Santutxu
2025/01/14 - 10:52
Lapurreta egin dute Bilboko Santutxu auzoko banketxe batean
Santutxuko Iturriaga kaleko Rural Kutxan izan den lapurreta ikertzen ari da Ertzaintza. Inor ez da zauritu eta lapurrak ihes egin du.
2024/11/15 - 08:54
Albiste izango dira: Mazonen azalpenak hondamendiari buruz, Ondas sariak eta Euskadi Bono Denda abian da
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/14 - 12:06
Eskola jazarpen kasu batean ezikusiarena egiteagatik zigortutako Bilboko ikastetxeak helegitea aurkeztuko du
Esther Balbuena zentroko zuzendari pedagogikoak defendatu duenez, "legeak ezartzen dituen protokoloak" jarraitu ziren, "hasieratik Ikuskaritzarekin zuzeneko komunikazioa izanik". Euren ustez, epaitutakoa "ez zen bullying kasu bat izan".
2024/11/14 - 08:34
Albiste izango dira: Alerta Valentzia eta Malagan, bullying epai aitzindaria eta Irungo emakume baten hilketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/13 - 21:41
Bilboko ikastetxe bat zigortu dute bullying kasu baten aurrean ezer ez egiteagatik
Biktima bost urteko neskato bat da, eta ikastetxeak 40.000 euroko kalte-ordaina pagatu beharko dio familiari. Epai aitzindaria da biktimaren adinagatik, ikastetxeak erantzukizun zuzena izan duelako, eta kalte-ordaina orain arteko handiena delako.
2024/09/13 - 22:26
Mugimendu feministak elkarretaratzeak egin ditu Yanely Gonzalesen hilketa matxista salatzeko
Bilboko hilketa matxistaren aurkako elkarretaratzeak egin dira arratsaldean Santutxun, Donostiako Egia auzoan, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan eta Iruñean.
2024/09/13 - 17:41
Behin-behineko espetxealdia agindu dute Santutxun bikotekidea hiltzea leporatuta atxilotutako gizonarentzat
Hilketa matxista ostegun gauerdian izan zen, bikotearen etxebizitzan. Epaileak ospitalean hartu dio deklarazioa atxilotuari. Alta jaso ondoren eramango dute espetxera.

2024/09/13 - 13:58
Bilboko hilketa matxista salatzeko eta "aski da" esateko deia egin du mugimendu feministak
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta Urruñan (Lapurdi) deitu ditu bilkurak. Halaber, Yanely Gonzalesen senideek eta Emakume Migratu Feministak elkarteak elkarretaratzea egin dute Bilboko udaletxean 17:00etan.
2024/09/13 - 10:26
Albiste izango dira: Bilboko hilketa matxista, gazteak eta lana eta euskaltegien matrikulazio kanpaina
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/12 - 15:53
Gizon batek 31 urteko emakume bat hil du Bilboko Santutxu auzoan
Hilketa matxista goizaldean izan da, 00:20an, bikotearen etxebizitzan. Ertzaintzak 34 urteko gizonezkoa atxilotu du, ustezko hiltzailea delakoan. Lehendakariak bere "gaitzespen irmoena" adierazi du eta Bilboko Udalak iragarri du akusazio partikular gisa jardungo duela auzian.
2024/09/12 - 15:33
Elkarretaratzea egin dute Bilbon, Santutxu auzoan izandako emakumearen hilketa gaitzesteko
Bilboko Udalak elkarretaratzea egin du, bart Bilboko Santutxu auzoan Yanely Gonzales 31 urteko emakumearen hilketa matxista salatzeko. Ertzaintzak 34 urteko gizonezkoa atxilotu du, haren bikotekidea, ustezko hiltzailea delakoan.
2024/09/12 - 12:45
Lehendakariak eskatu du ''emakumeak beldurrik gabe bizi ahal izango diren etorkizunaren alde'' lan egiteko
Imanol Pradales lehendakariak bere "gaitzespenik irmoena" adierazi du gaur goizaldean Bilbon gertatu den hilketa matxistaren aurrean, eta euskal gizarteari eskatu dio atsedenik gabe lanean jarraitzeko indarkeria matxistaren desagerrarazteko.
2024/09/12 - 11:14
Gizon batek bikotekidea hil du Bilboko Santutxu auzoan
34 urteko gizon batek 31 urteko bikotekidea (emakumea) hil du bart Bilbon, Santutxu auzoan, Larreagaburu inguruan. Ertzaintzak ustezko hiltzailea atxilotu du, eta ospitalera eraman.
2024/08/29 - 12:11
Ur-putzu handiak Bilbon, euriteen ondorioz
Ur-putzu handi batek Bilboko Santutxu auzoko Zabalbide kalea estali du. Zaparrada trumoitsuak espero dira Euskal Herri osoan, baita txingorra ere, lehen ordutik gauerdira arte (Idoia Zuluagaren irudiak).
2024/04/26 - 17:19
Adingabe bat labankadaz zauritu dute Santutxun izan den liskar batean
13:30ean gertatu da erasoa, Juan Gardeazabal kalean. Tokian bertan artatu ostean, Basurtuko Ospitalera eraman dute. Labankada eman dion neskatoa atxilotu egin dute.
2024/03/21 - 19:46
Bilbon jendetza batu da Korrikari ongietorria eman eta lekukoa hartzeko
Ordu erdiko atzerapenarekin iritsi da Korrika Bilbora.
2023/12/11 - 13:06
Abian da Bilboko TAO zerbitzu berria
Arazoekin ekin dio ordea; izan ere, Android telefonoetan aplikazioaren bidez ordaindu nahi izan duten erabiltzaileek ezin izan dute ordainketa egin. Gainera, hiriburuko zenbait parkimetrotan ere arazoak izan dira.
2023/12/11 - 11:04
Aburto, TAOren APParekin sortutako arazo teknikoei buruz: "Gaur bertan konponduko direlakoan nago"
Radio Euskadiko "Boulevard" saioari eman dion elkarrizketan, Bilboko alkateak argi utzi du TAO berria irabazi asmorik gabeko zerbitzua dela. "Trafikoa arautzeko sistema bat da", esan du.
2023/12/11 - 09:05
Albiste izango dira: Greba itunpeko ikastetxeetan; TAO berria Bilbon eta "Artxipielagoa", azken denboraldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/06/16 - 11:24
28 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon 89 urteko emakume bat hiltzea egotzita
Ertzaintzak jakitera eman duenez, ustezko hiltzailea eta biktima senitartekoak ziren. Emakumea bart aurkitu dute etxebizitza batean hilda, labanaz egindako zauriak zituela.