tortura saritu nahiago izan du egia eta justizia bilatu beharrean.
2023/04/13 - 14:05
Idoia Zabalza: ''Estatuak tortura nahiago izan du, egia eta justizia beharrean''
Mikel Zabalzaren arrebak iraintzat jo du Arturo Espejo Guardia Zibileko teniente izendatu izana eta ekintza honek Estatuaren jarreraren aurrean "begiak zabaldu" dizkiela adierazi du.
2023/04/12 - 18:50
Galdakaoko alkateak Aranzadiren lana defendatu du, eskubideen urraketak bereizten eta sailkatzen dituelako
Iñigo Hernandok zehaztu duenez, ‘Txapote’ eta Bienzobas "indarkeria politikotik eratorritako beste gertakari batzuen sailkapenaren barruan daude, zehazki, espetxe-politikan eta salbuespenezko legeen aplikazioan".
2023/04/04 - 13:21
Arturo Espejoren maila-igoera salatu dute EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk
Hiru alderdiek sinatu duten adierazpenean Arturo Espejoren maila igoerak biktimak umiliatu, iraindu eta birbiktimizatu egiten dituela salatzen dute eta Estatuko indarkeriaren biktimei babesa eta aitortza eskaintzen zaie.
2023/04/03 - 23:10
EH Bilduk eta EAJk azalpenak eskatu dituzte, Arturo Espejo Guardia Zibileko buruzagitzara igo delako
Aitor Esteban bozeramaile jeltzaleak Espainiako Gobernuri egiteko hainbat galdera erregistratu ditu Diputatuen Kongresuan. Era berean, EH Bilduk Fernando Grande-Marlaska Barne ministroaren agerraldia eskatu du.
2023/04/03 - 19:30
EH Bilduk eta EAJk azalpenak eskatu dituzte, Arturo Espejo Guardia Zibileko buruzagitzara igo delako
Egiari Zor fundazioak salatu duenez, "maila-igoera horrek agerian uzten du, beste behin ere, gehiegi jada, Estatuako indarkeriaren biktimei egiten zaien etengabeko iraina eta birbiktimizazioa".
2023/03/31 - 15:17
Lehendakariak autokritika egin du Pasaiako biktimen familiei txostena ez emateagatik, eta barkamena eskatu die
Urkulluk Legebiltzarreko kontrol saioan esan duenez, Eusko Jaurlaritzaren asmoa ez zen txostena ezkutatzea. Senideei zuzenean eskatu zien atzo barkamena.
2023/03/31 - 14:15
Iñigo Urkulluk barkamena eskatu die familiei Pasaiako segadaren txostena lehenago ez emateagatik
Hala ere, Iñigo Urkulluk berretsi du txosten hori ez zela "ezkutatu", kontrakoa baizik. Lehendakariaren arabera, Eusko Jaurlaritzak eskatu zuen txostena eta zabaltzeaz arduratu zen 2020an.
2023/03/28 - 14:42
Ezagutze errondan Merinok ez du identifikatu Pasaiako sarraskian parte hartu zuen poliziarik
Hiru poliziak hartu dute parte gaurko identifikazio-saioan, Gipuzkoako Lurralde Auzitegian. Orotara, zazpi agente zeuden deituta; horietako bat hilda dagoela jakinarazi da gaur, eta, beraz, beste hirurak falta dira erronda pasatzeko.
2023/03/28 - 14:29
Joseba Merinok ezin izan ditu ''% 100ean'' identifikatu Pasaiako segadan inplikatutako poliziak
Identifikazio-saioa amaitu ostean, Joseba Merinok esan du dena espero bezala atera dela. "Tranpa egiten dutela uste dut. Ez dakigu egileak etorri direnak diren ", adierazi du. Hala ere, Merinoren ustez, "oraindik partida dago".
2023/03/28 - 13:07
Aizpuru: ''Badirudi epaile berri honek baduela borondatea gertatutakoa argitzeko, baina ez da erraza izango''
Pasaiako sarraskiarekin lotuta Donostiako Auzitegian egiten ari diren polizien identifikazio-saioa dela eta, segadan hildakoen senitartekoek elkarretaratzea egin dute. Pello Aizpuruk, Dioni Aizpururen anaiak, aitortu du itxaropenerako zirrikitu bat zabaldu dela. Erakundeen konpromisoa eskatu du.
2023/03/28 - 13:01
Joseba Merinok, Pasaiako sarraskitik bizirik atera zen bakarrak, identifikazio-saio batean parte hartuko du
TVEko dokumental batean hilketan parte hartu zuen polizietako bat ezagutu zuela esan zuen Joseba Merinok, eta, ondorioz, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiko epaileak kasua berriro zabaltzea erabaki zuen.
2023/03/25 - 21:24
Pasaiako badian hil zituzten taldekideen memoria bizirik mantentzea du helburu Joseba Merinok
Aste honetan 39 urte bete dira Pasaiako segada izan zela. Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide tiroka hil zituen poliziak. Bat bakarrik atera zen bizirik: Joseba Merino. Duela gutxi, parte hartu zuen polizietako bat errekonozitu du, eta epaile batek deitu dio, identifikazioan laguntzeko.
2023/03/22 - 21:25
Lore-eskaintza egin dute Azpeitian, Pasaiako segadaren biktimak gogorarazteko
Gaur lore-eskaintza egin da Azpeitian, Enparan Dorretxearen atzean dagoen monolitoan, eta larunbatean, ekitaldi berezi bat antolatu dute, hori ere, Azpeitian. Ekitaldi horretan, senitartekoek orain ezagutu duten txosten horren inguruko iritzia emango dute.
2023/03/22 - 20:46
Biktimen senideak: ''Oso minduta gaude sailburuordearekin''
Pello Aizpuruk uste du "barkamen arin batekin" ez dagoela gertatutakoa konpontzerik. Salatu duenez, txostena "hiru urteetan zehar kajoi batean ezkutaturik izan ondoren" entregatu diete.
2023/03/22 - 15:10
Jaurlaritzak esan du Pasaiako sarraskiari buruzko txostena publiko egin zela, baina ez familiari zuzenean eman
Jose Antonio Rodriguez Ranz Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordeak azaldu du ulertzen duela Pasaiako biktimen familien mina, eta gehitu du inolaz ere ez diola txostena familiari ezkutatu, balorazio batzordean eman behar ziola uste duelako.
2023/03/11 - 16:30
Aingeru Zudaire ofizialki gomazko piloten biktima gisa aitor dezatela eskatu diote Nafarroako Gobernuari
Justiziak 100.000 euroko kalte ordaina emango dio Zudaireri 2012ko greba orokorrean, manifestazio batean parte hartzen ari zela, poliziak jaurtitako gomazko pilota baten ondorioz begia galdu zuelako. Nafarroan horrelako pilotak debekatzeko eskatu dute gaur Atarrabian.
2023/03/09 - 21:34
Gasteizko bi udaltzain salatu dituzte 16 urteko Aimar gaztea jipoitu izana egotzita
Lesio parteak aurpegian, genitaletan, zangoetan eta sabelean jaso zituen kolpeak jasotzen dituela dio gaztearen aitak. Auzokideek gaztearen patinete elektrikoaren eta polizia motorren arteko jazarpena grabatu zuten.