'Estaturik gabeko nazioei errepublika independenteak' lortzeko deia egin die Sortuk
Espainiako "estaturik gabeko herriak eta nazioak burujabetzaren alde borrokatzera" deitu ditu Sortuk, Espainiako Konstituzioaren 40. urteurrenaren atarikoan. Gernikan egindako ekitaldian, espainiar eskuinak "neofalangismoa berpizten" duela esan du Arkaitz Rodriguezek. Idazkari orokorrak belaunaldi desberdinetako 80tik gora militantek lagunduta eman du hitzaldia, atzean Espainiako errege Felipe VI.a eta Juan Carlos I.aren eta Francisco Franco diktadorearen argazki handiak zituela, buruz behera jarrita.
Ekitaldian, Sortuk abenduaren 6an 40 urte beteko dituen Espainiako Konstituzioa "euskal herritarrei inposatu" zietela salatu du.
Gernikan izan dira, besteak beste, EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegi eta HB eta Batasunako beste agintari historikoak, tartean Rufi Etxeberria, Joseba Permach, Jose Luis Elkoro, Antton Morcillo, Tasio Erkizia, Karmelo Landa, Iñaki Antiguedad eta Joxe Mari Olarra.
Horiez gain, LABeko idazkari orokor ohi Rafa Diaz Usabiaga eta Sania Jacinto, biak Otegirekin batera Bateragune auzian zigortuta, Iñigo Iruin abokatua eta zenbat preso ohi, tartean Eugenio Etxebeste 'Antton', Antton Lopez 'Kubati', Pipe San Epifanio eta Aranta Zulueta abokatua, baita Iñaki Goioaga abokatua ere, ekitaldian izan dira.
Bere hitzaldian, Rodriguezek esan du orain dela 40 urte ohartarazi zutela Euskal Herriak, "frankismoarekin haustura demokratikorik gabe", "ez zuela benetako demokraziarik, justiziarik eta bakerik ezagutuko".
"'Trantsizio demokratiko' hura 'transakzioa' baino ez zela ohartarazi genuen, eta bere helburu bakarra dena 'lotuta eta ondo lotuta' uztea zen. Francok berak aukeratu zuen Juan Carlos Borboikoa bere ondorengo bezala; 36ko kolpea eta krimen frankistak zigorrik gabe geratu ziren", gehitu du.
Sortuko idazkari orokorrak nabarmendu du Konstituzioak "frankismoak ezarritako bi oinarriak bere egiten zituela: Espainiaren Batasuna eta kapitalismoa". "Herrien kartzela bat izango zela esan genuen", esan du.
"Bi giltzarrapoak irekitzeko giltza" da autodeterminaziorako eskubidea
Zentzu horretan, momentu horretan "autodeterminaziorako eskubidea aitortzea bi giltzarrapoak irekitzeko giltza" bezala defendatu zuten, eta esan zuten "Konstituzioaren aldamioei lotutako autonomia estatutuen garapena guztiz hipotekatuta zegoela, zaintzapeko askatasuna baino ez zirela eta, horri jarraiki, herri honek ez zituela nazio eta gizarte askapenak lortuko".
"Alderantziz, oztopatuko zituela esan genuen, gure herriari lurralde zatiketa administratibo berria ezarrita. Gaur diogu 40 urte hauetan argi geratu dela 78ko erregimenaren izaera inpositiboa, antidemokratikoa eta bortitza", esan du, eta azpimarratu du ezker abertzaleak "diagnosi politiko horretan guztiz asmatu" zuela.
"Gaur, Euskal Herriaren eta Kataluniaren gehiengoa, baita Espainiar estatuko zati zabala ere, ados daude. Gaur diogu Konstituzio honek gutxi duela demokratikotik. Konstituzioaren eskutik pairatu ditugu gerra zikina, tortura, ilegalizazioak, hedabide-itxierak, dispertsioa, eskubide zibil eta politikoen murrizketa, ustelkeria, etxegabetzeak, 135. artikuluaren inposaketa, eskubide sozialen murrizketa etengabea...", adierazi du.
"Autokolpeak aldatutako" Estatutuak "agortuta" daude
"Gaur diogu autonomia estatutuak eta autonomismo bera guztiz agortuta daudela. Gernikako Estatutua eta Nafarroako Foru Hobekuntza murrizten joan dira 1981ko autokolpe izan zenetik eta LOAPA onartu zutenetik. Berrogei urte beranduago, oraindik hamarnaka transferentzia eskualdatu gabe daude", salatu du.
"Gaur frankismoa sistema honen muinean oso presente dagoela" esan du Rodriguezek. "Legatu frankista hori espainiar eskuinaren neofalangismoaren eskutik ari da biziberritzen, espainiar ezkerrean oposizio sendo eta koherenterik ez dagoela", baieztatu du.
Gainera, Rodriguezen hitzetan, "78ko erregimenak uko egin dio estaturik gabeko nazioak demokratikoki liluratzeari, oraingo statu quo-a mantentzeko aukera bakartzat birzentralizazioa eta indarkeria hartuta, Kataluniako urriaren 1eko karga polizialek, 155. Artikuluak, xantaia ekonomikoak eta independentisten aurka justizia erabiltzeak erakusten duten bezala".
Bere iritzian, egungo "marko juridiko-politikoa" euskal herritarren "nahiak eta beharrak asetzeko oztopoa da", eta bere "autodeterminazioa eta autogobernua" galarazten ditu. Horregatik, "benetako demokrazia, justizia, askatasuna eta bakea eskuratzeko, frankismoaren oinordekotzarekiko, 78ko erregimenarekiko, haustura demokratikoa ezinbestekoa" dela esan du.
Haustura hori ez dela Espainiar estatutik etorriko esan du, "ez dagoelako horretarako baldintzarik", eta hori "estaturik gabeko nazioen eskutik" baino ez dela posiblea uste du. "Gaur, Gernikatik, Espainiar estatuaren menpeko nazio senideei zuzentzen gatzaizkie, bereziki nazio hauetako langileei eta herri sektoreei: geure arazoen irtenbideak izendatzaile komun bat du: burujabetza", esan du.
Rodriguezentzat, horiek dira "errepublika independente, sozialista eta feminista bana eraikitzeko erremintak". "Gure indarrak batzeko garaia da", azpimarratu du. Azkenik, "kalean eta erakundeetan borrokatu duten milaka kideei" eskerrak eman dizkio, baita "bidean gelditu direnei, espetxean ala ihes eginda daudenei" eta botoekin lagundu dutenei ere. "Irabaziko dugu. Herri honek estatu independente bat lortuko du", bukatu du.
CONTENIDO NO ENCONTRADO
Zure interesekoa izan daiteke
Albares Kongresuan izan liteke ostegunean, Global Sumud Flotillaren egoeraren berri emateko
Kongresuko Osoko Bilkuran ministroaren agerraldia eskatu zuten Sumarrek, ERCk, EH Bilduk, Podemosek, BNGk eta Compromisek duela egun batzuk, Global Sumud Flotillan parte hartzen duten ontzi eta pertsonak babesteko eta laguntzeko hartuko dituen ekintzak zein erabakiak azal ditzan.
Espainiako Gobernuak astelehenean eskualdatuko dio Jaurlaritzari Zubietako espetxearen gaineko eskumena
Denis Itxaso Etxebizitza sailburuak eta Maria Jesus San Jose Justizia sailburuak otsailean jakitera eman zituzten epeak beteko dituzte horrela, kartzela berria 2026ko maiatza eta ekaina bitartean irekiko zutela iragarri baitzuten.
Anduezak euskara langileentzako mehatxu dela esan izana larritzat hartu du Estebanek, eta ulertezintzat jo du PSE-EEren jarrera
EBBko presidenteak esan du haserre dagoela, ez dela onargarria gobernukide den alderdi batek horrelakoak egitea eta, okerragoa dena, gezurretan ibiltzea.
Lehendakariak Euskadiren nazioarteko proiekzio kulturala bultzatuko du datorren astean Italiara egingo duen bidaian
Bidaiaren ardatz nagusia mundu mailan arte garaikidearen agertoki nagusietako bat den Veneziako Bienalaren baitan antolatu diren ekitaldietan parte hartzea izango da, 1976an bienalean izandako lehenengo euskal presentziaren 50. urteurrenean.
Andueza, polemikari buruz: "EAJk liskar artifiziala sortu zuen euskarari buruzko akordioa bertan behera utzi zuelako"
Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian
Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.
Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari
Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan. Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.
Koldo Garciak bere "errugabetasuna" defendatu du eta maskaren erosketan erabakitzeko ahalmenik ez zuela gaineratu du
Maskarak iruzurra eginda erosi ziren ala ez ikertzeko egiten ari diren epaiketan, Abalosen aholkulari izandakoak esan du ez duela gogoratzen esleipena egokitu zitzaion eskaintza Aldamak igorri ote zion.
Hauteskundeak, Andaluzian: zer du jokoan alderdi bakoitzak M17an?
Bihar abiatuko da hauteskunde kanpaina Andaluzian. Inkesta guztiek Juanma Moreno PPko hautagaia jotzen badute ere irabazle, ikusteko dago Voxen botoak beharko dituen ala ez gobernatzeko. PSOEk, berriz, Maria Jesus Montero hautagaiarekin indar erakustaldia egin nahi du, azken urteotan galdutako boto-emaileak berreskuratuz.
Atzerri Ministerioak Israelgo enbaxadako arduraduna deitu du Global Sumuden aurkako erasoagatik
Bien bitartean, EH Bilduk, Sumarrek, Podemosek, ERCk, BNGk eta Compromisek Albares ministroaren agerraldia Kongresuan eskatu dute, ontziak eta atxilotuak babesteko hartuko dituen neurriak azaldu ditzan.