PSE EE
2024/07/12 - 15:14
Lehendakariak Andueza hartu du Ajuria Enean, legegintzaldi hasierako bilera-sortaren baitan
Pradalesek gaur goizean hartu du PSE-EEko idazkari nagusia. Anduezak bileraren inguruko xehetasun guztiak eman ditu bileraren ostean.
2024/07/12 - 14:37
De Andres akordioak lortzeko prest agertu da Osakidetzaren behin-behinekotasun "onartezina" konpontzeko
EAEko PPren presidenteak uste du Osakidetzaren lantaldea kontsolidatzea dela lehentasuna. "Hori da arazo handiena", erantsi du. Estatutu berriari buruzko negoziazioez, esan du ez dutela parte hartuko "obsesio identitarioak" tarteko badaude.
2024/07/12 - 12:49
''Entzuteko prest'' baina ''aldaketa eske'' joan da De Andres lehendakariarengana
Javier de Andres EAEko PPren presidenteari 10:00etan jarri diote hitzordua, Ajuria Enean Imanol Pradales lehendakariarekin. Bileraren ostean, agerraldia egin du balorazioa egiteko.
2024/07/12 - 09:57
Albiste izango dira: PP-Vox haustura, lehendakariaren bilera sorta, eta Marta Rovira, Kataluniara
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/12 - 09:35
De Andres eta Andueza hartuko ditu gaur lehendakariak, alderdiekin egiten ari den bilera sortaren baitan
PPren burua 10:00etan heldu da Ajuria Enea jauregira, eta 12:00etan, PSE-EEko buruaren txanda izango da. Atzo Sumar hartu zuen lehendakariak. Ezkerreko koalizioak bileraren ostean ohartarazi zuenez, zaila da akordio konkreturik gabe herri itun handiak lortzea.
2024/07/11 - 18:20
Akordio konkreturik gabe herri-itun handiak lortzea zaila iruditzen zaio Sumarri
Alba Garcia Sumarren lehendakarigaia eta Jon Hernandez legebiltzarkidea hartu ditu gaur lehendakariak. Bihar PP eta PSE-EEren txanda izango da.
2024/07/11 - 10:34
Albiste izango dira: Lehendakariaren bilera sorta, bidaiderik gabeko adingabe migratzaileen harrera, BBK Live
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

2024/07/10 - 20:47
Arabako Batzar Nagusiek aurrekontua osatzen duen 10 milioiko proiektua onartu dute
Foru Gobernuko alderdiek (EAJ eta PSE) PPrekin hitzartu dute proiektua. Besteak beste, Basque Culinary Center-en campusa eta Jundizeko automozio aurreratzuaren egoitza egiteko partidak zehaztu gorde dituzte.
2024/07/10 - 18:40
Ines Soriak ordezkatuko du Jaime Tapia Eusko Jaurlaritzako espetxe aholkulari gisa
Soriaren proposamena Justizia eta Giza Eskubideen sailburu Maria Jesus San Jose sozialistak berak egin du. Joan den legealdian Saila EAJren esku zegoen.
2024/07/08 - 15:05
Pradalesek "aukera" ikusten du alderdien bileran sortan osasunaren inguruko herri ituna lortzeko
Lehendakaria "itxaropentsu" agertu da indar politikoek "euren interesak alde batera utzi" eta Osakidetzaren inguruan itun bat erdietsiko dutelakoan.
2024/07/08 - 07:00
Pradales Felipe VI.arekin elkartuko da astelehen honetan, Zarzuelan
Urkullurekin bitan elkartu zen Espainiako erregea. Bestalde, ostegunean hasiko da lehendakariak alderdiekin egingo duen bilera sorta.
2024/07/05 - 16:20
Andueza: ''Gure historiaren ikuspegia kontatzerakoan aniztasuna falta izan da Gogora Institutuan''
Alberto Alonso sozialistak zuzenduko du aurrerantzean Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua. PSE-EEko idazkari nagusiaren arabera, pluraltasuna bermatzea izango da erronka nagusia, biktimarioei buruz gutxi hitz egin dela uste baitu.
2024/07/04 - 20:54
San Josek "ziklo aldaketa" iragarri du memoria eta justizia politiketan
Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideetako sailburuak azaldu du Sailaren "ibilbide-orria oso argi" dagoela, eta EAJk eta PSE-EEk adostutako gobernu-programan finkatuta dagoela.
2024/07/04 - 18:38
Lehendakaria alderdiekin biltzen hasiko da ostegunean, Sumar hartuta
Ostiralean PP hartuko du eta hurrengo astelehenean, uztailak 15, EH Bildurekin bilduko da. Vox ez dago deituta. Osasun sistemaren inguruko herri itun bati ekitea da helburu nagusia.
2024/07/04 - 14:59
Maider Etxebarria, Gasteizko alkatea: ''Tren bidezko merkantzien garraioa lehenetsiko dugu''
Maider Etxebarriak (PSE-EE) adierazi du Gasteiz intermodalitatean oinarritzea garrantzitsua dela jasangarri izateari utzi gabe. Horretarako, merkantzien trafikoa hiritik ateratzeko asmoa erakutsi du Jundizko terminalean ezartzeko.
2024/07/04 - 14:18
Gasteiztik trafiko astuna aterako duen tren-sahiesbide bat proposatu du Maider Etxebarriak
Gasteizko alkateak Udal Politikaren Eztabaida Orokorrean iragarri du proposamena. Horrez gainera, Jundizko trenbide-loturaren garrantzia eta Zabalganako tranbiaren obren hasiera azpimarratu ditu.
2024/07/04 - 13:13
Mikel Torres: "Elkarrizketa sozialeko mahaiak izan behar du akordioak lortzeko esparrua"
Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua bi Gobernukideen "akordioak josteko" prest agertu da. Era berean, hurrengo urteko aurrekontuak zabalagoak izan behar dutela uste du.
2024/07/04 - 11:20
Alberto Alonso sozialista izango da Gogora institutuaren zuzendaria
Gogoraren sorreratik 2015ean erakundeak izan duen zuzendari bakarra, Aintzane Ezenarro, ordezkatuko du. Gizartearengana gerturatzea izango da bere helburuetako bat, iturri sozialisten arabera.
2024/07/03 - 13:57
Ubarretxena: "Ausartak izan behar gara aurreko inertziak apurtu eta proiektu berritzaileak martxan jartzeko"
Politika egiteko moldeetan aldaketak egiteko gogotsu agertu da Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, eta gizartearen erronkei erantzuteko lehendakariak "oso talde indartsua" osatu duela nabarmendu du.
2024/07/03 - 13:47
Ubarretxena: ''Estatutu itun berria legealdi honetan adosten ahaleginduko gara''
Eusko Jaurlaritza "legebiltzar-taldeei laguntzeko prest egongo da". Jaurlaritzako bozeramailearen arabera, "autogobernuan aurrerapausoak ematea lehentasunen artean dago", bere ustez, "Euskadik behar duelako eta etorkizunean ere beharko duelako".