Sortu
2018/12/31 - 16:17
Marlaskaren adierazpenak eta iragarritako protokoloa 'positibotzat' jo ditu Sortuk
Sortuk "ausardia politikoa" exijitu dio Barne ministroari, eta gaixorik dauden presoak kartzelarik ateratzeko "aitzakia" gutxiago dituela esan dio.
2018/12/30 - 17:32
Presoen hurbilketa 'azkartzeko' eskatu dio Sortuk PSOEri
Gobernura iristean "espetxe politika berri bat" aplikatuko zutela esan eta sei hilabete igaro direnean, "soilik 10 hurbilketa" egin dituztela, eta "bakar bat ere ez Euskal Herria" salatu dute.
2018/12/30 - 14:58
Preso guztiak hurbiltzeko eskatu dio Rodriguezek Frantziako Gobernuari
Gainera, salbuespen politikak alde batera utzi eta benetako konponbidearen alde egiteko eskatu dio PSOEri Sortuko idazkari nagusiak.
2018/12/23 - 19:58
Biktima guztiak aitortzeko deia egin du Sortuk
'Argala'ri egindako omenaldian "indarkeriaren gainean duten erantzukizuna onartzeko" eta gertatutakoaz ezker abertzaleak duen kontakizuna entzuteko eskatu die Rodriguezek EAJri, PSOEri eta PPri.
2018/12/22 - 21:08
Presoen askatasuna eta sakabanaketaren amaiera aldarrikatu du Kalera Kalerak Iruñean
Presoak eta errefuxiatuak etxean eta senitartekoen alboan egoteko garaia dela aldarrikatu dute Itxaso Torregrosak eta Iker Araguasek, manifestazioa bukatutakoan irakurritako manifestuaren bidez.
2018/12/11 - 17:43
Eneko Compainsen tortura salaketa berriro artxibatu du Nafarroako Auzitegiak
"Bukatutzat eman dut torturaren aurkako borroka. Nire salaketa eta Istanbulgo protokoloaren berrespena ez dira Justiziarentzat nahikoa izan", esan du Twitter bidez Compainsek.
2018/12/06 - 16:34
Milaka pertsonak Euskal Errepublika aldarrikatu dute Bilbon
Otegiren esanetan, egungo Konstituzioa "herrien kartzela bat" da. Bestalde, aliantza handien aldeko apustua egin du, Estatuko "inboluzio demokratikoaren" aurrean.
2018/12/02 - 16:16
'Estaturik gabeko nazioei errepublika independenteak' lortzeko deia egin die Sortuk
Arkaitz Rodriguez idazkari orokorrak "autodeterminazio eskubidea aitortzea" defendatu du Espainiako Konstituzioaren "herrien kartzela irekitzeko giltza" gisa.
2018/12/02 - 14:31
Espainiako Konstituzioa 'antidemokratikoa' dela salatu du Sortuk Gernikan
Franco, Juan Carlos eta bere seme Felipe erregea agertzen diren argazkia buruz behera jarri dute, frankismoak eta oinordekotzak Euskal Herriari eragin dion kaltea irudikatzeko.
2018/11/27 - 16:51
Estatuko Abokatutza, Estrasburgoren epaiari helegitea jartzearen aurka
Estatuko abokatuak txosten bat egin du, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren sententziari Sala Nagusiaren aurrean helegitea ez aurkeztea aholkatzeko.
2018/11/07 - 23:06
Bateragune auzian zigortutakoek antzeko prozesu judiziala ikusten dute Katalunian
“Benetako Bateragune kataluniar baten aurrean gaude”, adierazi du Rodriguezek. Sortuko buruzagiaren hitzetan, “orain lehen bezala” gai honetan “justizia erabili” dute.
2018/11/07 - 15:19
'Agerian geratu da espainiar Estatuak justizia erabili duela'
Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto, Rafa Diez eta Miren Zabaletaren ustez; lehen Euskal Herrian egiten zutena orain Katalunian ari dira egiten.
2018/11/06 - 19:45
Erantzun-oldea, Estrasburgok Bateragune auziari buruz erabakitakoaren ondotik
Uxue Barkos Nafarroako presidentearen hitzetan, “ez da Espainiako justiziaren aurreneko porrota”. Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren “legitimitatea” azpimarratu du Jesus Lozak.
2018/10/16 - 17:27
Sortu: 'Presoen zigor konputatzearekin 10 urte prebarikatzen eman ditu Estatuak'
Arkaitz Rodriguezen hitzetan, horretarako legea “bihurritu” dute, presoen zigorrak “artifizialki luzatzeko helburu bakarrarekin”.
2018/10/09 - 22:51
Hamar emakumek gizon bat salatu dute, 'engainatuta' argazkiak biluzik ateratzeagatik
Akusatua Haritz Varela da, Sortuko militante izandakoa. Kasua ezagutzean kanporatu zuten ezker abertzaletik. Epaileak deklaratzera deitu du.
2018/09/30 - 19:31
Duela 25 urte hildako Xabier Kalparsoro 'Anuk' omendu dute Zumaian
Bilboko polizia-etxe bateko bigarren solairuko leiho batetik erorita hil egin zen ETAko kidea. Gertatutakoa argitzeko eskatzen jarraitzen dute senideek eta lagunek.
2018/09/29 - 22:22
Erabakitzeko eskubiderik gabe ez dela estatus berririk izango dio Sortuk
II. Biltzar Politikoa egin du larunbat honetan Sortuk Nafarroako hiriburuan.
2018/09/29 - 19:26
Datozen hilabeteetan "burujabetzaren akuilu" izango dela ohartarazi du Sortuk
Subiranotasuna, berdintasuna eta presoen Euskal Herriratzea, erronka hirukoitz horrekin abiatu du Sortuk maiatzeko hauteskundeak ortzi-mugan dituen kurtsoa.
2018/09/29 - 16:18
'Burujabetza prozesuari bultzada' emateko prest agertu da Sortu
Etorkizunari begira dituzten erronkak ezagutzera eman ditu Arkaitz Rodriguezek, Iruñean, Sorturen II. Biltzar Politikoan.
2018/09/08 - 15:18
Otegik 'adostutako printzipioak' errespetatzea eskatu du estatus berria onartzeko
Ezker abertzalearen buruak esan du EH Bilduk ez duela onartuko estatus berria "dagozkigun eskubide nazional eta sozial guztiak" aitortzen ez baditu.