2019an funtzionarioen soldata % 2,25 igotzea proposatuko du Eusko Jaurlaritzak
Euskal Autonomia Erkidegoko funtzionarioen lan baldintzak hobetze aldera, Eusko Jaurlaritzak bi neurri proposatuko dizkie Administrazioko beharginak ordezkatzen dituzten sindikatuei. Alde batetik, 2018an funtzionarioen soldata % 1,75 igotzea eta 2019an % 2,25eko igoera izatea. Bestetik, baja hartzen duten langileek soldataren % 100 jasotzea, lehenengo egunetik.
Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailea izan da horren berri eman duena. Hain zuzen ere, adierazi du datorren astean Funtzio Publikoko Mahai Orokorraren bileran egingo dietela proposamena sindikatuei.
Hala, Euskal Administrazio Publikoan lan egiten duten 70.000 beharginen lan-baldintzak negoziatuko dituzte, Administraziokoak (Lakua), Hezkuntzakoak, Osakidetzakoak, Segurtasunekoak eta Justiziakoak, zehazki.
Esan bezala, datorren asteko asteazkenean bilduko dira hobekuntzen berri emateko, eta behin Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartuta, lan baldintza horiek ezartzeko aukera izango dute, "horretarako bermea dagoelako". Guztira, 90 milioi euroko kostua izango dute hobekuntza horiek.
Beraz, sindikatuen baiezkoa jasoz gero, % 1,5ekoa izango da soldata igoera urtarrila eta abendua bitartean. Horri % 0,25 gehituko diote uztailetik abendura arteko nominetan. Igoera urriko nominan aplikatuko dute, atzeraeraginez (68 milioi euroko kostua izango du horrek).
Gainera, Itzarri pentsio-funtsari % 1eko ekarpena egingo dio Jaurlaritzak, azarotik aurrera. Hots, urtarriletik egiten ari den ekarpenari % 0,5 gehituko dio (20,5 milioi euroko kostua dakar horrek).
Laneko baja hartzerakoan soldataren % 100 jasotzeko neurria dekretu bidez jarriko dute indarrean, irailaren 1etik aurrera, eta 1,5 milioi euroko kostua izango du gutxi gorabehera.
"Hori guztia Jaurlaritzak negoziazio mahaian adostuko dena kontuan izan gabe hartutako konpromisoa d,. Horrek esan nahi du baldintzak oraindik hobeak izan daitezkeela", adierazi du Erkorekak.
Halere, onartu du ez dakiela posible izango den 2019ko soldata igoera urtarrilaren 1ean aplikatzea, horretarako Estatuko Aurrekontuak onartu behar dituztelako lehenik.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.