Sare Sozialak
2024/04/30 - 15:40
Europako Batzordea Meta ikertzen ari da, desinformazioari aurre egiten ez diolakoan
Uste du enpresa ez dela betetzen ari publizitate engainagarria eta balizko desinformazio-kanpainak ez hedatzera behartzen duen Europako Batasuneko araudia.
2024/04/25 - 10:02
Tiktokek bertan behera utzi du Lite bertsioaren sari programa, Europako Batzordeak galdegin bezala
AEBn, sare soziala saltzera behartzen duen legea auzitara eramango duela iragarri du konpainia txinatarrak. Argudiatu duenez, balizko debekuak AEBko zazpi milioi enpresaren "txikizioa" ekarriko luke eta 170 milioi erabiltzaile "isilarazi".
2024/04/22 - 21:20
TikTok Lite debekatzeko mehatxua egin du Bruselak, horrek dakarren mendekotasun arriskuagatik
Europako Batzordeak adierazi duenez, Txinako enpresak ez du aurkeztu joan den astean erreklamatutako arriskuen ebaluazioa, eta "arriskuak arintzeko neurri eraginkorrik hartu gabe" abiarazi du aplikazioa. TikTok erantzuteko 48 ordu ditu.
2024/04/13 - 20:09
Gazteei zuzendutako euskarazko meme lehiaketa antolatu du Azkue Fundazioak
Ingurune digitalean euskararen erabilera indartzea du helburu ekimenak. Gaia librea da, eta Memeka plataformaren bidez sortu behar dira. Hilaren 21era arte egongo da deialdia irekita, eta onenak 200 euro jasoko ditu.
2024/03/25 - 16:20
Pedrazek atzera egin eta ez du Telegramen blokeoa eskatuko, gehiegizko neurria izango litzatekeelakoan
Epailearen arabera, zerbitzua etetea kaltegarria izango litzateke mezularitza zerbitzua erabiltzen duten milioika pertsonarentzat
2024/03/25 - 15:57
''Neurriak ez zuen proportzionaltasuna gordetzen, hortaz, Pedraz epaileak atzera egin behar izan du''
Ana Herran Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Zibileko irakaslearen esanetan, bi eskubidek egiten dute talka: jabetza intelektualerako eskubidea eta informaziorako eskubidea. Dena dela, Telegrameko 8,5 milioi erabiltzaile zerbitzu barik uztea neurrigabea izango zatekeen, Herranen ustez.
2024/03/25 - 12:01
Telegram blokeatzeko agindua behin-behinean bertan behera utzi du Santiago Pedraz epaileak
Aurrez, mezularitza plataformari buruzko txosten bat eskatu dio Espainiako Poliziari.
2024/03/25 - 08:54
Albiste izango dira: Atentatua Moskun, Korrikaren balorazioa eta Telegramen blokeoa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/24 - 18:59
Telefonia mugikorreko operadoreek ez dute jaso oraindik Telegram blokeatzeko agindua
Pedraz epailearen agindua jasotzen zutenetik hiru orduko epea zeukaten operadoreek aplikazioa blokeatzeko.
2024/03/24 - 09:22
Auzitegi Nazionalak Telegram blokeatuko du, Mediasetek, Atresmediak eta Movistarrek eskatuta
Santiago Pedrazek hartu du erabakia (oraindik ez dago indarrean), egile eskubideak dituzten ikus-entzunezko edukien erabilera okerrarekin lotutako salaketa bat jaso ostean.
2024/03/13 - 17:46
Amerikako Estatu Batuak TikTok debekatzeko prest, sare soziala Txinako jabetzatik aldentzen ez bada
Hala ere, TikToken asmoa da legezko bide guztiak agortzea bere jatorrizko enpresaren edozein desinbertsio mota aztertu aurretik. Txinak ziurtatu duenez, sare sozialaren aurkako "errepresioa beldurtzeko taktika bat da", eta AEBren "aurka itzuliz" amaituko da.
2024/03/11 - 13:48
Kate Middletonek onartu egin du seme-alaben argazkia editatu izana, eta barkamena eskatu du
Irudiak arreta handia piztu zuen komunikabideetan, Kateren lehen argazki ofiziala baitzen urtarrilean sabeleko ebakuntza egin ziotenetik.
2024/03/08 - 19:17
Hamabi atxilotu, horietako bat 14 urteko adingabe donostiar bat, material pedofiloa birbidaltzea egotzita
Atxilotutako adingabe donostiarra zaintzapeko askatasunean utzi dute dagoeneko, sare sozialetan sartzeko debekuarekin. Operazioa azaroan abiatu zuten, guraso batzuek salaketa jarri ondoren, Aldapeta Maria ikastetxeak (Donostiako zentro handiena) zirkular bat zabaldu ostean.
2024/03/05 - 17:56
Instagram, Facebook eta Threads erori egin dira hainbat herrialdetan
Besteak beste, erabiltzaileak ezin dira sare sozialotan sartu, eta zailtasunak dituzte edukiak kargatzeko.
2024/02/28 - 15:55
Pedro Sanchezi "psikopata" deitu zion epaileari espedientea zabaltzea agindu du BJKNk
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Batzorde Iraunkorrak aho batez hartu du erabakia, aurrez erakundeko diziplina organoak Manuel Ruiz de Lara epailearen aurkako eginbideak artxibatzea erabaki ondoren.
2024/02/27 - 20:26
Bi 'influencer' atxilotu dituzte, neska adingabeak drogatu, bortxatu eta grabatzea egotzita
Atxilotuak, Jose Hernan eta Ivan G., 'Los Petazetaz' bezala ezagunak ziren sareetan. Instagram bezalako sare sozialetan 70.000 jarraitzaile baino gehiago zituzten, eta TikTok sarean askoz gehiago. Azken horren kontua itxi egin diete.

2024/02/19 - 17:35
Bruselak ikerketa ireki dio TikTok sare sozialari, adingabeei ematen dien babesa aztertzeko
Europako Batzordeak plataforma adingabeak behar bezala babesten ari den aztertu nahi du, baita gardentasun-baldintza berriak betetzen ari den ere.
2024/02/16 - 08:19
Etxeko osasuna, gurea bezain garrantzitsua
Tableta, mugikorra, mikrouhin-labea, xurgagailua.. gero eta tresna elektroniko gehiago ditugu gure etxeetan. Zalantzarik ez dago gure egunerokoan beharrezkoak ditugula horietariko asko, baina horien erabilera gutxituz eta, gure kabuz neurri txikiak hartuz, etxe osasuntsuago batean biziko gara.
2024/02/07 - 14:52
Eusko Jaurlaritzak gida batzuk jarri ditu abian adingabeak Interneten erabilera egokiari buruz orientatzeko
Sei liburuki dira, haurren eta nerabeen garapen-etapen arabera antolatuak.
2024/01/26 - 08:24
Aldizkako barauaren ondoren... iritsi da baraualdi digitala
Kontua ez da teknologia gure bizitzatik erabat ezabatzea, neurriz eta irizpide batzuekin erabiltzea baizik. Ikerketa batzuk pertsonen osasun mentala eta emozionala hobetzen laguntzen dutela ondorioztatu dute; beste batzuk, baina, erabilera-denborak eta ongizateak harremanik ez dutela uste dute.