Renfe
2022/06/01 - 13:33
Bilbo-Miranda Ebro linearen zirkulazioak etenda jarraitzen du, Artomañan izandako istripua tarteko
Autobusez ari dira zerbitzua eskaintzen. Alviako (Renfe) tren bat errailetik atera zen atzo arratsaldean, eta hori bere bidera sartu arte, trenbidea itxita egongo da.
2022/05/31 - 21:29
Tren bat errailetik irten da Artomañan (Amurrio), baina bidaiari guztiak onik atera dira
Bilbo-Miranda Ebro ibilbidea egiten ari zen Alvia tren batek izan du istripua. Bagoi baten zati bat soilik atera da errailetik. Bidaiari asko ez dira ezbeharraz ohartu. Gainera, istripua abiadura txikian gertatu da.
2022/02/15 - 19:42
Donostia-Baiona tren linea ezartzea aztertzen ari da Euroeskualdea
Gipuzkoa eta Lapurdi lotuko lituzkeen herriarteko trena 2025ean ezarri ahalko litzateke, Donostia eta Irun arteko AHTaren azpiegitura baliatuz
2022/01/04 - 19:05
Covid-19ak Aldirietako dozena bat tren zerbitzu bertan behera uztera behartu du Bizkaian
Bilbo-Santurtzi, Bilbo-Muskiz eta Bilbo-Urduña lotzen dituzten zerbitzuei eragin die tren-gidarien eskasiak. Renfek adierazi du litekeena dela datozen egunetan positibo gehiago agertzea.
2021/12/09 - 17:52
Beasain eta Brinkola arteko aldiriko trenbidea moztu behar izan dute Gabirian izandako luizi baten ondorioz
Renfe ezbeharrak eragindako bidaiarien garraioa kudeatzeaz arduratzen ari da. Trenbidea itxita dago bi noranzkoetan. Egile ezezagunaren irudi biralizatuak.
2021/11/23 - 18:53
Renferen Gipuzkoako kaosa salatu dute erabiltzaile eta langileek: "10 minutuko atzerapena ospatzekoa da"
"Geltokira joan eta ez dakizu zure trena noiz iritsiko den, ezta pasako den ere". Gipuzkoako Aldiriko Trenaren erabiltzaile eta langileak kexu dira zerbitzuaren gainbeheragatik: 40 minutu arteko atzerapenak, bertan behera geratzen diren trenak, informazio falta eta langile eskasia salatzen dituzte
2021/11/12 - 11:53
Renfek eta Euskotrenek tren zerbitzua indartuko dute Behobia-Donostia lasterketa dela eta
Jaiegunetako ohiko tren zerbitzua baino 4.000 eserleku gehiago eskainiko ditu Renfek Irungo noranzkoan. Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du larunbatean eta igandean.
2021/11/04 - 14:47
AHTaren Bizkaiko behin-behineko geltokia Basaurin egitea aztertzen ari dira Ministerioa eta Jaurlaritza
Gasteizen, egungo lurrazaleko geltokia erabiliko litzateke lehen fase batean. Dena dela, bi kasuetan behin betiko geltokiak lur azpitik egingo dira eta Jaurlaritzak ordainduko ditu lanok, gerora Kupo bidez deskontatzeko.
2021/10/29 - 12:16
Renferen Bilbo-Urduña lineako 33 zerbitzu bertan behera, eraso batzuen ondorioz
Trenak berak dituen larrialdietarako mailuak hartu eta kristalak hautsi dituzte azken egunotan, bidaiaririk eta segurtasuneko langilerik ez zegoen uneetan. Guztira 100.000 eurokoa omen da kaltea.
2021/10/27 - 20:47
EAEn ez da garraio txartel bateraturik izango. Zein da alternatiba? Zer ordaindu daiteke egungo txartelekin?
Deserosoa izan daiteke bidaia txiki bat egiteko hiru garraio txartel behar izatea, baina Euskal Herrian gertatzen da. Txartel bakoitzak bere eremu eta prezioak ditu, eta Jaurlaritzak baztertu egin du txartel bakarraren proiektua. Barik, Mugi eta Bat txartelekin zer ordain daitekeen azaldu dugu
2021/10/25 - 12:28
Martxan da berriro Bilbo eta Muskiz lotzen dituen aldiriko tren zerbitzua
Konponketa lanak amaitu ondoren, Muskiz-Bilbo lehen trenak komunikazio sistema berriak estreinatuko ditu gaur, astelehena. Iragan urtarrileko ekaitzek suntsitu zituzten.
2021/10/20 - 18:35
Eraman al daitezke bizikletak lineako autobusetan?
Bizikleta eta garraio publikoa uztartzea ez da erraza Euskal Herrian. Lineako autobus askotan debekatuta daude, Renferen zenbait trenetan desmuntatuta eraman behar dira... Araudiak aztertu eta Kalapie Elkarteko txirrindulari baten esperientzia ezagutu dugu
2021/10/08 - 09:23
Renfeko makinistek bertan behera utzi dute urriko zubirako deitutako greba
Tren-langileen Sindikatuak, ostera, ostiralerako, astelehenerako eta astearterako deitutako lanuzteei eutsi die. Dena dela, gutxieneko zerbitzuak errespetatuko dituela adierazi du.
2021/09/30 - 12:35
Renfen zortzi eguneko grebari ekin diote gaur
Makinista eta laguntzaileek deitutako grebak hainbat zerbitzu utziko ditu bertan behera; grebak biah jarraituko du, baita urriaren 4, 5,7,8, 11 eta 12an ere. Tren konpainiak bezeroenganako informazio eta komunikazio bideak indartu ditu egunotarako.
2021/09/15 - 20:33
Euskal Herriko trenbideen mapa egin du bilbotar gazte batek
Tren linea guztiak mapa batean islatu ditu Galder Agudo 22 urteko gazte bilbotarrak. "Orain arte ez zegoen Euskal Herriko kopainia guztien lineak biltzen zituen maparik"
2021/09/03 - 19:40
Renfek Bilbao eta Santander arteko eguneroko zerbitzua berreskuratu du
Horrela, pandemia aurretik zeuden zerbitzu guztiak martxan jarriko ditu berriro ere. Zerbitzuaren ordutegiari dagokionez, 19:30tan izango da Bilbao-Santander norabideko trena, eta 19:00etan Santander-Bilbao norabidekoa.
2021/07/03 - 00:47
Lau pertsona hil dira Alacanten, tren batek eta ibilgailu batek talka eginda
Novelda eta Monforte del Cid arteko zirkulazioak etenda jarraitzen du eta Adif istripuaren arrazoiak ikertzen ari da.
2021/06/29 - 00:04
Bilboko Olabeaga auzoak trenbidea lurperatu eta 600 etxebizitza eraikiko ditu
Gainera, Bilbao Ría 2000 planaren baitan, Bilbok 1,5 milioi inbertituko ditu Barakaldoko Pormetxeta Plaza biziberritzeko proiektuan.
2021/06/28 - 16:11
Renfek tren gehiago izango ditu egunero Karrantzara, Santanderrera eta Madrilera
Karrantzan denbora zeramaten garraio publiko falta salatzen, ezin baitzen joan-etorriko bidaia egunean bertan egin.
2021/06/08 - 20:11
Renfeko katenarian izandako matxura batek tren bat geldiarazi du Erriberabeitian
235 bidaiari zeramatzan trena Bartzelonatik abiatu da eta Coruñara zihoan. Matxura 15:15 inguruan gertatu da.