Sexu erasoak
2024/06/25 - 16:10
Abian da Gasteizko lonja batean bikotekide ohia ustez bahitu eta bortxatu zuen gizonaren aurkako epaiketa
Astearte honetan epaituko dute gizona, Arabako Probintzia Auzitegian. Fiskaltzak 26 urteko espetxe-zigorra eskatu du akusatuarentzat, 8 delitu egotzita.
2024/06/25 - 15:14
Bost urteko kartzela-zigorra, Tolosan lana eskaini zion gizon bat behin baino gehiagotan bortxatzeagatik
Akusatua errumaniarra da, eta biktimarekin akordio batera iritsi da, eta 30.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.
2024/06/24 - 19:24
Gizon bat atxilotu dute Iurretan, sexu-erasoa egitea egotzita
Larunbat goizaldean atxilotu zuten gizonezkoa, emakume batek jarritako salaketaren ondoren, atxiloketaren berri orain zabaldu den arren. Epailearen esku utzi zain dago atxilotua.
2024/06/24 - 15:22
Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen emakume bati ukituak egiteagatik
Udaltzaingoak bi gizon atxilotu ditu bart gauean, Arabako hiriburuko diskoteka batean emakume bati sexu-erasoak egitea egotzita.
2024/06/23 - 20:22
Emakumeen aurkako erasoek gora egiten jarraitu dute Euskadin, maiatzera bitartean 2.900 salaketarekin
Iazko epe berdinarekin alderatuta, emakumeen aurkako erasoak % 18,1 hazi dira. Eraso motari erreparatuta, sexu-askatasunaren aurkako delituak % 22 igo dira, eta bikotekideak nahiz bikotekide ohiak egindako erasoak, berriz, % 17.
2024/06/23 - 16:04
19 urteko emakume batek jasandako sexu-erasoa salatzeko bilkura egin dute Hazparnen
Sexu erasoa jasan zuen ostiral gauean 19 urteko neska batek Hazparneko jaietan. Goizeko 6:30etan eta konorterik gabe aurkitu zuten lagunek. Udalerriko mugimendu feministek eta agintariek elkarretaratzea egin dute erasoa salatzeko.
2024/06/22 - 00:36
Gazte bat atxilotu dute Irunen emakume bati sexu-erasoa egiteagatik eta pertsona transexual bat iraintzeagatik
Atxilotuak aurrekariak ditu lesio eta mehatxu delituengatik, baina epaileak aske utzi du kautelazko neurriekin.
2024/06/19 - 15:16
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen prostituta bati sexu erasoa egitea leporatuta
Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, hasiera batean baimendutako sexu harremanak izan bazituzten ere, gerora gizonak beste sexu praktika bat egitera behartu nahi izan zuen emakumea.
2024/06/18 - 14:05
Gasteizko gizon bati sexu-erasoengatik ezarritako 17 urteko espetxe-zigorra berretsi du Auzitegi Nagusiak
Auzitegiak ezetsi du auzipetuak Arabako Auzitegiaren epaiaren aurka jarritako errekurtsoa, eta epaia bere horretan mantenduko da. Gizona hiru hamarkadatan zehar ilobari sexu-erasoekin, lapurretekin eta indarkeria fisikoarekin eraso egin izana leporatu diote.
2024/06/18 - 11:34
Aske geratu da sexu erasoa egitea egotzita Bilbon atxilotutako 21 urteko fisioterapeuta
Gizonezkoa atzo arratsaldean igaro zen epailearen aurretik, eta horrek libre uztea ebatzi zuen. Dena dela, ez dute jakinarazi kautelazko neurriren bat ezarri ote zioten. Erasoa kontsulta batean gertatu zen, biktimak belaunean zuen lesio bat artatzera joan zenean.
2024/06/17 - 21:17
21 urteko fisioterapeuta bat atxilotu dute Bilbon, kontsulta batean sexu-erasoa egitea leporatuta
Emakumeak azaldu duenez, belauneko lesio bat artatzeko zain zela egin dio eraso gizonak. Hori dela eta, salaketa jarri du Ertzaintzan, mediku-laguntza jaso ondoren.
2024/06/17 - 17:34
Epaileak espetxera bidali du, behin behinean, sexu-erasoa egotzita Gasteizen atxilotutako mutila
Erasoa igande goizaldean jazo zen. Ustezko erasotzailea, 18 urteko mutil bat, lekutik gertu atxilotu zuten.
2024/06/16 - 20:44
18 urteko mutil bat atxilotu dute Gasteizen, sexu-erasoa egotzita
Ondorengo orduetan eramango dute epailearen aurrera. Arratsaldean elkarretaratzea egin dute Ibailakua auzoan, erasoa salatzeko eta biktimari elkartasuna adierazteko.
2024/06/12 - 12:41
Emakume batek Bilboko estetika zentro bateko masajista salatu du sexu-erasoengatik
Epaileak ikerketapean jarri du 48 urteko gizonezkoa, eta Segurtasun Sailak ez du baztertzen biktima gehiago egotea.
2024/06/10 - 23:43
Gizon bat atxilotu dute neska bati sexu-erasoa egiten saiatzeagatik Nafarroako autobus batean
Emakumeak egoeraren berri eman zien lagunei, WhatsApp bidez, autobusean zegoela. Polizia Nazionala geltokira joan ziren, eta autobusa heltzean, biktimaren deklarazioa entzun eta ustezko erasotzailea atxilotu zuten.
2024/06/09 - 21:34
Etxebarriko bizilagunek bat egin dute jaietan emakume batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
San Antonioko jai batzordeak, txosnek eta Udalak elkarretaratzea deitu dute herriko jaietan emakume batek jasandako erasoa salatzeko.
2024/06/09 - 17:00
Etxebarrin izandako sexu-eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza
San Antonioko jaiak ospatzen ari den udalerrian sexu-erasoa egin diotela salatu du larunbatean emakume batek. San Antonioko Jai Batzordeak, txosnek eta Etxebarriko Udalak elkarretaratzea deitu dute gaur, 17:00etan.
2024/06/07 - 18:25
Getxoko Europa ikastetxeko irakasleak deklaratu du lau neskatori sexu-erasoa egitea egotzita
Irakasleak ikertu gisa deklaratu du, lau urtetik beherakoen senideek salaketak jarri eta hamar egunera. EITBk jakin duenez, familiek eta Fiskaltzak ez dute kautelazko neurririk eskatu.
2024/06/07 - 12:57
Patxi Ezkiagari herriko seme kutun aitortza kentzea erabaki du Legorretak, sexu-abusuen salaketak direla eta
Fraide eta idazle ezagunak sexu-abusuak egin zizkiola salatu zuen Marisol Zamora donostiarrak joan den asteburuan, eta horren aurrean, Legorretako Udalak Ezkiagari "urteetan egindako goraipamen eta izendapen" guztiak kenduko dizkio.
2024/06/04 - 22:51
Elkarretaratze jendetsua egin dute Kanbon, emakume batek salaturiko talde bortxaketa gaitzesteko
Kanboko herriko etxearen aurrean egin dute protesta, eta dozenaka herritar bildu dira. Hiru gizon atxilotu ditu poliziak Landetan, talde bortxaketarekin zerikusia dutelakoan. Biktimak salatu du larunbatean eraso ziotela, labanaz mehatxu eginez eta gelan batean giltzapeturik.