Eusko Jaurlaritza ez dago funtzionarioen soldata % 1,75 igotzearen aurka
Eusko Jaurlaritza ez dago funtzionarioen soldata % 1,75 igotzearen kontra. Hasiera batean % 1,5eko igoera izan behar zuten EAEko funtzionarioek. Baina horretarako aurrekontu legea aldatzea beharrezkoa litzatekeela gogorarazi du Jaurlaritzak; ondorioz, Eusko Legebiltzarraren oniritzia beharrezkoa da.
Aurten soldatak % 2,3 igotzea aurreikusi dute EAEko kontuek: % 1,5eko igoera zuzena lansarian, eta % 0,8ko zeharkako portzentajea, Itzarri pentsio-planari ekarpena egiteko, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Gobernu Kontseilua bildu ondoren azaldu duenez.
Iragan astean onartutako Estatuko Aurrekontu Orokorrek lansarien % 1,75eko igoera ezarri zuten, eta portzentajea % 2,25era igotzeko aukera ematen diete erkidegoei, zeharkako zenbait osagarriren bidez.
% 2,3ko soldata igoera onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, Estatuarena (% 2,25) baino apur bat handiagoa, baina oraindik ez du aplikatu. Ondorioz, EAEko funtzionarioek hilero % 1,75 gehiago kobratuko ote duten erabaki baino lehen, Espainiako Gobernuarekin akordio batera heltzea beharrezkoa da.
Erkidegoko aurrekontuak Auzitegi Konstituzionalera eramateko asmoa iragarri zuen PPren Gobernuak martxoan, soldata igoera handiegia jasotzen zutela argudiatuta.
Azkenean helegite hori aurrera ez eramateko, bi administrazioak aldebiko batzordean bilduko dira, EAEko zenbatekoak Estatukoekin “bateragarriak” diren aztertzeko.
Batzordea hilabete honetan biltzea espero du Erkorekak. Jaurlaritzako bozeramailearen ahotan, “bi aldeen borondatea gaia desblokeatzea da”, Euskadiko kontuak auzitara eramatea “zentzurik ez duelako”.
Hala eta guztiz ere, Jaurlaritza ez dago soldata igoera % 1,75era hurbiltzeko aukera horren aurka, nahiz eta Itzarriko ekarpena murriztea eta Eusko Legebiltzarrak aurrekontuak aldatu beharra suposatu.
Soldata igoera aplikatzeko epeak luzatuko lituzke horrek, baina urtarrilak 1etik atzeraeraginezko neurria izango litzateke, Erkorekak ziurtatu duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta aurrerapen teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.