Soldatak
2018/06/25 - 22:49
Espainiako patronalak eta sindikatuek %3ra arteko soldata igoera adostu dute
Era berean, 2020rako lan-hitzarmenen menpeko gutxieneko soldata 14.000 eurokoa izatea proposatu dute.
2018/06/21 - 15:02
Venezuelako gutxieneko soldata hirukoiztuko duela iragarri du Madurok
Herrialdeko inflazio handiari aurre egiteko neurria da onartutakoa.
2018/06/20 - 20:10
LAB: 'Enpresa pribatu eta publikoetan ezarritako berdintasun planek porrot egin dute'
LABek aurkeztutako txosten baten arabera, 2016ko datuak kontuan hartuta, emakumeen soldata batez beste gizonena baino 8.152 euro txikiagoa da EAEn eta 7.573 txikiagoa Nafarroan.
2018/05/01 - 00:36
Langileen soldata bikoiztu egingo duela iragarri du Madurok
Maiatzaren Lehenaren bezperan onartu dute neurria. Elikadura-bonoen zenbateakoa ere handitu egingo dute.
2018/03/07 - 18:58
Emakume gazteek soldata baxuagoak dituzte eta lan baldintza okerragoak
Lanpostu bat lortzeko garaian bereizketa dagoela sentitzen duten emakume gazteen kopurua bost puntu hazi da zortzi urtean. 2008an % 23k uste zuten lanpostua lortzeko bereizketa zegoela; 2016an, % 28k.
2018/03/07 - 14:40
Soldata-arrakala desagerrarazteko erakundeen inplikazioa eskatu du Arartekoak
Arartekoaren ustez, "bereziki onartezina" da gizonen eta emakumeen artean oraindik dagoen soldata-arrakala.
2018/02/21 - 16:11
Soldata arrakalari buruzko bigarren bilera bat egingo dute martxoaren 12an
Eusko Jaurlaritzak, Confebaskek eta LAB, CCOO eta UGT sindikatuek (ELAk ez) parte hartu dute soldata arrakalaren gaia aztertzeko lehen bileran.
2018/02/21 - 15:02
Denek aitortu dute soldata arrakala konpondu egin behar dela
Baina ezadostasun sakonak ere badaude. Enpresariek ez dute derrigorrezkoa ikusten enpresetan soldata auditoria bat egin behar izatea.
2018/02/21 - 14:00
Soldata arrakalak berdintasun eza 'betikotzen' duela salatu du Emakundek
Emakumearen Euskal Erakundearen esanetan, gizarteak gai honetaz duen kontzientzia ez da arazoaren garrantzi eta larritasunaren neurri berekoa.
2018/02/19 - 15:25
Emakumeen soldata-arrakala aztertuko duen bilerara joango da LAB
ELAk, berriz, ezetza berretsi du Confebask bertan egongo delako. Sindikatuak, gainera, greben aldeko eredua berretsi du.
2018/02/01 - 14:19
Emakumeek soldaten arteko aldea salatu ahalko dute laneko iruzurren postontzi berrian
Gizonek, batez beste, 31.271 euro jasotzen dituzte urtero, emakumeek, berriz, 23.781 euro.
2018/01/24 - 21:44
Rajoyk ez du parekatuko emakumeen eta gizonen soldata: 'Ez gaitezen horretan sartu'
Espainiako enpresek gizon-emakumeen arteko soldata arrakala murrizteko pausoak eman dituzte, baina “erritmoa biziagoa izan beharko litzateke”, horren esanetan.
2018/01/03 - 14:20
Bilboko TAOko enpresak dio % 12ko soldata igoera eskaini ziela langileei
Eysa-Cycasa aldi baterako enpresa-elkartearen arabera, aurkeztutako proposamen guztiak atzera bota dituzte langileek.
2017/12/26 - 15:08
Gutxieneko soldataren igoera sinatu du Rajoyk sindikatu eta patronalarekin
2018an % 4 igotzea adostu dute. 2020an, berriz, 850 eurokoa izango da. Hala ere, igoera horiek emateko BPGren hazkundea % 2,5ekoa edo handiagoa izan beharko da.
2017/12/19 - 21:52
Gutxieneko soldata 2020an 850 eurora arte igotzea adostu dute
Lanbide arteko gutxieneko soldata 2018an % 4 igotzea adostu dute Espainiako Gobernuak eta eragileek, 14 ordainsaritan 735,9 eurora arte. Gutxieneko soldata 707,6 eurokoa da egun.
2017/10/19 - 22:31
Akordiorik gabe amaitu da Funtzio Publikoaren Mahaiko bilera
Eusko Jaurlaritzak bere langileen soldata % 1,5 igoko du datorren urtean. Gainera, soldaten % 0,5 batekin Itzarri pentsioen funtsari ekarpenak egingo dizkio berriro ere.
2017/10/19 - 19:54
Funtzionarioen soldata % 1,5 igoko du Eusko Jaurlaritzak
Funtzio Publikoaren Mahaiak bilera egin du Gasteizen, baina Exekutiboak eta sindikatuek ez dituzte jarrerak hurbildu.
2017/09/29 - 16:49
Jaurlaritzak 13.000 lanpostu eta %1.5eko soldata igoera proposatu ditu
Legealdia amaitu arte, lan eskaintza publiko desberdinetan, 13.500 lanpostu berri proposatu ditu Zearreta sailburuordeak. Sindikatuentzat azken urteotan suntsitutako lanpostu publikoak 17.000 dira.
2017/09/29 - 13:01
Jaurlaritzak 13.500 lanpostuko eskaintzak egingo ditu 2020 urtera arte
Bestalde, 2012ko azken aparteko paga laster ordaintzeko lege-proiektua prestatzen ari dela iragarri du.
2017/09/12 - 15:14
Jaurlaritzak soldata igo eta atzerapenak ordainduko dizkie funtzionarioei
Erabaki horrek 42 milioi euroko aurrekontu-kostua du eta iraileko nominan hasiko dira ordaintzen.