PSE EE
2025/03/14 - 08:43
Albiste izango dira: 5 urte alarma egoeratik, zerga erreforma eta Athletic - Erroma istiluak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/13 - 19:04
Hauek dira Podemosek EAJ eta PSE-EErekin adostutako neurri fiskal nagusiak
Podemosek 27 neurri sartu ditu proposamenean, xede izanik "errenta baxuei eta ekoizpen-sare ahulenari mesede egitea, zerga-bilketaren galera iraultzea, gehien duenak gehiago ordain dezan bideratzea, eta etxebizitza alokairu-merkatura ateratzea bultzatzea", besteak beste.
2025/03/13 - 17:29
Podemos Euskadik erreforma fiskala adostu du EAJ eta PSE-EErekin
Alderdi moreak nabarmendu du "zerga-berrikuspenaren proiektua ezkerrera" biraraztea lortu dutela, eurek nahiko luketen proiektu fiskala ez bada ere. Denera, 27 neurri txertatzea lortu dute.
2025/03/13 - 17:06
Eneko Anduezak sozialistek zerga erreformaren negoziazioan izan duten lidergoa azpimarratu du
Zerga-erreforma PSE-EEk, EAJk eta Podemos Euskadik erakutsitako erantzukizunaren ondorio dela adierazi du euskal sozialisten buruak. Anduezak EH Bilduri eta PPri galdetu die zergatik jarraitzen ote duten "baliabideak murriztea dakarten proposamenak" defendatzen.
2025/03/08 - 14:46
Isaias Carrasco PSE-EEko zinegotzia gogoratu dute Arrasaten
Ekitaldian, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak EH Bilduko alkateari esan dio badela garaia biktimen kontrako pankarta iraingarriak jartzen dituztenei kargu hartzeko.
2025/03/06 - 13:18
Aldundiek "erantzukizuna" eskatu diote oposizioari berrikuspen fiskala onartzeko bidean
Ogasun diputatuek agerraldia egin dute proiektuak "aurrera" jarraitzen duela esateko eta EH Bildu, PP eta Podemosi "jokoan zer dagoen" ohartarazteko. Adierazi dutenez, onartu ezean, milioi bat zergaduni mesede egin diezaiekeen berrikuspena zergatik baztertu duten "azaldu beharko dute" hirurek.
2025/03/05 - 19:48
Zerga-erreforma kolokan, EH Bilduk eta PPk EAJren eta PSE-EEren azken testuari ezetz esan baitiote
Hiru aldundietako Ogasun diputatuek agerraldi bateratua egingo dute ostegunean, negoziazioen egoeraz informatzeko.
2025/03/05 - 16:19
PSE-EEk eta Podemos Euskadik zerga-erreformari buruzko kontraproposamenak eskatu dizkiote elkarri
Egoera aztertu eta negoziazioak bideratze aldera, bihar Itziar Gonzalo de Zuazo, Itxaso Berrojalbiz eta Itziar Agirre Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ogasun diputatuek, hurrenez hurren, bilera egingo Donostian.
2025/03/04 - 14:31
Eusko Jaurlaritzak zerga-berrikuspenean akordioa lortzeko ''itxaropena'' agertu du
Gobernu Bileraren ondorengo agerraldian, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren eledunak esan du "negoziazio epa oraindik irekita" dagoela eta, beraz, akordiorako aukerak badaudela. Aldundien jarrera "eskuzabala" azpimarratu du.
2025/03/04 - 14:22
PSEren ustez, ''ulertezina'' da Podemosek zerga erreforma ez babestea, eta eskatu du ''ausart'' daitezen
Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak nabarmendu duenez, Podemosek aurreakordio horren gainean oinarriei egin dien galdeketan "baiezkoak irabazi zuen; alde estuko garaipena izan zen, baina garaipena izan zen"; hori dela eta, Podemosen "ausardia eta erantzukizuna" eskatu ditu.
2025/03/04 - 08:53
Podemosek ez du babestuko erreforma fiskala, barne kontsultan "berdinketa teknikoa" izan dutelako
Podemos Euskadiren zuzendaritzak azaldu du militanteei egindako barne kontsultaren emaitzak ez direla "erabakigarriak".
2025/03/03 - 12:01
Gaur argituko du Elkarrekin Podemosek EAJk eta PSE-EEk egindako kontraproposamen fiskala onartuko duen edo ez
Richar Vaquero Podemos Euskadiren koordinatzaile nagusi eta Bizkaiko batzarkideak larunbatean adierazi zuenez, aste honetan itxi dezakete EAJrekin eta PSE-EErekin akordio fiskala, militanteek kontsultan dokumentua ontzat joz gero.
2025/03/01 - 13:06
Elkarrekin Podemoseko oinarriak EAJk eta PSE-EEk erreforma fiskalaz egindako proposamena bozkatzen ari dira
Koalizio moreko iturriek EITBri baieztatu diotenez, kontsulta loteslea da. Afiliatuek igande gauera arte eman dezakete botoa, eta Jaurlaritzako alderdien proposamena edo agiria nahikoa dela uste badute, Elkarrekin alderdiak baiezkoa emango dio erreforma fiskalari.
2025/02/28 - 14:57
Elkarrekin Podemosen ustez, ''badago denbora'' EAJrekin eta PSE-EErekin zerga erreforma negoziatzeko
Eneritz de Madariaga koalizio moreak Arabako Batzar Nagusietan duen bozeramaileak aitortu duenez, negoziazioa "bide onetik doa", baina akordioa zailtzen duten "hainbat oztopo" daude oraindik.
2025/02/27 - 14:56
PSE-EEk berretsi du zerga erreforma ez duela PPrekin negoziatuko; EAJ "guztiekin" hitz egiteko prest dago
EH Bilduk erreforma fiskalari osoko zuzenketa aurkeztuko diola eta, kritiko azaldu dira biak ala biak. Bien bitartean, Elkarrekin Podemos "baikor" agertu da negoziazioarekin. PP, aldiz, kritiko azaldu da EAJrekiko, Anduezaren esanetara "makurtuta" ikusten baitu.
2025/02/27 - 14:51
PPk Anduezaren esanetara ''makurtuta'' ikusten du EAJ, zerga erreformaren negoziazioan
Iñaki Oyarzabal Alderdi Popularrak Araban duen bozeramaileak salatu du Anduezak eurekin negoziatzeari muzin egin ziotenik "hartu-emanik ez" dutela izan jeltzaleekin. "EAJk azaldu beharko du zergatik", erantsi du.
2025/02/27 - 09:04
Albiste izango dira: Zerga erreforma, omenaldia Mitika diskotekaren atarian hildako gazteari eta inauteriak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/26 - 13:58
EH Bilduk osoko zuzenketa aurkeztuko dio EAJk eta PSE-EEk Batzar Nagusietan aurkeztu duten zerga erreformari
Bere aldetik, EAJk "heldutasun falta" egotzi dio EH Bilduri, eta gaineratu du alderdi jeltzalea "azken minutura arte" akordioa lortzeko "prest" egongo dela.
2025/02/26 - 12:16
Anduezak ''erantzukizuna'' eskatu die ''guztiei'', alderdikideei barne, AHTaren Nafarroako lotuneari buruz
PSE-EEren idazkari nagusiaren ustez, "erantzukizun falta" dira Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak gai horren gainean esandakoak, eta aitortu du alderdikide "guztiei belarritik tiratu" diela egindako adierazpenengatik.
2025/02/22 - 15:00
Fernando Buesa eta Jorge Diezen hilketa: gizartea eta politika mundua goitik behera astindu zuen atentatua
Egun hura eta hurrengoak bertatik bertara bizi izan zituzten bi pertsonarekin izan gara: Mari Karmen Garmendia (Kultura sailburua zen orduan) eta Javier Rojo (Buesaren alderdikidea eta laguna).