Podemos Euskadik erreforma fiskala adostu du EAJ eta PSE-EErekin
Podemos Euskadik erreforma fiskala adostu du Eusko Jaurlaritzako bazkide diren EAJ eta PSE-EE alderdiekin. "Oro har, ez da Podemos Euskadik lortu nahi duen proiektu fiskala, baina gure proposamenekin lortu dugu zerga berrikuspenaren egitasmoa ezkerrera biratzea, eta horrek errenta baxuenei mesede egingo die". Hitzok erabili ditu Richar Vaquero alderdi moreak EAEn duen koordinatzaile nagusiak ituna definitzeko. Aurreko kontraproposamenarekin ez bezala, akordio honekin ez diete oinarriei kontsultarik egingo.
Gasteizen egindako agerraldian azaldu ditu adostutako neurriei buruzko xehetasunak Vaquerok, Eneritz de Madariaga Podemos Euskadiren Bizkaiko Batzar Nagusietako bozeramailearekin eta negoziazio fiskaleko mahaiko kidearekin batera. Edukiak aletu aurretik, hartutako erabakia justifikatzeko, koordinatzaileak esan du "gauzak aldatzea" dela euren izateko arrazoia, eta, horretarako, ezinbestekotzat jo du "maximalismoak eta pulpitutik egindako diskurtsoak" alboratzea. "Lokatzetara jaitsi" eta "gehien behar dutenen alde lan egitea" defendatu du. Bere hitzetan, errazagoa zatekeen "ezetzean" geratzea. "EAEko biztanleen % 50ri baino gehiagori egingo die mesede adostutakoak", erantsi du.
Adostutako neurrien artean, errenta baxuenen atalean jasotakoak nabarmendu dituzte. Aitorpena egiteko betebeharra 20.000 eurora igotzeaz gain, errenta aitortzeaz salbuetsita dauden herritarrek etxebizitza alokatzeagatiko kenkaria jaso ahal izango dute foru ogasunen aldetik, % 35erainokoa. "Horrela, alokairua ordaintzen duten eta errenta oso baxuak dituzten 8.000 pertsonak baino gehiagok osatuko dituzte beren diru-sarrerak". Aurreikuspenen arabera, alokairura bideratzen duten kopurutik 2.800 euro arte berreskuratu ahal izango dituzte errenta baxuena dutenek. Neurri horrekin, "zerga sistemaren egituran arrakala bat" irekitzea lortu dela uste dute.
Ekoizpen sarearen atalari dagokionez, Vaquerok adierazi du "guztira, 107.500 autonomo, mikroenpresa eta enpresa txikiren egoera hobetuko" dela "itunari esker", 52,2 milioi euro bideratuko direlako kolektibo horiei laguntzera.
Bestalde, progresibitateari eta birbanaketari lotutako erabakien artean aurrezkien eta inbertsioen gaineko inposizioa gogortzea adostu dute EAJ eta PSErekin, eta sozietate-zerga zein etekin berezien zerga handituko dira: sozietateen gaineko zergan gutxieneko tasa efektiboa % 15etik % 19ra igaroko da, eta aurrezki-tarifa, % 25etik % 28ra. Halaber, errenta altua dutenek ezingo dute etxebizitzagatiko kenkaria eskuratu.
Azkenik, lortutako konpromiso politikoen artean, honako hauek daude: foru aldundiek martxo eta apiril bitartean ateratzea gune tentsionatuetan alokairuak mugatzeko behar diren datuak, eta aurten sartuko da indarrean finantza-entitateen gaineko zerga berria.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.