PSE EE
2025/04/25 - 11:23
Garcia Gurrutxaga: ''Ez da berrarmatze plana, teknologian eta industrian inbertitzeko programa bat da''
Maria Luisa Gurrutxaga PSOEren diputatuaren hitzetan, "Espainiak oso gutxi gastatu du defentsan" orain arte. Hala, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak defentsara 10.471 milioi euro gehiago bideratzea defendatu du, aitortu badu ere egokiagoa litzakeela erabakia Kongresuan bozkatzea.
2025/04/19 - 16:25
AHTaren inguruan jeltzale eta sozialisten artean ez dagoela polemikarik esan du Aitor Estebanek
EAJren buruak baina, bai ukatu du Eneko Anduezak AHTa dela eta komunikabideen aurrean esandakoa; Estebanek azaldu du Anduezak ez ziola lehendakariari bileran kargurik hartu. Iturri sozialistek zehaztu dutenez, Esteban ez zen bileran izan, eta Anduezak eta lehendakariak bakarrik dakite zer esan zen.
2025/04/16 - 11:34
Goiak uste du AHTa dela eta PSE-EEk egindako kritiken atzean ''ezer ez egiteko jarrera'' dagoela
AHTaren Nafarroa eta EAEren arteko lotuneaz galdetuta, Eneko Goia Donostiako alkateak berretsi du Eusko Jaurlaritzaren jarrera Ezkio-Itsasoko aukeraren aldekoa dela. PSE-EEren kritikei buruz, berriz, aditzera eman du "ezer ez egitea" dela nahi dutena, ez Ezkion ez Gasteizen.
2025/04/15 - 14:33
Alderdi guztiek egindako ''ekarpenak'' eta erakutsitako ''inplikazioa'' txalotu ditu Jaurlaritzak
Imanol Pradales lehendakariak alderdiekin egindako bilera-sorta izan dute mintzagai gaur, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren asteroko batzarrean. Maria Ubarretxena eledunak esan du bilera-sorta "positiboa" izan dela eta "adostasun handia" dagoela Industriaren Defentsarako Taldearen "bide-orrian".
2025/04/14 - 21:33
EAJk Anduezari erantzun dio ''Estatuko Gobernuari belarrietatik tira'' egin diezaiola AHTa azkartzeko
Donald Trumpek eragindako muga-zergen krisiaren aurrean EAEko enpresak defendatzeko neurriei buruz hitz egiteko lehendakariaren eta alderdien arteko bilera-sortan Eneko Anduezak gaia atera izana kritikatu du Joseba Diez Antxustegik.
2025/04/14 - 18:50
Oposizioak elkarlanerako borondatea agertu dio lehendakariari, industria indartzeko
Lehendakaritzan pozik agertu dira bilera-sortaren emaitzekin, eta txalotu dute alderdiek "herriaren interesak" jarri dituztela "norberaren interesen gainetik".
2025/04/14 - 14:49
Espainiako Gobernuaren dirulaguntza-plana ''Jaurlaritzaren ildoarekin'' lerrokatu daitekeela esan du PSEk
Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak azaldu duenez, muga-zergen gerrari aurre egiteko Espainiako Gobernuak onartutako 14.100 milioi euro horietatik % 11 "Euskadirentzat izango dira".
2025/04/14 - 10:14
Pradales alderdi politikoekin elkartuko da, Trumpen muga-zergen aurrean batasuna bilatzeko
Lehendakariak "batuta eta ausardiaz" erantzuteko deia egin du, baina "lasaitasuna" eskatu du.
2025/04/11 - 13:46
Lehendakariak lankidetza eskatu die alderdiei ziurgabetasun egoeraren aurrean
Imanol Pradales lehendakariak egoera aztertzeko bilera erronda egingo du astelehenean alderdi guztiekin, Voxekin izan ezik.
2025/04/09 - 15:12
EH Bilduk eta PSE-EEk bilera egin dute Donostian
EH Bilduk eta PSE-EEk, nork bere kongresua egin ostean, bilera egin dute asteazken honetan alderdi subiranistak Donostian duen egoitzan.
2025/04/09 - 15:00
Bizkaiko eta Arabako Batzar Nagusiek zerga-erreforma onartu dute, EAJ, PSE-EE eta E. Podemosen botoekin
Araban gehiengo osoaren babesa izan du arauak, eta Bizkaian, ganberaren % 65arena. Gipuzkoan, EH Bilduk proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketa baztertu dute Batzar Nagusiek, eta, hala, erreforma behin betiko onartzeko bilkura maiatzaren 7an egingo dute.
2025/04/05 - 16:32
Bidegileak saria jaso du Barbara Dührkop eurodiputatu ohi eta Enrique Casasen alargunak
Berdintasunaren alde egindako lanagatik eman dio Euskadiko Alderdi Sozialistak Bidegileak saria. Dührkopek ohartarazi du eskuinak eta ultraeskuinak atzera egin nahian dabiltzala, berdintasunean orain arte lortu den guztian atzera egiteko tentazioa dutela.
2025/04/02 - 16:02
Andueza (PSE): 'Mundu batek bereizten gaitu PPrengandik'
Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak Euskadiko PPrekin izandako bileraren ostean aitortu duenez, bi alderdiak "mundu batek" banatzen ditu, popularrek "Ayusoren eredua" Euskadira ekartzeko hartutako erabakiaren ondorioz.
2025/03/30 - 15:58
Asensio Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusi hautatu dute berriro, botoen % 98,5ekin
"Gipuzkoa, hemen eta orain" leloarekin Donostian egin den biltzarrean parte hartu duten 150 ordezkariek alderdiko gainerako karguak ere izendatu dituzte. Azahara Dominguez Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako foru diputatua izendatu dute alderdiko idazkariorde nagusi Gipuzkoan.
2025/03/30 - 12:57
AHTaren Gasteizko lotura ''oraindik aukerarik onena'' dela azpimarratu du Hurtadok (Arabako PSE-EE)
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan Javier Hurtado Arabako sozialisten idazkari nagusi berriak esan duenez, Ministerioak agindutako azken txostenen zain daude, horietan oinarrituta hartuko dute "erabakirik onena", eta "lehenbailehen" izatea espero duela.
2025/03/29 - 18:12
Javier Hurtado izendatu dute Arabako PSE-EEren idazkari nagusi, alderdikideen % 90,5ek babestuta
Gipuzkoako sozialistek, bestalde, bihar aukeratuko dute batzorde berria, baina Jose Ignacio Asensiok idazkari nagusi izaten jarraituko du.
2025/03/23 - 15:22
Gipuzkoako sozialistek Juan Priede ETAk hildako zinegotzia gogoratu dute Orioko hilerrian
Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusiak salatu duenez, ETAren hilketarik ankerrenetakoa izan zen. Denis Itxaso eta Maria Jesus San Jose sailburu sozialistak ere izan dira ekitaldian.
2025/03/20 - 20:05
PSE-EEko Eneko Andueza Sumarreko Alba Garciarekin bildu da gaur
Sozialistek lankidetzarako tartea ikusten dute, eta Sumarrek zail ikusten du politika aurrerakoiak adostea.
2025/03/20 - 18:55
Euskadiko PPk adingabe migratzaileen inguruan egindako diskurtso "arrazista" kritikatu dute alderdiek
EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Sumarrek Javier de Andresen hitzak deitoratu dituzte. Horren esanetan "oso arrazista eta supremazista da pentsatzea adingabe atzerritarrak hobeto babestuta egongo direla Europan euren herrialdeetan euren familiekin baino" eta haur horiek aberriratzearen alde egin du.
2025/03/19 - 12:59
Asensio: ''Zenbait lanpostu publikotan gizartearekin harremanik ez izan arren, euskara eskakizun altua dute''
Administrazio publikoko euskara eskakizunei buruzko "gogoeta zintzoa" egitea eskatu du Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Jasangarritasuneko diputatuak eta PSE-EEren Gipuzkoako buruak. "PSE-EE euskararen erabilera bultzatzearen alde dago, baina eskakizunak beste gauza bat dira", esan du.