Enplegu publikoan euskara legez babesteko bere proposamenari azken ukituak ematen ari da EAJ
EH Bilduk euskarari segurtasun juridikoa emateko Enplegu Publikoaren Legearen erreforma erregistratu eta biharamunean, EAJk baieztatu du asteak daramatzala enplegu publikora sartzeko prozesuetan hizkuntza eskubideak bermatu daitezen proposamen bat lantzen. Gaineratu du datozen egunotan PSE-EErekin proposamena adosteko "azken saiakera" egingo duela.
Onda Vascan egindako elkarrizketa batean, Jone Berriozabal Arabako EAJko presidenteak aitortu du espero duela jeltzaleek eta PSE-EEk aste honetan akordioa ixtea. Bere alderdiak "nolanahi ere" esan du "egin behar duena" egingo duela, alegia, "pauso bat aurrera" eman "euskararen normalizazioan aurrera egiteko". Eta horren neurriak aktiboki martxan jartzea beharrezkotzat ikusi du.
Euskararen aurkako epaien aurrean kezka adierazi du Berriozabalek; izan ere, "sentsibilitate desberdinen artean historikoki lortutako adostasunak murrizten ari dira", bere ustez, eta zalantzan jartzen ari da "administrazio publikoan euskararen erabilera normalizatzeko egindako lana".
Nolanahi ere, ikusteko dago alderdi sozialistarekin akordiorik izango ote den, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak atzo Euskadi Irratian argi utzi baitzuen eurek ''hizkuntza-eskubideen eta lan-eskubideen artean, lan-eskubideak lehenetsiko dituztela.
Euskara biziberritzeko nazioarteko biltzarra, 2027an
Bistakoa zen astelehenean Bilbon egindako "Euskararen Jauzi Kualitatiboa" ekimenean Imanol Pradales lehendakariak esandakoak eztabaida piztuko zuela. Gogoratu behar da lehendakariak iragarri zuela Jaurlaritzak euskara biziberritzeko nazioarteko biltzarra egingo duela 2027an.
Eta lehen adierazpenak hurrengo goizean iritsi ziren. Pello Otxandianok EH Bilduren bozeramaleak Naiz irratiari atzo eskainitako elkarrizketan esan zuen euskarak behar duen jauziak "ezin duela bi urte itxaron", eta jakinarazi zuen Enplegu Publikoaren Legearen erreforma erregistratuko zuela, euskarari lege-babesa bermatu asmoz.
Taldearen asmoa da "bi hizkuntzen eskakizuna orokorra izatea", eta "salbuestea, betiere modu justifikatuan eta objektiboan, botere publikoek zehaztutako lanpostuak". Kasu horietan, euskara-eskakizuna meritu gisa baloratuko litzateke.
EH Bilduk euskarari lege-babesa bermatu asmoz gaur Legebiltzarrean erregistratu duen Enplegu Publikoaren Legearen erreforma "atal gehigarri" moduan ikusten du Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaleak, baina horren arabera euskararen biziberritzea ez da etorriko ''lege zehatz batean aldaketa puntual bat eginez''.
Zure interesekoa izan daiteke
Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela inolako kriminalitate antolaturik gaur egun Euskadin
Euskadi Irratiko Faktoria saioan egindako elkarrizketan, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du azken urteotako hilketak, batez ere, drogek, mendekotasunek edo genero-indarkeriak eragindako harreman pertsonalen narriadurarekin lotuta daudela. Ildo horretatik, gaur egun Euskadin ez dagoela inolako delinkuentzia antolaturik nabarmendu du.
Isuskitza mendiko gurutze frankista bota du Ernaik
Errekete frankisten omenez Isuskitza mendian (Araba) 1940an jarritako gurutzea bota du Ernaik, baita bideoz grabatu eta sareratu ere. Gazte antolakundearen arabera, “faxismoak ez du lekurik gure herrian”, eta hilaren 13an Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.
Gipuzkoako Foru Aldundia datorren astean hasiko da aurrekontuak eta neurri fiskalak negoziatzen
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri du oposizioko taldeekin elkarrizketa sorta bat hasteko asmoa duela, lurraldeko aurrekontuen eta zenbait neurri fiskalen inguruan negoziatzen hasteko.
Lehendakariak ekonomiari, autogobernuari eta etxebizitzari buruzko akordioak planteatuko ditu alderdi eta gizarte-eragileekin egingo duen bilera-sortan
Topaketak irailaren 8tik 15era egingo dira, elkarrizketa indartzeko eta aliantzak sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ziurgabetasunak eta 2027ko hauteskunde-zikloak markatutako testuinguruan burutuko dira.
Imanol Pradales: "Irailaren 8an hasiko gara alderdi politiko, sindikatu eta patronalarekin biltzen"
Imanol Pradales elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Lehendakariak bertan jakinarazi duenez, erronda politikoa irailaren 8an hasiko du, asteartean, eta bilera horietan jorratuko diren gaiak iragarri ditu.
Pradalesen ustez, Sanchezen gobernua "nokeatuta" dago, eta Ceutako krisiari erantzuna eman ezean legealdia amaitu beharko luke
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioari eskainitako elkarrizketan, alderdi politiko eta eragile sozioekonomikoekin bilera-sorta irailaren 8an hasiko duela iragarri du lehendakariak.
EH Bilduk Maddalen Iriarteren aldeko apustua egin du berriro Gipuzkoako Foru Aldundirako
Gipuzkoako EH Bilduren Mahai Politikoak Maddalen Iriarte donostiarra proposatu du Gipuzkoako ahaldun nagusigai 2027ko foru hauteskundeetarako. Iriarte izan zen koalizioaren hautagaia 2023ko hauteskundeetan, eta, azpimarratu dutenez, berak eskuratu zituen boto gehien lurraldean.
PSE-EEk Teresa Laespada aurkeztuko du berriro Bizkaiko ahaldun nagusi izateko
2019 eta ta 2023ko hauteskundeetan ere, ahaldun nagusi izateko hautagaia izan zen. 2015etik, Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna sustatzeko Saileko foru diputatua da.
Sanchezek ziurtatu du Ceutako krisian Marokoren esku-hartzea frogatuz gero, Espainiak "irmo" erantzungo duela
Berretsi du inteligentzia zerbitzuek ez zutela migratzaileen sarrera masiboaren abisurik eman inongo momentutan. Gainerako taldeek ez dute sinesten presidentearen tesia.