Biktima guztiak aitortzeko deia egin du Sortuk
"Ezker abertzaleak eta ETAk dagoeneko egin duten bezala, indarkeriaren eta sufrimenduaren gainean duten erantzukizuna aitortzeko" eskatu die Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak EAJ, PSOE eta PP alderdiei.
Duela 40 urte hil zuten Jose Miguel Beñaran Argalari Arrigorriagan egin dioten omenaldian egin ditu adierazpenok Rodriguezek.
Ekitaldian hainbat lagun bildu dira, ikurrinak eta dolu-xingolak eskuetan zituztela. Han, azken hamarkadetan Euskadin gertatutakoaz ezker abertzaleak duen kontakizuna ezagutarazteko beharra nabarmendu eta horri buruz adierazten uzteko eskatu die Rodriguezek EAJri, PSOEri eta PPri, "garaileen eta garaituen" kontakizuna inposatu ordez.
Ezker abertzaleko buruzagi historikoek hartu dute parte omenaldian; Ibon Arbuluk eta Juan Mari Olanok, besteak beste. Alabaina, Sortuko idazkari nagusia izan da "memoria egiteko beharrizana" aldarrikatu duena.
"Gure asmoa ez da inori gure ikuspuntua inposatzea, baina kontrakoa ere ez dugu onartuko, alegia, ETAren indarkeria soilik aintzat hartzea".
Ildo horretan, EAJk, PSOEk eta PPk azken egunotan erakutsitako jarrera kritikatu du "gaitzespenak exijitzen" dabiltzala argudiatuta, baina kasu horretan ETAren indarkeriaz soilik dihardutela azpimarratuta.
Azkenik, Euskadiko eta Kataluniako prozesu subiranoekin konprometitzeko eskatu die Espainiako ezkerreko alderdiei, "Estatu espainiarra demokratizatzeko eta bidezko gizarte eredu bat sortzeko aukera bakarra" dela iritzita.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak hiru dolu-egun ezarri ditu
Dolu-aldia astelehen honetan hasi da eta asteazkenean amaituko da. Gorpua bihar, asteartea, Iruñeko beilatoki batean egongo da, eta asteazkenean Ajuria Enean jarriko dute hil-kapera.
Garaikoetxea "garai zailetan ezina ekinez gainditu" zuen liderra izan zela nabarmendu du Pradalesek
Mezu batean, lehendakariak eskerrak eman dizkio bere herriari onena emateagatik: "Eskerrik asko maite zenuen herriaren eta askatasunaren alde onena emateagatik. Ez dizugu hutsik egingo".
Euskal politikariek eta gizarteak Carlos Garaikoetxeari esker ona adierazi diote
Frankismoaren ondorengo lehen lehendakaria euskal gizarteak maite eta miretsi zuen pertsona izan zen. Sareak esker on eta omenaldi mezuz bete dira albistea zabaldu bezain pronto.
Garaikoetxea, euskal autogobernuaren oinarriak ezarri zituen lehendakaria
Trantsizioan ezinbesteko papera izan zuen politikaria, bere ardura nagusietako bat izan zen euskal erakundeen egitura marraztu eta eraikitzea. EAJrekin izandako desadostasunek eraman zuten Eusko Alkartasuna sortzera.
Abalos ez dator bat UCOk leporatzen dizkion "justifikatu gabeko" 94.000 euroekin: "Ez didate ezer aurkituko"
Ministro ohiak akusatu gisa deklaratu du Auzitegi Gorenean, eta aholkulari ohiaren izendapena defendatu du, bere "leialtasunagatik".
Carlos Garaikoetxea hil da, frankismoaren ondorengo lehen lehendakaria
Politikari nafarra, Eusko Alkartasunaren sortzailea, 87 urterekin zendu da bihotzeko baten ondorioz. Iruñean hil da gaur, maiatzaren 4an.
Borja Semper PPren batzorde nazionalera itzuli da, minbizia gainditu ondoren
Semper politikaren lehen lerrora itzuli da, hamar hilabeteko etenaldiaren ostean.
Ekain Rico (PSE): "EAJk ke-pantailak sortu ditu; bat, Estatutu berriarekin, eta bestea, fotomuntaketarekin"
Buruzagi sozialistak "hiperbentilazioaz" eta "gehiegizko antzezpenaz" hitz egin du jeltzaleen jarrera kritikatzeko orduan.
Otxandianok azpimarratu du EAJren eta PSE-EEren arteko talka ez dela "oso eraikitzailea" eta Jaurlaritzaren egonkortasuna zalantzan jarri du
Pello Otxandianoren ustez, Eusko Jaurlaritzako bi kideen arteko liskarrek "jendea urrunarazten dute" eta epe luzerako proiektu bat eskaintzeko gai direnik zalantzan jarri du.
Albares Kongresuan izan liteke ostegunean, Global Sumud Flotillaren egoeraren berri emateko
Kongresuko Osoko Bilkuran ministroaren agerraldia eskatu zuten Sumarrek, ERCk, EH Bilduk, Podemosek, BNGk eta Compromisek duela egun batzuk, Global Sumud Flotillan parte hartzen duten ontzi eta pertsonak babesteko eta laguntzeko hartuko dituen ekintzak zein erabakiak azal ditzan.