Sindikatuak
2024/09/05 - 19:01
Osasun-mahaiaren lehen bilera begi onez hartu dute, oro har, bertaratutakoek
Alderdi politikoek, eragile sozialek, sindikatuek, elkargo profesionalek eta unibertsitateek ontzat jo dute ekimena eta lehen bilera. Eusko Jaurlaritzak egindako lehen diagnostikoaren balizko gabeziak azpimarratu dituzte eta ekarpenak egiteko borondatea agertu dute.
2024/09/05 - 14:41
Aranburu: "Mahaian egoteak ez du esan nahi LAB osasunaren herri itunean egongo denik"
LABeko idazkari nagusiak argi esan du langileen borrokaren presioari esker iritsi dela Osakidetzaren egoera hobetzeko mahaia. "Aurrerapausoa" dela esan arren, helburua lortu nahi bada, "errotiko aldaketak lan-harremanetan eta politiketan" ezinbestekoak direla erantsi du.
2024/09/02 - 14:45
Mikel Torresek LABekin hasi du gizarte-eragileekin egingo duen bilera erronda
Bilerotan, lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek legegintzaldi berriko erronka nagusiak jorratu nahi ditu, baita sailak 2025eko aurrekontuetarako dituen lehentasunak ere.
2024/09/02 - 14:26
Patronalak absentismoari buruz duen diskurtsoaren aurka egiteko eskatu dio LABek Torres sailburuari
Garbiñe Aranburuk patronalari leporatu dio gai hau "lehen mailako arazo politiko" bihurtu izana, "justifikatutako" lanuzteak direnean. "Osakidetzako medikuek ematen dituzten bajei buruz ari gara" eta "eskubideez hitz egiten ari gara", gaineratu du.
2024/09/02 - 07:01
Mikel Torres lehendakariordeak bilera-sorta egingo du eragile sozialekin, astelehen honetatik aurrera
Lehenengo batzarra LABekin izango da, eguerdian, eta hasi berri den legegintzaldiko erronka nagusiak izango dituzte hizpide.
2024/08/28 - 17:03
Behin-behinekotasuna murriztea, migratzaileak integratzea eta soldatak hobetzea eskatu dio UGTk lehendakariari
Raul Arza UGT-Euskadiko idazkari nagusiak nabarmendu duenez, bilera-sorta honek egungo Eusko Jaurlaritzaren "jarrera ezberdina" erakusten du.
2024/08/28 - 09:39
Albiste izango dira: Kanarietako Bideak 30 urte, lehendakaria-UGT bilera eta Joko Paralinpikoak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/27 - 20:53
Nafarroako Renfeko langileek tren-zerbitzuaren "degradazioa" salatu dute
Renferen "utzikeria" eta zerbitzuaren "pixkanakako narriadura" kritikatu dute, eta gehitu dute Renfek "lanpostuak zaintzeko eta sustatzeko asmorik" ez duela.
2024/08/19 - 15:02
Baso-lanetan ari zen langile bat hil da Iurretan, adar batek buruan jota
Heriotza honekin, 36 dira lan-istripuz Hego Euskal Herrian hildakoak, LAB sindikatuak jakitera eman duenez.
2024/08/14 - 14:05
Osakidetzako Larrialdi Zerbitzuak 80 txanda baino gehiago bete gabe utzi dituela salatu dute sindikatuek
Sindikatuek eskatu dute, "erantzukizunak argitzeko" eta funtsezko zerbitzu baterako ezarritako "gutxienekoak" betetzeko.
2024/08/06 - 14:43
Euskadiko SUP sindikatuko bigarrenak dimisioa eman du eta sindikatuaren bilakaera ultra salatu du
Desokuparekin akordioa erdietsi ondotik iritsi da dimisioa, uste baitu "oso larria" dela horrelako erakunde batekin hitzarmena adostea. Bizkaiko Poliziaren Sindikatu Bateratuko Antolakuntza idazkariaren aburuz, "sindikatuak bere printzipioak alboratu ditu eta tresna politiko bihurtu da".
2024/08/02 - 20:24
Lanuztea Euskotrenen abuztuaren 14an, behargin bati egindako eraso baten aurka protesta egiteko
ELAk salatu du gertakariak uztailaren 27an jazo zirela, Bilboko Uribarri auzoan. Erabiltzaile batek ukabilkada bat eman zion langile bati, beharginak trenera igo ahal izateko txartela ateratzeko eskatu zionean. Lanuztea 11:00etatik 12:00etara izango da.
2024/08/02 - 15:49
Ertzaintzako gehiengo sindikalak kalean segurtasun falta dagoela salatu du
Erne, Esan eta Sipe sindikatuek adierazi dutenez, datuek erakusten dute "segurtasun falta" dagoela kalean. Delituek gora egin dutela esan dute, eta ez daudela behar bezain trebatuak horiei aurre egiteko. Inbertsioa, plantilla handitzea eta formazioa eskatu dituzte.
2024/08/01 - 11:42
Pentsioen akordioak errelebo kontratua 2029ra arte finkatzea ahalbidetuko duela nabarmendu du UGT Euskadik
Halaber, Raul Arza idazkari nagusiak azpimarratu du aldizkako langile finkoei 1,5eko koefizientea aplikatuko zaiela lan egindako egun bakoitzeko.
2024/07/31 - 14:36
Sindikatuekin eta patronalarekin pentsioen inguruko akordioa iragarri du Sanchezek
Espainiako gobernuburuaren arabera, pertsona bakoitzari egokitutako erretiro "malgu" baterako trantsizioa bermatuko du akordioak.
2024/07/30 - 15:42
Irailaren 5erako deitu du Jaurlaritzak osasun ituna adosten hasteko lehen bilera
Pradalesek iragarri du deialdia, Gobernu Bileraren ondorengo agerraldian. Gernikako Estatutuan jasota dauden eskumenen inguruan, berriz, joan den astean Pedro Sanchezekin izandako bilerak "trasferentzien erritmoa" bizkortzeko balioko duela esan du.
2024/07/29 - 22:52
ELAk eta LABek kritikatu dute Osakidetzak aparteko orduei buruz hartutako erabakia negoziatu gabe hartu dela
"Berriro ere, profesionalak gehiegi kargatzen ari dira, eta zerbitzua lanaldi arruntetik harago lan egiteko borondatearen mende dago", kritikatu du ELAk. LABek gogorarazi duenez, "Osakidetzak urteak daramatza praktika hori egiten profesionalen egiturazko defizita disimulatzeko".
2024/07/29 - 21:32
Patronalak eta sindikatuek, ELAk izan ezik, Bizkaiko esku-hartze sozialaren sektoreko hitzarmena sinatu dute
CCOOk, LABek, ESK-k eta UGTk hitzartutakoak % 24ko soldata igoera eta lanaldiaren murrizeta ekarriko du.
2024/07/28 - 15:39
Aranburuk Osakidetzaren pribatizazioari uko egiteko eskatu du osasun ituna garatu ahal izateko
Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile nagusia ezkor agertu da Eusko Jaurlaritzak iragarritako osasun itunaren inguruan, eta azpimarratu du ezin dela egin langileen ekarpenak kontuan izan gabe.
2024/07/22 - 20:15
LABek eta CCOOk osasunaren inguruko itunean parte hartuko dute, "pribatizazioei" amaiera emateko
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak lehendakariari ohartarazi diotenez, "ezin da Osakidetzan itun bati buruz hitz egin langileen gehiengoaren adostasunik gabe". Bestalde, Loli Garcia Euskadiko CCOOko buruak iragarri du "epe labur, ertain eta luzeko konponbideak" eskatuko dituztela.