Sendagaiak
2021/09/13 - 10:14
Positiboen kopuruak behera egin du Nafarroan, baina lau pertsona ospitaleratu dituzte azken orduetan
Denera, 39 kutsatu berri hauteman dituzte, eta 65 pertsona daude ospitaleetan; horietatik, 20 ZIUetan.
2021/09/12 - 15:38
Neurrien arintzean "presarik ez" izateko eskatu du Zubiak
"Txertoari esker" pandemiak nabarmen hobera egin badu ere, Donostiako ZIUko buruaren hitzetan, oraindik, badira bi neurri mantendu beharko liratekeenak: musukoak toki itxietan eta murrizketak gaueko aisialdian.
2021/09/12 - 15:14
Euskadin 186 kasu berri atzeman dituzte, eta positibotasun-tasa % 4,3ra jaitsi da
Ekainaren 28an lortu zen azkenekoz 200 positiboen langa ez gainditzea. Ospitaleetako egoerak ere hobera egin du; izan ere, 10 pertsona gutxiago ospitaleratu dituzte koronabirusagatik gela arruntetan. ZIUetan, berriz, 58 pertsona daude, aurrko balantzean bezala.
2021/09/12 - 11:23
55era igo dira Nafarroan atzemandako covid-19 positibo berriak
Kasu gehien izan dituen eremua Betelu izan da, sei, eta Cascante eta Arrotxapea auzoetan bost kasu izan dira, hurrenez hurren. Aurreko astean baino % 35,6 kasu gutxiago izan dira oraingoan.
2021/09/11 - 15:21
Positibotasun-tasak beheranzko joerarekin jarraitzen du Euskadin, % 5etik behera
Gauzak horrela, pandemiak nolabaiteko egonkortasuna erakusten du, azken egunetan antzeko datuak bildu baitira. Halaber, 29 pertsona ospitaleratu dituzte koronabirusagatik gela arruntetan, aurreko egunean baino bi gehiago.
2021/09/11 - 11:21
Positibo berriek 50eko langatik behera jarraitzen dute Nafarroan
Atzo covid-19aren 46 kasu berri erregistratu ziren, aurreko egunean baino bi gutxiago, Osasun Sailaren behin-behineko datuen arabera.
2021/09/10 - 23:11
Non jaso behar dut txertoa irailaren 30etik aurrera?
Kontsultatu hemen zeintzuk izango diren txertaketa guneak, zentro handien itxieraren ondoren.
2021/09/10 - 15:51
Covid-19aren intzidentzia metatua 200 kasuko mailatik jaitsi da Euskadin
Positibo berriak apur bat jaitsi dira (221) eta R0 0,76an dago. Hala ere, ZIUetako presioak ez du hobekuntzarik eta ostegun honetan gaixo larri bat gehiago dago, 58 guztira.
2021/09/10 - 15:02
BioNTechek 5 eta 11 urte arteko haurrentzako txerto bat iragarri du
Alemaniako 12 urtetik beherako umeak izango dira lehenak dosi horiek hartzen, eta laster mundu osora zabalduko dute.
2021/09/10 - 14:14
48 positibo berri zenbatu dituzte Nafarroan, asteko daturik txikiena
Ekainaren amaieratik atzemandako bigarren kutsatze kopuru txikiena ere bada ostegunekoa.
2021/09/10 - 12:54
Txertaketa gune handiak irailaren 30ean itxiko direla iragarri du Gotzone Sagarduik
Sagardui sailburuak uste du data horretarako EAEko 12 urtetik gorako biztanleen % 90 jarraibide osoarekin immunizatuta egongo dela.
2021/09/10 - 12:12
Sagarduik iragarri du txertaketa-zentro handiak irailaren 30ean itxiko dituztela
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakinarazi duenez, "hiru astetan" 12 urtetik gorako biztanleen % 90ek jarraibide osoa izango du.
2021/09/09 - 15:16
Covid-19aren transmisioak behera egiten jarraitzen du Euskadin
234 positibo berri erregistratu dituzte azken orduetan, eta birusaren bilakaeraren adierazle guztiak jaitsi dira. 57 dira larri dauden pertsonak, eta 193 gela arruntetan ospitaleratuta daude.
2021/09/09 - 13:07
Pertsona immunokonprometituei dosi gehigarri bat emateko lanean ari da Nafarroa
Santos Indurain Osasun sailburuak adierazi duenez, dagoeneko zerrendak eta txertaketa antolatzen ari dira.
2021/09/09 - 09:45
Berriz ere gora egin dute positiboek Nafarroan, eta 80tik gora dira
Asteartean baino 28 kutsatze gehiago atzeman dituzte asteazkenean, 53 kasu hauteman baitzituzten bezperan.
2021/09/08 - 22:45
Paziente onkologikoak eta immunodepresiboak hirugarren dosia jasotzen hasiko dira ostegunetik aurrera
"Prozedura erkidegoek zehaztuko dute", eta 100.000 pertsona ingururi emango zaiela uste du Osasun Ministerioak.
2021/09/08 - 20:38
Neurriak arintzeko eta pandemiaren beheranzko joera egonkortzen den ikusteko 15 egun itxarongo ditu Euskadik
Jonan Fernandezek ez du "zentzuzkoa" ikusten une honetan neurri murriztaileak arintzea. Gainera, Delta aldaera kasuen % 95 direla gogorarazi du.
2021/09/08 - 14:43
24 pertsona hil dira covid-19ak jota azken astean EAEn
ZIUetan 60 gaixo larri daude, bezperan baino bi gutxiago, eta ospitaleratze gehiago izan badira ere, gela arruntetan dauden pertsonen kopurua apur bat jaitsi da. Pilatutako tasa 223 kasutan dago 100.000 biztanleko.
2021/09/08 - 10:44
Behera egin dute berriro positiboek Nafarroan, 50en bueltan kokatuta
Gizonezko bat hil da eta zazpi pertsona ospitaleratu dituzte azken orduetan Nafarroan. Guztira, 53 positibo hauteman dituzte.
2021/09/07 - 22:57
Immunodepresio kasu larrietan hirugarren dosia onartu dute
Hala ere, oraingoz herritar guztientzat ez dela hirugarren dosi bat behar berretsi du Osasun Publikoko Batzordeak.