PSN
2023/05/30 - 20:56
Asironek "indar aurrerakoi bozkatuena alkatetzara eramaten ez duten bideak" baztertu ditu
"Hautetsontziek EH Bilduri eman dioten tokia ukatzen duten proposamenek eskuineko gobernuak baino ez dakartzate berekin", esan du Iruñeko alkategaiak.
2023/05/30 - 19:24
Saizek ez ditu babestuko ez UPN ez EH Bildu, eta alkate izateko aurkeztuko du bere burua
Geroa Bairekin eta Contigo Navarrarekin batera, Nafarroako hiriburuko hurrengo alkate izateko aurkeztu da hautagaia, baina EH Bilduren babesa ere beharko luke.
2023/05/29 - 03:10
UPNk irabazi ditu hauteskundeak Nafarroan, baina Maria Chivitek orain arteko formulari eutsi ahalko dio
UPN izan da Foru Erkidegoan bozkatuena (15 hautetsi). Atzetik geratu dira PSN (11), EH Bildu (9), Geroa Bai (7), PP (3), Zurekin Nafarroa (3) eta Vox (2).
2023/05/29 - 03:05
EAJk irabazi du Bilbon eta Donostian, EH Bilduk Gasteizen eta UPNk Iruñean
Alderdi jeltzaleak babesa galdu du erakundeetan, eta koalizio abertzaleak hazkunde handia izan du lurralde guztietan.
2023/05/29 - 02:00
UPNk irabazi ditu hauteskundeak Iruñean, EH Bilduk baino zinegotzi bat gehiago lortuta
9 zinegotzi eskuratu ditu Cristina Ibarrola buru duen zerrendak. EH Bildu gelditu da bigarren, 8 zinegotzirekin. 5 ditu PSNk, 2 PPk, 2 Geroa Baik eta 1 Zurekin Nafarroa koalizioak.
2023/05/28 - 22:37
EAJk irabaziko luke Bilbon eta Donostian; EH Bilduk, Gasteizen; eta berdinketa teknikoa Iruñean
Nafarroako Parlamentuan, UPN izango litzateke bozkatuena, 12-13 eserlekurekin, baina PSN gertu egongo litzateke, 10-11rekin, eta Gobernuari eutsi ahalko lioke, egungo formula berarekin.
2023/05/28 - 16:41
Nafarroako Gobernua eskuinaren edo ezkerraren esku uztea erabaki beharko dute herritarrek
PSNren Gobernua aldatzeko irrikitan daudenei dei egin die UPNren hautagaiak. Chitivek eskuinaren alternatiba izaten jarraitu nahi du eta EH Bilduk eta Geroa Baik aldaketa gidatu.
2023/05/28 - 16:31
Ehunka boto gutxi batzuk izango dute azken hitza, Iruñeko Udala ezkerrera edo eskuinera begira jartzeko
PSNren emaitza erabagarria izan daiteke. Orain lau urte, ez zuen Joseba Asiron babestu eta UPNri oparitu zion Alkatetza.
2023/05/28 - 12:05
Zeintzuk dira gaurko hauteskunde egunaren azpimarrak?
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako boto-emaileek tokiko gobernuak nahiz lurraldekoak nola osatuko diren erabakiko dute gaur. Hainbat galdera ikur ageri dira gaurko udal eta foru hauteskundeetako lehiaren argazkian.
2023/05/27 - 22:44
Kanpainako buruhausteak alde batera utzi dituzte hautagaiek hausnarketa-egunean
Azken egunotan haien mezuak ozen zabaldu ondoren, kirola egiteko, senideekin egoteko edota atseden hartzeko baliatu dute eguna alderdi politikoetako hautagaiek.
2023/05/27 - 16:31
Kanpaina itxiera sutsua egin dute Nafarroako hautagai nagusiek
Elkarrizketa eta bizikidetza jorratzeko, Gobernu aurrerakoi trinko eta sendoa izateko, lau urte gehiago beharrezko direla, azpimarratu du Maria Chivite PSNko presidentegaiak.
2023/05/26 - 23:12
Alderdiek bozkatzera joateko deia egin dute hauteskunde kanpainaren amaieran
EAJk eta Elkarrekin Podemosek Bilbon eman diote amaiera kanpainari; EH Bilduk, Donostian; eta PSE-EEk eta PPk, Gasteizen.
2023/05/26 - 22:39
Nafarroan, Parlamentua eta udalak daude jokoan
Galderaz beteta amaituko du Nafarroako hauteskunde-kanpainak: gobernu aurrerakoiari eutsiko dio? Eskuinean izandako hausturak eraginik izango du? Horiek erantzun beharreko galderak izango dira maiatzaren 28ko hauteskundeen ondoren.
2023/05/26 - 09:01
Azken txanpa indar politikoentzat, M28ko hauteskundeei begira
Biharko hausnarketa egunaren bezperan, abstentzioa mobilizatzeko eta ezbaian daudenak konbentzitzeko azken ahalegina egingo dute gaur hautagaiek.
2023/05/25 - 17:03
Hauteskunde ondorengo akordioei buruz hitz egin dute Iruñeko alkategaiek
UPNk esan du eskuinaren zatiketak eragin dezakeen boto sakabanaketak gobernua EH Bilduri eman liokeela. EH Bildu gertu dagoela esan du Asironek. PSN erdian kokatu da.
2023/05/24 - 22:22
Nafarroako Gobernuan egon diren alderdiek euren lorpenetan jarri dituzte indarrak
Azken txanpan sartu da kanpaina eta Gobernuan egon diren alderdiek euren lorpenetan jarri dituzte indarrak. Oposizioak, ordea, egin gabeak eta gaizki egindakoak salatu ditu.
2023/05/23 - 17:11
Nafarroako hautagaiek Gobernua eta udalak osatzeko hitzarmenak izan dituzte hizpide
UPNk, PSNk, Geroa Baik eta EH Bilduk itunak egiteko lehen baldintzak ere plazaratu dituzte.
2023/05/21 - 22:40
Pasa den legealdian PSNk zuzendutako Gobernuari eutsi nahi diola esan du Maria Chivitek
Bestalde, Iruñean lehen indarra izateko aukera garbia duela adierazi du EH Bilduk.
2023/05/20 - 18:11
Hauteskunde-kanpainako azken larunbata, botoa eskatzeko ekitaldi ugarirekin
Emaitza estuak espero dira zenbait udalerritan, eta, beraz, hautagaiak ahaleginak areagotzen ari dira kanpainaren bigarren eta azken asteburu honetan, herritarren botoa lortzeko.
2023/05/20 - 08:55
UPN izango litzateke lehen indarra Nafarroan, baina PSNk eutsi egingo lioke Gobernuari
Navarra Suma koalizioaren hausturak 1-2 eserleku galtzea ekarriko lioke eskuineko blokeari, eta baliteke UPNk eta PSNk parlamentari kopuru bera lortzea.