PSE EE
2025/02/22 - 14:35
Lore-eskaintza jendetsua Fernando Buesa eta Jorge Diezi, haien erailketatik 25 urtera
ETAk hil zituenetik 25 urtera, haien senide, lagun eta erakunde eta alderdi politikoetako ordezkariek lore-eskaintza egin diete Gasteizen. Rocio Vitero eta Pello Otxandiano (EH Bildu) ere han ziren, baina loreak jartzeko ilaran zain zeudenean, handik joateko keinuak egin dizkie Diezen amak.
2025/02/22 - 13:29
Balio etikoen erreferente izan daitezen eskatu die Fernando Buesaren alabak politikariei
25 urte bete dira ETAk Fernando Buesa buruzagi sozialista eta haren bizkartzain Jorge Diez hil zituela. Marta Fernando Buesaren alabaren hitzetan, politikariei dagokie euskal gizartean gertatutakoa belaunaldi berriei helaraztea.
2025/02/20 - 17:56
EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk hezkuntza plangintzaren araua egokitzea adostu dute, EAEko ANk baliogabetu ostean
Sumarrek hezkuntza plangintzaren ordez derrigorrezko hezkuntzako etapa guztietan plaza publiko "nahikoak" bermatuko dituen sistema bat proposatu du, baina testua ez da aurrera atera, bai ordea Jaurlaritza babesten duten indar politikoek eta EH Bilduk sinatutakoa.
2025/02/18 - 22:27
PSE-EEren zuzendaritza berriak lehen bilera egin du gaur
Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak gogorarazi die euskal sozialisten helburua "herrialdea gidatzea" eta Lehendakaritza berreskuratzea dela.
2025/02/18 - 12:07
Anduezak ''erantzukizuna'' eskatu die EH Bilduri eta Elkarrekin Podemosi zerga erreforma negoziatzeko orduan
PSE-EEren idazkari nagusiak nabarmendu duenez, bi koalizioak dira negoziatzeko egokienak. Izan ere, Anduezaren ustez, PPk planteatzen duen erreforma "oso demagogikoa" da eta zerbitzu publikoak "ahultzea" du helburu, "pribatizazioaren mesedetan".
2025/02/17 - 11:39
Otxandianok, zerrenda bateratuen proposamenaz: ''Zatiketaren aurrean, guk baturaren alde egingo dugu beti''
EH Bilduren bozeramaileak Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiari erantzun dio gaur, azken horrek "fronte abertzalea" sortzen saiatzea leporatu ostean. Otxandianoren ustez, ordea, "garai zailetan batura inportantea izango da", eta erantsi du horren alde egingo dutela.
2025/02/16 - 20:29
Sozialistak prest daude Euskadiren etorkizunaren buru izateko, Anduezaren hitzetan
Gaur bide horri ekin diotela adierazi du PSE-EEren idazkari nagusiak. Lehendakaritza helburu duela ere esan du, eta orain arte sozialistek egindako gestioa goraipatu du ETBk egin dion elkarrizketan.
2025/02/16 - 16:59
Eneko Andueza: "Lehendakaritzara eramango gaituen bideari ekingo diogu gaur, hemen eta orain"
PSE-EEko idazkari nagusiaren ustez, "historiarako kongresua" izan da, "ilusioaren, indarraren, ideien eta itxaropenaren kongresua". Horren aburuz, PSE-EE Euskadiren etorkizuna gidatzeko "gai da eta prest dago".
2025/02/16 - 15:04
''Gaur, hemen eta orain, euskal sozialistok Lehendakaritzara eramango gaituen bideari ekingo diogu''
PSE-EEren 10. Kongresuan, Eneko Andueza berrautatu dute Euskadiko sozialistek idazkari nagusi. Botoen % 95 lortu ditu Andueza buru duen batzorde exekutiboak.
2025/02/16 - 13:45
Anduezak PSE-EEren idazkari nagusi izaten jarraituko du, Batzorde Exekutibo kontinuista baten buru
PSE-EEko idazkari nagusiak batzorde berriaren proposamena aurkeztu die igande goizean PSE-EEren 10. Kongresuko ordezkariei. Batzorde kontinuista da, aurreko 26 kideetatik zortzik baino ez baitute utziko taldea. Kongresuko parte-hartzaileen % 95,2k babestu dute zerrenda.
2025/02/15 - 14:46
Ultraeskuinari "Euskadin egiten dituzuen gisako politika aurrerakoiekin" aurre egiteko dei egin du Sanchezek
PSOEko buruzagiaren hitzetan, sozialista izatea "historiaren alde zuzenean egotea da". Eneko Anduezaren arabera, PSE-EE "konplexurik gabeko eta ahots propioa duen alderdia da".
2025/02/13 - 14:54
Alokairuaren erreferentziazko prezioen indizea zehazteko erakundeen arteko elkarlana eskatu du Legebiltzarrak
Eremu tentsionatu izendatutako udalerrietan alokairuaren prezioak mugatu ahal izateko ezinbestekoa da erreferentziazko prezioen indizea zehaztuta egotea.
2025/02/13 - 10:42
Presidente figura berreskuratuko du PSE-EEk eta Cristina Gonzalez aukeratu du kargurako
Horrenbestez, lehen aldiz emakume batek beteko du PSE-EEren presidente kargua. Egun, PSE-EEren Arabako idazkari nagusia da Gonzalez.
2025/02/07 - 12:00
EAJk irabaziko lituzke Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, EH Bilduri ordezkari baten aldea aterata
Eusko Jaurlaritzaren inkestaren arabera, EAJk (28) eta PPk (8) ordezkari bana irabaziko lukete. PSE-EEk behera egingo luke, legebiltzarkide bat galduta, eta Sumar Eusko Legebiltzarretik aterako litzateke. EH Bilduk (27) eta Voxek (1) eutsi egingo liekete egungo ordezkari kopuruei.
2025/02/07 - 11:13
Anduezak espero du Ortuzarren erreleboak aldaketarik ez ekartzea EAJren eta PSE-EEren arteko harremanetan
Bi alderdiek azken urteetan izan duten "normaltasunak eta harremanak" aldaketarik ez jasatea espero duela esan du euskal sozialisten buruak.
2025/02/06 - 20:32
Cristina Gonzalezek iragarri du ez dela berriro aurkeztuko Arabako PSE-EEren Idazkaritza Nagusira
Javier Hurtadok ostiral honetan edo datozen egunetan aurkeztuko du Arabako PSE-EEren Idazkaritza Nagusirako hautagaitza. Arabako sozialisten X. Kongresua martxoaren 29an egingo da. Bestalde, Jose Ignacio Asensiok Gipuzkoako PSE-EEko presidente karguan errepikatzeko asmoa du.
2025/02/03 - 15:05
Sanchezek irekiko du PSE-EEren X. Kongresua, eta Zapaterok eta lau ministrok parte hartuko dute
Euskadiko Alderdi Sozialistak otsailaren 14tik 16ra bitartean egingo du bere X. Kongresua. Eneko Andueza egungo idazkari nagusia bigarrenez hautatuko dute.
2025/01/29 - 18:07
PSE-EEk eta EAJk akordioa sinatu dute Irunen, "hiria edozein kolore politikoren aurretik jartzeko"
Gobernua osatzeaz gain, datorren ostiraleko ohiko osoko bilkuran aurrekontuak onartzea bermatzen duen akordioa ere lortu dute.
2025/01/20 - 14:28
EH Bildurekin Gasteizen sinatutako aurrekontu akordioan 7,7 milioiko partidak aurreikusten dira
Udal Gobernuaren eta koalizio soberanistaren arteko akordioak 23 zuzenketa jasotzen ditu, etxebizitza eta sustapen sozialari buruzkoak. Alkateak eta EH Bilduk nabarmendu dute ituna gasteiztar guztien mesederako dela.
2025/01/20 - 14:24
Gasteizko aurrekontu akordioak gizarte babesa eta etxebizitza lehenesten ditu, EH Bilduren arabera
Rocio Vitero EH Bilduk Gasteizen duen bozeramaileak zehaztu duenez, finantzazioaren erdia gizarte babeserako zein etxebizitza politikak sustatzeko neurrietara bideratuko dute.