Jaurlaritzan "alde bakarrez" aritzea egotzi dio Anduezak EAJri, eta koalizioan jarraitu nahi duen galdetu
Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusia oso kritiko azaldu da EAJ gobernukidearekin, eta Jaurlaritzaren baitan "alde bakarrez eta desleial" jardutea egotzi dio, bi alderdiek gai jakin batzuen kontura izan dituzten desadostasunak direla eta. "Ez dakit gurekin gobernuan jarraitzeko gogotsu dauden", erantsi du. Horren harira, izan ditzaketen talka horiei buruz "berba egiteko eta adosteko" eta "zintzotasunez eta leialtasunez" aritzeko deia egin du. Giro honetan, ohartarazi duenez, EH Bildu da "etekina ateratzen duen bakarra".
ETBko "Egun On" saioan elkarrizketatu dute Euskadiko sozialisten buruzagia, eta azken egunotan, migrazioaren kontura bazkideek izan duten ika-mikaz galdetu diote. Anduezak aitortu du "sorpresaz hartu" zituela Imanol Pradales lehendakariaren adierazpenak —"behar dugun" eta "iristen ari den" migrazioaren inguruko gogoeta egitea eskatu zuen joan den astean—. Are zorrotzago mintzatu da Joseba Diez Antxustegik esandakoen aurrean —"migrazio selektiboa" defendatu zuen hark— eta "arrazistatzat" jo ditu.
Horrez gain, ukatu egin du gobernu bileran ez zela migrazioari buruz hitz egin. "Bozeramaileak atzo esan zuen gai horren inguruan ez zela berba egin, baina ez da egia (...). Bi sailburuk, lehendakariordeak eta beste sailburu sozialista batek, hitz egin zuten migrazioari buruz. Ez dut ulertzen batzuek zer nolako gogoa duten elkargunetik irteteko", salatu du.
Anduezak gogora ekarri duenez, EAJk eta PSE-EEk gobernu akordioa dute izenpetuta, eta bertan Jaurlaritzaren "posizio politikoak edo elkarguneak" zehazten dira; "horiek bete egin behar dira", azpimarratu du. "Batzuek posizio politiko horietatik ateratzen badira Euskadiko sozialistak ez gara isilduko eta gure posizioa defendatuko dugu", argitu du.
Buruzagi sozialistaren aburuz, "azkenaldian" jarrera hori izan dute lehendakariak berak AHTa dela eta, eta Juan Ignacio Perez Iglesiasek Unibertsitate dekretuaren harira. Anduezak salatu du Perez Iglesiasek "bere kabuz, bere posiziotik eta gobernukidearekin hitz egin barik" adierazi zuela dekretuaren kontrako iritzia. "Hori ez da gobernuaren posizioa eta nik hori publikoki azaldu behar dut", nabarmendu du.
EAJk, erantzun: "Ez gara probokazioetan sartuko"
Anduezaren adierazpenei erantzun diete EAJren EBBko iturriek. Nabarmendu dutenez, buruzagi sozialistaren adierazpenak "bidegabeak" izan dira, "hitz laidogarriak erabili baititu". Hori horrela, adierazi dute ez direla "probokazioetan" sartuko. EAJren iritzian, Anduezaren esanek "urduritasuna baino ez dute erakusten, berak jakingo du zergatik".
Argitu dutenez, "EAJk behintzat ez du Gobernu koalizioa zalantzan jartzen", eta Eneko Anduezari leporatu diote "leialtasun eza edo mesfidantza terminoak erabili" izana.
Zure interesekoa izan daiteke
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.
Marlaskak segurtasun neurriak indartu ditu Ceutan, eta Marokorekiko lankidetza aldarrikatu du
Barne ministroak iragarri duenez, 45 polizia gehiago bidaliko dituzte Ceutara, herritarren segurtasuna indartzeko asmoz. Oraindik ez da erabat berreskuratu normaltasuna hirian, nahiz eta modu irregularrean sartu ziren migratzaile gehienak itzuli.
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.