PSE EE
2025/01/19 - 16:05
PSE-EAJk eta EH Bilduk akordioa lortu dute Gasteizen 2025eko aurrekontuak bultzatzeko
2024ko aurrekontuetarako koalizio-gobernuaren eta talde subiranistaren arteko itunaren ostean, 2025ekoek ere nahikoa babes dute jada. Xehetasunak astelehenean emango dituzte jakitera.
2024/12/31 - 17:58
2025ean euskaldunen ongizatea sendotuko duten neurriak martxan jarriko dituztela iragarri du Anduezak
PSE-EEko buruak nabarmendu du gizarte "justuago" baten alde lan egiteko unea dela, "berdintasuna bermatuko duten zerbitzu publikoekin", eta sozialistek erakunde guztietatik egingo dutela, "berandutu baino lehen".
2024/12/27 - 13:58
Bizkaiko Batzar Nagusiek 2025erako aurrekontua onartu dute, EH Bilduren abstentzioarekin
EAJK eta PSE-EEk joan den astean EH Bildurekin itxitako akordioari esker atera dira aurrera kontuak. Elkarrekin Podemoseko eta PPko bost batzarkidek kontra bozkatu dute.
2024/12/27 - 12:58
Bilbok 719 milioi euroko aurrekontua onartu du 2025erako, EAJren eta PSE-EEren botoekin
Kontuak onartzeko osoko bilkuran ez du parte hartu Juan Mari Aburto alkateak, Basurtuko ospitalera eraman behar izan baitute gripeak jota sukarra zuelako.
2024/12/20 - 14:58
Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzaren 2025erako aurrekontuak onetsi ditu, EAJren eta PSE-EEren botoekin
Oposizioko talde guztiek, EH Bildu tartean dela, Gobernuaren egitasmoaren aurka bozkatu dute. Jaurlaritzak 15.728 milioi euroko aurrekontua izango du, horrenbestez, datorren urterako.
2024/12/20 - 12:49
PSE-EEk EH Bilduri: 'Zertarako hainbeste antzerki, gai garrantzitsu bakar bat ere aurkeztu ez baduzue?'
Ekain Ricok EH Bilduk aurrekontuen negoziazio osoan izan duen jarrera kritikatu du. Koalizioak "foku bat piztuta mantentzea eta titularrak azken unera arte sortzen saiatzea" baino ez duela nahi esan du.
2024/12/18 - 22:44
Enpresa energetikoei ezarritako karga dekretu bidez luzatuko du Espainiako Gobernuak urtea amaitu baino lehen
Alabaina, dekretu hori lege-proiektu gisa tramitatzeko konpromisoa hartu du, karga hori zerga bihurtu ahal izateko. Horrela, EAJ eta Podemosen babesa eskuratu nahi du.
2024/12/17 - 15:06
PSE-EEk Gernikako Estatutua erreformatzeko ''aukera historikoa'' aprobetxatzea eskatu du, 'itun handi' batekin
PSE-EEren idazkari nagusi Eneko Anduezaren esanetan "autogobernuan jauzi kualitatibo eta kuantitatiboa emateko unea da", eta, horregatik, legegintzaldi honetan "egonkortasun eta normaltasun politikoa" aprobetxatuz, "itun handi bat" lortzen saiatzeko deia egin du.
2024/12/17 - 08:49
Albiste izango dira: Aurrekontu akordioa Bizkaian, BSHren itxiera eta Koldo Garcia, Auzitegi Gorenean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/12/17 - 08:10
EAJk eta PSE-EEk aurrekontu akordioa itxi dute EH Bildurekin Bizkaian
Adostutakoaren arabera, foru gobernuak 33 milioi euro bideratuko ditu garraio publikoa (15 milioi), zaintza sistema (10), lehen sektorea (5) eta etxebizitza (2) sustatzeko. Horrenbestez, EAEko hiru lurraldeetako gobernuek itun zabalagoak erdietsi dituzte 2025eko aurrekontuak onartzeko.
2024/12/16 - 19:33
Eneko Andueza bigarren aldiz izendatu dute PSE-EEren idazkari nagusi, hautagai bakarra izan den hautaketan
PSE-EEk gogorarazi du Estatutu Federalek hautagai bakarra aldarrikatzea aurreikusten dutela, militanteen artean abalik jaso beharrik gabe. "Ohore bat, berriro ere, euskal sozialisten buru jartzea, hazten jarraitzeko", esan du Anduezak, EAEko sozialisten idazkari nagusi izendatu ondoren.
2024/12/15 - 10:26
Mendia: ''EH Bilduk borondate itxurak egiten ditu, baina ez du adostasunik nahi''
PSE-EEren ordezkariak uste du koalizioak "antzerki moduko bat" egin duela Jaurlaritzaren aurrekontuen negoziazioan, "eskumenetatik harago" dauden kontuak mahai gainean jarriz.
2024/12/14 - 17:34
Salvador Illari Ramon Rubial saria eman diote, balio sozialisten alde egindako lanagatik
Horrekin batera, Guillermo Fernandez Vara politikaria, Silvia Intxaurrondo kazetaria, Chillida Leku Museoa, Aitor Francesena surflaria eta AZTI ikerketa zentroa ere saritu dituzte.
2024/12/13 - 20:25
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek atzera bota dituzte Aurrekontuen osoko zuzenketak
Arabako aurrekontuek aurrera jarraitzen dute prozesuan, osoko bilkuran Voxek aurkeztutako osoko zuzenketa atzera bota ostean. Gipuzkoan, Foru Gobernuak PPrekin aterako ditu aurrekontuak, EH Bilduk aurkeztutako osoko zuzenketa errefusatu baitu gehiengoak.
2024/12/12 - 14:31
D'Anjouk aurrekontuen inguruko negoziazioak amaitu ditu, "azken egunera arte" akordioa bilatu ostean
Ogasun eta Finantza sailburuaren arabera, "azken egunera arte" hitz egiten jarraitu dute, baina "EH Bilduk azken proposamenari ezetz esan dio".
2024/12/12 - 12:15
Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuen negoziazioan "itxurakeriaz" jardun izana egotzi dio Anduezak EH Bilduri
PSE-EEren idazkari nagusiak onartu du EH Bildurekin aurrekontuen inguruko akordioa lortzea espero zuela, baina ezetz esatea ere aurreikusi zitekeela.
2024/12/12 - 11:49
Andueza: ''Aurrekontuei dagokionean, EH Bilduk itxurakeriaz jardun du, errealismo politikoz baino gehiago''
Eneko Anduezaren (PSE-EE) esanetan, EH Bilduk Jaurlaritzaren azken proposamenari ezetz esatea "amaiera" izan da, aurreikus zitekeena, bide batez, "ez baitzuten onartzen lanbide arteko gutxieneko soldatari buruzko guztia elkarrizketa sozialaren mahaian lantzea. ELAren presoak direlako".
2024/12/12 - 10:54
Iriarte: ''Euskal jendartearen bi arazo potolori aurre egiteari Gobernuak esan dio ezetz''
Maddalen Iriarteren (EH Bildu) hitzetan, Gobernuena da aurrekontuak aurrera ateratzeko ardura eta horiek hobetzeko ardura, eta EH Bilduk egindako bi proposamen sendoei (gutxieneko soldata eta etxebizitza) uko eginda, Jaurlaritzak "muzin egin dio egun ditugun bi arazo potolori aurre egiteari".
2024/12/12 - 10:21
Zupiria, aurrekontuez: ''Ez da izango Jaurlaritza eta EH Bilduren arteko akordiorik''
Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak jakinarazi duenez, EH Bilduk ez du onartu Jaurlaritzaren azken proposamena eta, horrenbestez, 2025eko aurrekontuak Eusko Jaurlaritzako bi gobernukideen aldeko botoarekin aterako dira aurrera, oposizioaren babesik gabe.
2024/12/12 - 08:40
Albiste izango dira: EITB Maratoia, Pradales - Clavijo bilera eta EAEko aurrekontuen negoziazioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.