Sanferminak
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Uztailaren 10eko entzierroa, zuzenean
Sanferminetako uztailaren 10eko entzierroa bertatik bertara Orainen, 07:40etik aurrera.
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Uztailaren 11ko entzierroa, zuzenean
Sanferminetako uztailaren 11ko entzierroa bertatik bertara Orainen, 07:40etik aurrera.
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Uztailaren 13ko entzierroa, zuzenean
Sanferminetako uztailaren 13ko entzierroa bertatik bertara Orainen, 07:40etik aurrera.
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Uztailaren 14ko entzierroa, zuzenean
Sanferminetako uztailaren 14ko entzierroa bertatik bertara Orainen, 07:40etik aurrera.
Gehiago kargatu
2025/05/09 - 20:54
Iruñeak sanferminei buruz galdetuko die herritarrei, besteak beste, zezenen inguruan
Inkesta uztailaren amaieran bukatzea espero da. Alkateak zezenen inguruan galdetuko dela baieztatu du. "Hortik, inkesta batek dioenaren arabera, erabakiak hartuko ditugula ondorioztatzea barregarria da, eta izutzeko helburuari, buloari eta titular errazari baino ez dio erantzuten", gaineratu du.
2025/05/07 - 13:50
Hauek dira Iruñeko 2025eko sanferminak iragartzeko 10 kartel hautagaiak
Lanak maiatzaren 18ra arte izango dira bozkagai, aurrez aurre, telefonoz eta baita online ere.
2025/03/25 - 12:31
Sanferminetarako kartel lehiaketak adimen artifiziala erabiltzea debekatu du
Sari nagusia 5.000 eurokoa da, eta berrikuntza gisa, herri-bozketaren faserako hautatutako bederatzi finalistek 500 euro jasoko dituzte, azken fasean parte hartzeko egin beharreko lanaren truke.
2025/02/12 - 21:16
"La Manada"ko beste bi kidek, Jose Angel Prendak eta Jesus Escuderok, zigorra murriztea eskatu dute
2024ko uztailean, Auzitegi Gorenak berretsi egin zuen Angel Bozari zigorra 15 urtetik 14ra jaistea. Gorenak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren irizpidea babestu zuen, 'bai bakarrik da bai legea' indarrean sartu ondoren epaileek egindako irakurketaren arabera.
2025/02/03 - 09:56
Hasi dira sanferminak... Perun!
Perutarrek "pamplonada" deitzen diote Iruñeko sanferminen kopia honi. Entzierroa korritu eta zezenketa egin dute Liman, jatorrizkoa baino bost hilabete lehenago.
2025/02/01 - 12:49
Jose Aldaba hil da, sanferminetako entzierroetan Gurutze Gorriaren 'ahotsa' izan zena
Burlatarra 58 urterekin hil da, 23 urtez erakunde humanitarioaren Komunikazio eta Nazioarteko Elkarlanerako arduradun izan ostean.
2025/01/01 - 22:14
Iruñeak 2025eko sanferminetarako atzerako kontaketa hasi du Eskalerikaren lehen mailarekin
Eskalerikaren lehen maila Leire Ruiz Ganuza eta Txori Garcia Uriz aktoreen pregoiarekin igo dute, Udaletxe plazan. Ondoren, kalejira egin dute Antoniutti parkeraino, eta su piromusikalen erakustaldia izan da bertan.
2024/09/22 - 18:37
Aldapako San Fermin eguna ospatu dute iruindarrek
Ehunka iruindarrek hartu dute parte Alde Zaharrean egin duten ospakizunean. Erraldoi eta buruhandiak, La Pamplonesa eta Duguna dantza taldea ere izan dira bertan.
2024/08/03 - 19:06
Sanferminetako tonbolaren ehunka sari jabeen zain daude
Kotxe bat, 2.500 euroko baleak, bidaiak, urdaiazpikoak... Inor ez da azaldu sari horien bila. Patriketan bilatzeko deia egin du Caritasek, abuztuaren 16an bukatuko delako horiek eskuratzeko epea.
2024/07/20 - 19:21
Lasterketaren kontrako noranzkoan jarri dituzte Iruñeko metalezko zezenak
Sanferminetarako kendu zituzten, eta, jaiak bukatuta, Santo Domingoko ukuiluetara itzuli dira, baina norabidea galduta, kontrako noranzkoan jarri baitituzte, nahita edo nahi gabe. Arga ibaira begira daude orain; uretan bainua hartzeko irrikan ote?
2024/07/17 - 13:09
Sanferminetan Logroñoko neska bati egindako sexu erasoa ikertzen ari dira
Biktima, 26 urteko neska, Iruñera joan zen hilaren 9an jaiaz gozatzera. Ustezko erasotzailea Logroñoko beste gazte bat da, eta duela lau bat urtetik elkar ezagutzen zuten.
2024/07/15 - 15:30
''Sexu erasoen aurrean eta mugimendu feministaren gidaritzapean, Iruña mobilizatu da''
Sanferminetako balorazioa egin du Joseba Asiron Iruñeko alkateak. Sexu-erasoei dagokionez, aurtengo jaietan 24 salaketa izan dira, eta ustezko erasotzaileetako 23 atxilotu dituzte. Asironen hitzetan, genero-indarkeria "gizarte osoari dagokion arazo bat da".
2024/07/15 - 14:54
1,8 milioi pertsona baino gehiagok parte hartu dute sanferminetako ekitaldietan, iaz baino % 27 gehiago
Gainera, salaketak % 20 murriztu dira, batez ere lapurreten jaitsieragatik; atxilotuen kopurua, aldiz, % 10 igo da, 2023an 191 izatetik aurten 211 izatera igaro baitira. Bestalde, 24 sexu-eraso salaketa izan dira.
2024/07/15 - 14:01
Jaiekin lotuta 367 osasun-arreta egin dituzte sanferminetan, iaz baino % 12 gutxiago
Horrela, 126 traumatismo eta zauri, 63 eraso, entzierroetako 56 zauritu, 37 intoxikazio etiliko, drogek eragindako 16 intoxikazio, bederatzi eraso kimiko eta zazpi sexu-eraso izan dira.
2024/07/15 - 11:27
Villavesaren entzierro jendetsuarekin agurtu dira aurtengo sanferminak
Nahiz eta ofizialki sanferminak "Gaixoa ni" abestuta amaitu diren, ehunka lagunek Villavesaren entzierroa korritu dute gaur goizean Miguel Indurain partikular baten aurrean.
2024/07/15 - 10:30
Albiste izango dira: Pradales-Otxandiano bilera, Trumpen kontrako atentatua eta sanferminen balantzea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/15 - 09:54
'Gaixoa ni' abestuta, agur sanferminei
Milaka pertsona bildu dira bart Iruñeko Udalaren atarian, ohiturari eutsita, "Gaixoa ni" abestiarekin sanferminei agur esateko. Azken ekitaldi honetan, protagonismo berezia izan dute txupinazoa botatzeko aurkeztu ziren zazpi hautagaitzek.
2024/07/14 - 19:16
Erraldoien agurra, sanferminetako agur borobila
Zortziurrenaren ondoren, hiria omendu eta hiri osorako dantza egin du Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak. Haurren pare jarrita eta euren maitasuna jasoz bukatu dute ekitaldia.
2024/07/14 - 19:09
Ismaelek agur esan dio Caravinagreri emozioz betetako 15 urteren ondoren
Ismaelek 15 urte daramatza Iruñeko kiliki maitatuenaren, Caravinagreren, arima izaten. Gaur atera da azken aldiz harekin, atzetik datozenei lekua uzteko.
2024/07/14 - 14:42
Sanferminetako entzierroko hesiak jasotzen hasi dira
Aurtengo azken entzierroa amaitu bezain laster, langileak ibilbidean dauden 900 zutoinak, 2.700 oholak eta 2.500 egurrezko falkak kentzen hasi dira. Hermanos Aldaz aroztegia arduratzen da hesi bikoitz horretaz, ibilbide osoan herritarren segurtasuna bermatzeko.