Covid-19aren intzidentzia metatua 200 kasuko mailatik jaitsi da Euskadin
Covid-19aren intzidentzia metatua 100.000 biztanleko 200 kasuko mailatik jaitsi da Euskadin, ekainetik lehen aldiz. Zehazki, 13,41 puntu jaitsi da, eta 196,57 kasu izan dira, Osasun Sailak pandemiaren bilakaerari buruz emandako azken datuen arabera.
Ostegun honetan 221 positibo berri atzeman dituzte, aurreko egunean baino 13 gutxiago, eta 4.318 proba diagnostiko egin dituzte, bezperan baino 1.338 gutxiago; beraz, kutsatze berrien tasa % 5,1ean dago, asteazkenean baino hamarren bat gehiago.
Positibo guztietatik 28 Araban detektatu dituzte, 124 Bizkaian eta 67 Gipuzkoan. Gainera, Euskaditik kanpo bizi diren bi pertsonak positibo eman dute.
Arabak jarraitzen du izaten intzidentzia txikiena (168,98 kasu), ondoren Gipuzkoak (195,99) eta, azkenik, Bizkaiak (197,21).
ZIUetako presioaren bilakaerak eguneko puntu negatiboa markatzen du, gaixo larri bat gehiago baitago. Hala, Euskadik 58 pertsona larri ditu zainketa intentsiboetan, eta 181 gela arruntetan, aurreko egunean baino 12 gutxiago. Gainera, azken orduetan 27 pertsona ospitaleratu dituzte.
Oinarrizko birsorkuntza-tasa, kasu positibo bakoitzak zenbat pertsona kutsatzen dituen neurtzen du, bi ehunen jaitsi da 0,76ra arte. Lurraldez lurralde aztertuta, R0 indizeak ehunen bat egin du gora Araban (0,77), baina jaitsi egin da Bizkaian (0,75), eta nabarmenago Gipuzkoan (0,79).
Bestalde, intzidentzia-tasen arrazoia (egungo 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasa duela astebetekoarekin alderatzen du) bi ehunen jaitsi da, 0,68ra arte.
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak pandemiaren bilakaera ona azpimarratu du Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, eta bertan iragarri du irailaren 30ean itxiko dituztela intentsitate handiko txertaketa-guneak, 12 urtetik gorako biztanleen % 90 inguru ordurako txertatuta egotea espero baitute.
Bestalde, Bizkaiko zentroen sareko egoitzen erabiltzaile bat hil da astelehenetik, eta beste bederatzi ospitaleratuta daude, irailaren 6an bezala, Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saileko Ikuskaritza eta Kontrol Zerbitzuaren eskura dagoen informazioaren arabera. Hildakoak txertoa jarrita zuen eta patologia larriak zituen aurretik.
Bizkaiko Foru Aldundiak ere agerraldi baten berri eman du Lekitioko Uribarren Abora egoitzan, 17 erabiltzailek positibo eman baitute, guztiak sintomarik gabekoak eta txertoa jaso dutenak. Langile batek ere positibo eman du.
Nafarroan nabarmen egin dute behera kutsatzeek. Atzo egin ziren 1308 diagnosi-probetatik 48k izan zuten emaitza positiboa, % 3,7 zehazki, Foru Gobernuak emandako datuen arabera. Bezperan baino 33 kasu gutxiago dira. Horrez gain, duela astebete zenbatutakoak baino 63 gutxiago dira, eta duela 14 eguneko datuekin alderatuta, 39 gutxiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Migratzaileek helmuga berri baterainoko bidea azaldu dute
Azaldu dutenez, askok saiakera bat baino gehiago egin behar izan zituzten aurreikusitako helmugara iritsi aurretik. Migratzaile batzuek egoera berean dauden beste pertsona batzuekin egiten dute ibilbidea.
Martxoaren 3ko biktimak gogoan, zapi beltzak jantzi dituzte blusek eta neskek
Jaiak eta memoria ekimenaren barruan, Martxoaren 3ko sarraskian hildako bost langileak eta ehunka zaurituak gogoratu dituzte gaur Gasteizko Andre Maria Zuriaren festetan. Jendetza batu da Katedral Berriaren atarian egin duten oroimen ekitaldian.
Abuztuaren 12an eguzki eklipseaz segurtasunez gozatzeko aholkuak
Ahal den guztietan bidaia luzeak saihestea da gomendio nagusia. Eklipsea bizilekutik edo ikuspen-baldintza onak dituen gertuko udalerri batetik ikus badaiteke, hobe da horren alde egitea, gehiegizko joan-etorriak murrizteko.
Itsuek eklipsea "entzun" ahal izango dute, ONCEk jarriko dituen gailue batzuei esker
LightSound dispositiboa soinu bihurtzen du argiaren intentsitatea, eta abuztuaren 12ko fenomeno astronomikoa behatzeko gune batzuetan egongo da eskuragarri.
Gizon batek bikotekide ohia, 44 urteko emakume bat, hil du Murtziako merkataritza-gune batean
Halaber, 45 urteko emakume bat hiltzeagatik Benahavisen (Malaga) atxilotutako gizonak aitortu du hiltzailea dela, ihesaldian idatzi eta lagun baten etxeko atarian utzi zuen ohar batean. Horrek idatzia aurkitu eta Guardia Zibilari eman dio.
Gaztelugatxerako sarbideak itxita egongo dira eklipsearen egunean, arratsaldetik aurrera
Natur gunearen inguruan jendetza biltzea espero da, fenomeno astronomikoa ikusteko. Hori dela eta, segurtasun operatibo berezia aktibatuko dute Bizkaiko Aldundiak eta Bakioko eta Bermeoko udalek.
Onintza Enbeita eta Ainhoa Urrejola, Aste Nagusiari hasiera emateko prest
Enbeitak pregoia idatzita dauka. Bertsoak egongo direla aurreratu du, baina dena ez dela bertsotan izango. Pregoilariak errespetuan eta bizikidetzan oinarritutako jaien alde egin du, albiste txarrik gabe.
Abuztuaren 15ean Maroko eta Ceuta arteko muga berriro zeharkatzeko deia egiten ari dira sare sozialetan
Ceutako Gobernuaren bozeramaileak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak deialdi horren berri du, eta iragan asteko krisia ez errepikatzeko baliabide nahikoak jartzea espero du.
Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik
Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.
Nola ikusiko da eguzki-eklipsea zure herritik? Kontsultatu hemen fenomeno historikoari behatzeko mapak
Ilargiak erabat ezkutatuko du Eguzkia 2026ko abuztuaren 12an: Euskal Herrian 2183. urtera arte ez da berriro ikusiko horrelako fenomenorik. Eguzki-eklipse osoa ilunabarrean hasiko da, eta egunak "bi ilunabar" izango ditu. Eklipsea Orain.eus-en bidez zuzenean jarraitu ahal izango da.