Venezuelako gutxieneko soldata hirukoiztuko duela iragarri du Madurok
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak iragarri duenez, hirukoiztu egingo dute gutxieneko soldata, bere esanetan oposizioak eta enpresaburuek hasitako gerra ekonomikoari aurre egiteko.
"Ekonomiaren gainek programaren lehenengo elementuen artean diru-sarreren babesa ageri da, hori dela eta, hiru milioi bolivarrera igo egingo dut gutxieneko soldata", esan du presidenteak ekitaldi publiko batean.
Maduroren arabera, neurria soldata-taula guztietan aplikatu eta berehala sartuko da indarrean, Latinoamerikako herrialdean dagoen inflazio handiari aurre egiteko.
Asanblea Nazional Konstituziogileak Calixto Ortega Venezuelako Banku Zentraleko gobernatzaile berri izendatu eta hurrengo egunera, presidente venezuelarrak adierazi du herrialdeak "egonkortu eta orekatu" egingo duela bere ekonomia,
Venezuelako oposizioak Madurori aurpegiratu dio krisialdiren erantzulea izatea. Agintariak, bestalde, baieztatu egin gu oposizioko politikariek eta enpresariek espekulazioaren bidez egindako "gerra ekonomikoaren" biktima dela, boteretik kaleratzeko asmoz.
Zure interesekoa izan daiteke
Venezuelako 7,2 eta 7,5 magnitudeko bi lurrikarek herrialdearen iparralde osoa astindu eta dozenaka hildako eragin dituzte
Venezuelako agintariek larrialdi egoera ezarri dute, eta hogeita hamar bat hildako daudela adierazi dute, nahiz eta kopurua nabarmen handitu daitekeen. Emakume euskaldun bat dago hildakoen artean. AEBko Zerbitzu Geologikoaren arabera, hildakoen kopurua 10.000 eta 100.000 artekoa izan liteke.
Gutxienez euskal emakume bat dago Venezuelako lurrikaran hildakoen artean
Familiak EITBri konfirmatu dionez, euskal jatorriko emakume bat dago Venezuela astindu duten 7,2 eta 7,5 indarreko bi lurrikaretako hildakoen artean.
Agustin Otxotorena, Venezuelan bizi den euskal herritarra: "Egunak argitzen duenean, gauza latzak ikusiko ditugu"
Agustin Otxotorena Venezuelan bizi den euskaldunari elkarrizketa egin diote Egun Onen, bertan izan diren lurrikarak direla eta. Dioenez, hainbat eraikin erori dira, baina oraindik gaua da han, hortaz, ezin dute balantzerik egin oraindik.
Europa itolarrian, beroaren ondorioz
Kontinenteak egunak daramatza ezohiko tenperatura altuak jasaten. Beroari aurre egiteko egokituta ez dauden herrialdeak dira gehienak eta herritarrak ahal duten moduan ari dira egun hauek igarotzen. Okerrena, gainera, etortzeko dago herrialde horietan.
Brexitak irabazi eta 10 urtera, "rejoin": dimisioak, ekonomia ahula eta independentismoaren gorakada Erresuma Batuan
Hamarkada bat pasa da Erresuma Batua EBtik atera zenetik, eta tarte horretan Keir Starmer dimisioa emango duen seigarren lehen ministroa da; ekonomiak ez du suspertzea lortu, eta independentismoak indarra hartu du Eskozian, Galesen eta Ipar Irlandan.
Hurrengo bi hilabeetan Irango petrolioa saltzeko baimena eman du AEBk, negoziazioak ondo doazelako
Pakistanek eta Qatarrek, Burgenstocken (Suitza) egiten ari diren negoziazioetako bitartekariek, adierazi dutenez, lehenengo saioa "giro positiboan egin da" eta "aurrerapauso pozgarriak" izan dira.
Zergatik eman du dimisioa Keir Starmerrek? Hauek dira kolokan utzi zuten polemikak
Agintariaren dimisioaren ondorioz, Erresuma Batuak zazpigarren lehen ministroa izango du hamar urtean.
Keir Starmerrek Erresuma Batuko lehen ministro kargua utziko duela iragarri du
Ordezkoa bilatzeko prozesua uztailaren 9an hasiko da, eta egun horretatik aurrera hautagaitzak aurkeztu ahal izango dira alderdia zuzentzeko eta lehen ministro kargua lortzeko. Starmerrek adierazi du bere asmoa trantsizio ordenatu bat erraztea dela, eta erreleboa modu egonkorrean gertatzea.
Abelardo de la Espriella ultraeskuindarrak irabazi ditu Kolonbiako hauteskundeak, %1eko aldearekin
Hautagai ultraeskuindarrak 250.000 boto atera dizkio Ivan Cepeda ezkertiarrari bigarren itzuliko aurre-zenbaketan, eta oposizioak 33.000 mahai inpugnatu dituela iragarri du. Gustavo Petro presidenteak adierazi du oraindik ezin duela presidente berria izendatu.
Trumpen mehatxu berrien ostean, Iranek iragarri du eten egin dituela AEBrekiko negoziazioak, baina Qatarrek dio aurrera jarraitzen dutela
JD Vance AEBko presidenteordea ari da bilera horietan AEB ordezkatzen eta Trumpek ezer esan aurretik, elkarrizketetan "aurrerapauso handiak" eman dituztela adierazi du.